100. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

215E/2026 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita Nafarroa osoko behi-aziendaren nahitaezko txertaketa dermatosi nodular kutsakorraren kontra, eta zeinaren bidez prozedura ezartzen baita albaitaritzako profesionalak gaitzeko eta txertaketaren-kostuak finantzatzeko.

2025eko abenduan argitara eman zen abenduaren 29ko 1031/2025 Ebazpena, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratu baitzen Nafarroako behi-aziendaren nahitaezko txertaketa dermatosi nodular kutsakorraren kontra Nafarroako iparralderako, eta zeinaren bidez prozedura onetsi baitzen albaitaritzako profesionalak gaitzeko eta txertaketaren-kostuak finantzatzeko.

2026ko martxoaren 3an, eritasun horren foku berri bat deklaratu zen Aragoiko Fiscal udalerrian, Boltaña aldean, eta, ondorioz, nahitaezko txertaketa-eremua Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osora zabaldu da, Batzordearen 2026ko apirilaren 10eko 2026/852 (EB) Betearazpen Erabakiaren bidez. Erabaki horren bidez, aldatu egiten dira 2025/2248 (EB) Betearazpen Erabakiaren eranskinak (Espainian dermatosi nodular kutsakorraren birusak eragindako infekzioarekin lotutako larrialdi-neurri jakin batzuei buruzkoa).

Horregatik, beharrezkoa da beste ebazpen bat ematea behi-aziendaren nahitaezko txertaketa Nafarroa osora zabaltzeko eta txertaketarako xedapenak ezartzeko.

2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/24/EB Zuzentarauak, kontratazio publikoari buruzkoak, 4. kontuan hartuzkoan ezartzen du ezen, baldintza jakin batzuk betetzen dituzten operadoreek zeregin jakin bat egiteko baimena dutenean inolako hautapen-sistemarik egon gabe, horrelako egoerak ez direla berez kontratazioak izanen, baizik eta baimen-araubide soilak.

Beste alde batetik, 2014/23/EB Zuzentarauak 54. kontuan hartuzkoan onartzen du –gizarte, osasun eta hezkuntzako zerbitzuei dagokienez eta aintzat hartuta horiek zerbitzu delikatuak direla– agintari publikoek askatasuna dutela zerbitzu horiek berek emateko edo zerbitzu horiek emakidarik egin gabe antolatzeko, esaterako, horien finantzaketa sinple bat eginez. Beste aukera bat da operadore ekonomiko guztiei lizentziak eta baimenak ematea, baldin eta betetzen badituzte botere edo entitate adjudikazio-emaileak jarritako baldintzak, muga edo kuotarik ezarri gabe; horretarako, agintari publikoek behar adinako publizitatea egin behar dute, eta errespetatu behar dituzte gardentasunaren printzipioa eta diskriminaziorik ezaren printzipioa. Bestetik, 59. kontuan hartuzkoan xedatzen da Zuzentarauaren xedapen bakar batek ere ez duela eragotzi behar ordena, segurtasun eta moral publikoa, osasuna, pertsonen eta animalien bizitza eta landare espezieen kontserbazioa babestea edo bestelako ingurumen neurriak ezarri edo gauzatzea, batez ere garapen jasangarria kontuan hartuta, baldin eta neurri horiek bat badatoz Europar Batasunaren Itunarekin.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ebazpena, hartutako neurria behar bezala publiko egiteko eta ezagutarazteko, helburu duen eremu osora iristen dela bermatu nahi baita; horrek ez du kentzen egokitzat jotzen diren beste publikotasun-neurri batzuk hartzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dermatosi nodular kutsakorraren kontrako nahitaezko txertaketaren deklarazioa zabaltzea Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osoan behi-azienda daukaten ustiategietara.

2. Onestea behi-azienda dermatosi nodular kutsakorraren kontra nahitaez txertatzeko programa, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osoan. Ebazpen honetan xedatutakoak arautuko du programa.

