104. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

138E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, zeinaren bidez María Esquisábel Soteras izendatzen baita Nekazaritzako Elikagaien Enpresentzako Laguntzen Bulegoko buru bitarte baterako. Bulego hori Industria Sustatzeko Zerbitzuari atxikita dago, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusian.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak bosgarren xedapen gehigarrian xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren, eta izendatu gogo dena beste departamentu bateko langilea baldin bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko da. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, bai Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren adostasuna.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. María Esquisábel Soteras izendatzea Elikagaien Enpresentzako Laguntzen Bulegoko buru bitarte baterako, 2026ko maiatzaren 14tik aurrerako ondorioekin. Bulego hori Industria Sustatzeko Zerbitzuari atxikita dago, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusian.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusira, Industria Sustatzeko Zerbitzura eta Idazkaritza Tekniko Nagusira.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 13an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2607026