102. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 27a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Izen-ematea iraungitzeagatik emandako bajak biztanleen udal erroldan

Baztango Udaleko alkateak erabaki du erroldako izen emateak iraungi direla deklaratzea eta udal honetako biztanleen erroldan baja ematea eranskinean zehazten diren pertsonei. Baja horiek emango dira 14/2003 Lege Organikoak aldatutako Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 16. artikuluan oinarrituta. Bajaren data interesdunari jakinarazi zitzaionarena izango da, edo haren ezean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denekoa.

Jakinarazpena egitea ezinezkoa gertatu denez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluaren arabera argitaratzen eta jakinarazten da.

Ebazpen honen kontra honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal da aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietarako Nafarroako Auzitegiko organo eskudunean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik hilabete bateko epean.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoan berean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

ABIZENAK-IZENA

AIZ/PASAPORTEA

JAIOTZE-DATA

NAZIONALITATEA

IRAUNGINTZE-DATA

EARO

A8387844

06/08/1949

ECUADOR

2025/05/03

GGTC

CO2673143

25/01/1985

NICARAGUA

2026/03/18

MEOR

E0955609

06/04/1995

HONDURAS

2026/03/20

MGJL

A05297703

20/02/1990

EL SALVADOR

2025/11/22

Baztanen, 2026ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2607138