3. Ustiategiaren titularra arduratuko da, gaitutako albaitarien bidez, ebazpen honetan jasotako txertaketa egiteaz.

Nafarroako Gobernuak gaitutako albaitarien zerrendako edozein albaitari klinikorengana jo beharko dute abeltzaintzako ustiategiek txertaketak egiteko. Zerrenda hori helbide honetan argitaratuko da:

https://www.navarra.es/documents/48192/17664143/LISTADO+de+VETERINARIOS+HABILITADOS+para+la+vacunaci%C3%B3n+contra+la+lengua+azul.pdf/05f931c2-230d-fcc3-bc97-cb8d5e32af23?t=1677677516612

4. Albaitariek erregistratu egin beharko dituzte txertaketaren datuak (txerto-mota, txertaketa-data), Albaitaritzako Kudeaketa Telematikoko aplikazioaren bidez; horretarako, txertoa jarri eta gehienez 7 egun natural izanen dituzte. Gaitutako albaitariek III. eranskineko jarraibideak beteko dituzte.

5. Txertaketa bukatu beharko da 2026ko maiatzaren 31n. Egun horretan, nahitaezko txertaketa zabaldu den eremuko ustiategi guztiek jarrita eduki beharko dute txertoa, bai eta txerto-babesik gabeko animalia berriek ere, abenduaren 29ko 1031/2025 Ebazpenak eragindako Nafarroako iparraldeko ustiategietan.

2026ko ekainaren 1etik aurrera, txertatu egin beharko dira txertaketa-babesik ez duten animaliak, baldin eta ustiategietan sartzen badira eta nahitaezko txertaketa-programarik gabeko eremuetatik badatoz, edo immunitaterik gabeko txahalak, besteak beste, lau hilabete bete dituzten txahalak. Animalia horien txertaketa-kanpaina 2026ko irailaren 1ean bukatuko da, salbu eta zabaldu behar bada, eritasunaren egoera epidemiologikoaren bilakaera dela eta.

6. Frogagiriak aurkeztu eta espedientea formalizatzeko izapideak egin ondotik, txertaketaren kostuak ordainduko zaizkie gaitutako albaitariei, 2026ko gastu-aurrekontuko 710004 71300 2279 412205 ("Larrialdiko txertaketa ofizialak") partidaren kargura, ebazpen hau osatzen duen I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera eta kreditu egokia eta nahikoa baldin badago, betiere. Maiatzaren 31tik aurrera txertatzen diren abereak bigarren ordainketa batean ordainduko dira, irailetik aurrera.

7. Onestea ebazpenaren II. eranskinean jasotzen den prozedura, albaitariei dermatosi nodular kutsakorraren kontrako txertoa jartzeko gaikuntza eskuratzea ahalbidetuko diena, txertoak jar ditzaten Nafarroako abeltzaintzako ustiategietan.

8. Orobat, albaitariek Sendagaien Agentziari eta Abeltzaintza Zerbitzuari emanen diete edozein ondorio kaltegarriren berri, Agentziak berak ezarritako prozedurari jarraikiz.

9. Txertoa jartzeaz arduratuko diren gaitutako albaitariei III. eranskinean adierazten den prozedurarekin bat emanen zaizkie jarri beharreko txertoen dosiak, eta Abeltzaintza Zerbitzuak egoki jotzen dituen jarraibideen arabera.

10. 87.001,42 euroko gastua baimentzea, 2026ko gastu-aurrekontuko 710004 71300 2279 412205 ("Larrialdiko txertaketa ofizialak") partidaren kargura, gaitutako albaitariei ordaintzeko ebazpen honetan ezartzen diren nahitaezko txertaketa-jarduketak, kreditu egokia eta nahikoa baldin badago, betiere, eta I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera..

11. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

12. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Albaitarien Elkargo Ofizialari eta Animalien Osasunaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko apirilaren 30ean.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA.–ALBAITARI KLINIKOEI ORDAINDU BEHARREKO TARIFAK, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO USTIATEGIETAN DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN KONTRAKO TXERTAKETA EGITEAGATIK

1.–Behi-azienda - arraza nagusia betizua eta zezenketarakoa.

PARAMETROAK

ZENBATEKOA
(euroak)

ABELBURUAK

Prezioa ustiategiko

50

Zenbateko
honetatik

Zenbateko
honetara

1. prezioa

4

1

50

2. prezioa

1

51

300

3. prezioa

0,5

301

-

2.–Behi-azienda - esnetarako eta haragitarako ume-hazleen gainerako ustiategiak.

PARAMETROAK

ZENBATEKOA
(euroak)

ABELBURUAK

Prezioa ustiategiko

50

Zenbateko
honetatik

Zenbateko
honetara

1. prezioa

4

1

50

2. prezioa

1

51

300

3. prezioa

0,25

301

-

3.–Vacuno - Cebo.

PARAMETROAK

ZENBATEKOA
(euroak)

ABELBURUAK

Prezioa ustiategiko

50

Zenbateko
honetatik

Zenbateko
honetara

1. prezioa

2

1

50

2. prezioa

1

51

100

3. prezioa

0,25

101

-

II. ERANSKINA.–DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO PROZEDURA

1. artikulua. Xedea.

Ebazpen honen xedea da prozedura ezartzea albaitari klinikoen gaikuntzarako eta albaitaritzako laguntza klinikoa emateko helburu soziala duten pertsona juridikoen gaikuntzarako, dermatosi nodular kutsakorraren kontrako txertoa jarri ahal izan dezaten.

2. artikulua. Gaikuntza lortzeko baldintzak.

1. Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak gaitzen ahalko dira dermatosi nodular kutsakorraren kontrako txertoa jartzeko:

1) Lanbide helbidea, albaitaritzako kontsulta edo klinika izatea.

2) Txertatzeko behar den tresneria klinikoa, ibilgailua eta egindako jarduketen kudeaketa informatizatua ahalbidetuko duten tresna eta sistema informatikoak izatea.

3) Gaikuntza aldian indarrean izatea gutxienez urtean 200.000 euroko estaldura izanen duen lanbide-erantzukizun zibileko poliza, edo bestela elkargoko poliza kolektiboaren estaldura osoa edukitzea, elkargoko kide izateko kuotak egunean edukitzearen ondorioz.

a. Gaikuntza horren babesean mihi urdinaren kontrako edo dermatosi nodular kutsakorraren kontrako txertoa jartzen duten profesional guztiek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Lege indardunaren arabera lanbidean jardutea ahalbidetzen dien albaitari titulua izatea eta Albaitarien Elkargoko kide izatea.

b) Lanbidean jarduteko desgaitua ez egotea.

c) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibideak eta gomendioak betetzea.

d) Lanbide elkargoei buruzko legeria indarduna betetzea.

3. artikulua. Gaikuntza eskuratzeko prozedura.

3.1. 2. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen dituen pertsona fisiko edo juridiko orok, dermatosi nodular kutsakorraren kontrako txertoa jartzeko zerbitzua eman nahi badu, gaikuntzarako eskabidea eta erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko ditu Nafarroako Albaitarien Elkargo Ofizialean, A eranskinean ageri den ereduaren arabera. Ez da beharrezkoa gaikuntza berriz eskuratzea albaitarientzat, baldin lehendik badaude dermatosi nodular kutsakorraren kontra txertatzeko gaituta Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1031/2025 Ebazpenaren arabera.

Aurreko kanpainetan mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko gaitu diren eta gaikuntza txerto berri honetara zabaldu nahi duten albaitariek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, prozedura honen B eranskinean ageri den ereduaren arabera, esanez oraindik betetzen dituztela horretarako bete behar diren baldintzak.

