104. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1600/2026 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, mediku eta mediku orokorren lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1314/2025 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mediku eta mediku orokorren lau plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 1779/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko ekainaren 20an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 3012/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko urriaren 15ean.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 23ko 959/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.

Miruna Mihu andreak, txanda irekiko izangaiak, uko egin zion prozedurari.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2026ko apirilaren 17an.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Marina Sánchez Latorre andrea, Adriana Bueno Murillo andrea eta María Aránzazu Cereceda Otegui andrea izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, mediku orokorraren lanpostuan aritzeko, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu eta bete beharreko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak.

2. Lanpostu hutsak adjudikatzea bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.

3. Zehaztea izendatutako izangaiek 2026ko ekainaren 1ean jabetu beharko dutela lanpostuaz, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.

Egun horretan plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Bete gabe uztea 11938 zenbakiko plaza hutsa.

5. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

SEXU-DELITUEN ZIURTAG.

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

Sanchez Latorre, Marina

Txanda irekia

0003282

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentzia

Funtzionarioa

Iruña

Bueno Murillo, Adriana

Txanda irekia

0011016

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua

Balorazio Zentroa

Funtzionarioa

Iruña

X

X

Cereceda Otegui, Maria Aranzazu

Txanda irekia

0003297

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua

Balorazio Zentroa

Funtzionarioa

Iruña

X

X

Iragarkiaren kodea: F2606980