3.2. Nafarroako Albaitarien Elkargoak behar diren egiaztapenak eginen ditu ziurtatzeko aurretik inolako txertotarako gaitu ez den eskatzaile berria elkargoko kide dela, desgaitua izateko ziorik ez duela, elkargoko kide izateko kuotak egunean dituela (hala badagokio), eta erantzukizunpeko adierazpena sinatuta dagoela. Egiaztapenak egin ondotik, Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzura bidaliko du dermatosi nodular kutsakorraren kontrako txertoa jartzeko indarraldi mugagabearekin gaitutako albaitari gisa hasiko diren albaitari eskatzaileen zerrenda.

Ondorio horretarako, interesdunek, urtero, irailaren 15a baino lehen, adierazpen bat aurkeztu beharko dute Nafarroako Gobernuaren Abeltzaintza Zerbitzuan, gaikuntzako baldintzei eusten dietela dioena, eta aldaketarik izan bada, horien berri emanen dute; hori guztia, prozedura honen C eranskinarekin bat. Adierazpena urtero aurkezten ez bada, gaikuntza automatikoki iraungiko da.

3.3. Eskatzailea pertsona juridikoa bada, eskaera eta erantzukizunpeko adierazpenarekin batera aurkeztu beharko ditu sinatzailearen ordezkaritza frogatzen duten agiriak eta erakundearen besteren konturako langile gisa txertoak jarriko dituzten albaitari klinikoen zerrenda.

3.4. Abeltzaintza Zerbitzuak aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du eta, akatsak baditu edo zalantzak sortzen baditu, eskatzaileari zuzentzeko edo argitzeko eskatuko zaio, edo beharrezkotzat jotzen den dokumentazioa ekartzeko. Hori egiteko hamar egun balioduneko epea eman, eta adieraziko zaio epe horretan eskatutakoa egin ezean gaikuntza baliogabetuko zaiola ezarritako baldintzak ez betetzeagatik.

4. artikulua. Gaitutako pertsonen betebeharrak.

Gaikuntza erdietsi duen pertsona fisiko edo juridiko orok honako betebehar hauek izanen ditu, gaikuntzaren indarraldian zehar:

a) Bermatzea betetzen direla zerbitzua ematea ahalbidetzen duen gaikuntza erdiesteko baldintzak.

b) Abeltzaintza Zerbitzuari jakinaraztea gaikuntza lortzeko baldintzetan eta profesionalen bete beharrekoetan gertatzen den edozein aldaketa, dermatosi nodular kutsakorraren kontrako txertaketa-zerbitzuari dagokionez.

c) Gaikuntzaren aldi osoan bermatzea gutxienez ere 200.000 euroko lanbide-erantzukizun zibileko poliza indarduna, edo elkargoko kuoten ordainketa egunean izatea.

Zerbitzua abeltzaintzako ustiategiek hautatuta ematen duten gaitutako pertsonek, aurrekoez gain, honako betebehar hauek ere izanen dituzte gaikuntzaren indarraldian:

a) Egunean edukitzea momentu bakoitzean indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

b) Betetzea momentu bakoitzean indarra duten xedapenek honako alor hauetan ezarritako betebeharrak: laneko segurtasuna eta osasuna, eta laneko arriskuen prebentzioa.

c) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibide eta gomendioak betetzea.

d) Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betetzea eta zerbitzua ematean eskuratzen den informazioaren isilpekotasuna errespetatzea.

e) Erraztea Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuak egiten dituen ikuskatze-jarduketak, zerbitzuaren kalitatea eta segurtasuna bermatze aldera.

f) Behar den informazioa ematea aipatutako erakundeari, jarraitutasunez eta berehalakoan, egin dezan dermatosi nodular kutsakorraren kontrako txertaketa-kanpainen garapenaren kontrola.

5. artikulua. Abeltzaintzako ustiategiek hautatzen dituzten gaitutako albaitariek zerbitzua ematea.

5.1. Gaitutako albaitariek dermatosi nodular kutsakorraren kontrako txertoa jartzeko zerbitzua emanen diete Nafarroan kokatuta dauden abeltzaintzako ustiategietako animaliei.

5.2. Albaitariak Abeltzaintza Atalari eskatuko dio behar duen dosi-kopurua, bitarteko telematikoak erabiliz. Halaber, une horretan aditzera emanen ditu txertoa jasoko duten abeltzaintzako ustiategien zerrenda eta gutxi gorabeherako animalia kopurua.

5.3. Eskaera jasotakoan, Abeltzaintza Atalak eskabidean ageri diren datuak egiaztatuko ditu, eta behin eskaera onartuta, albaitariari emanen dizkio txertoak, jar ditzan. Abeltzaintza Atalak erregistro eguneratua izanen du ematen diren txerto-dosi guztiei buruz.

5.4. Gaitutako albaitariek ekoizlearen jarraibideen arabera jarriko dituzte txertoak. Behin jarrita, gaitutako albaitariak 7 egun natural baino gutxiagoko epean helaraziko dio txertaketa-partea Abeltzaintza Zerbitzuari, horretarako erabiliz Albaitaritzako Kudeaketa Telematikoa izeneko tresna.

6. artikulua. Txertaketa zerbitzua ematen duten gaitutako albaitarien ordainsariak.

6.1. Abeltzaintza Zerbitzuak ordainduko ditu abeltzaintzako ustiategietan dermatosi nodular kutsakorraren kontrako txertoa jartzeko egindako zerbitzuak, prozedura hau onesten duen ebazpenaren I. eranskinean ezarritako tarifekin bat.

Ezarritako kopuruei kasuan-kasuan dagokion BEZa erantsiko zaie.

Ordainketa eginen zaio Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren gaikuntza duen pertsona fisiko edo juridikoari, bankuko transferentzia bidez, txertaketa egin beharreko abeltzaintzako ustiategiei buruz aplikazio informatikoan sartutako txertatze datuak alderatu eta egiaztatu ondoren.

Ezarritako epetik 7 egun natural baino gehiagoko atzerapenez jakinarazten diren parteek %50eko penalizazioa izanen dute ezarritako tarifarekiko. Atzerapenak behin eta berriz errepikatzeak %100eko penalizazioa ekar dezake, bai eta emandako gaikuntza baliogabetzea ere.

6.2. Gaitutako pertsonek ezin izanen dute inolako zenbatekorik jaso abeltzaintza-ustiategiengandik programa honetan itundutako laguntza emateagatik, eta ezin izanen diete beste erakunde publiko edo pribatu batzuei fakturatu laguntza hori emateagatik

6.3. Abeltzaintza Atalak alderatu eginen ditu txertaketa-parteak, banatutako dosiak, txertatutako ustiategien erroldak eta gaitutako albaitariek aurkeztutako fakturak.

6.4. Emandako zerbitzuen zenbatekoa 2026ko aurrekontuaren kargura ordainduko da, gaikuntzaren datatik txertaketa-kanpaina bukatu arte jarri diren eta Abeltzaintza Atalak alderatu dituen txertoengatik.

7. artikulua. Gaikuntza iraungitzeko zioak.

Honako arrazoi hauengatik iraungiko da gaikuntza:

a) Gaitutako pertsonak berariaz uko egitea zerbitzu hau ematen jarraitzeari.

b) Errebokatzea, eta beste edozein arrazoi, funtzionamenduaren gaineko osasun-baimena iraungitzearekin lotua dagoena.

c) Ez betetzea ez gaikuntzarako behar diren baldintzak, ez gaikuntzatik datozen betebeharrak edo ebazpen honetan ezarritakoak. Bereziki, gaikuntzarako baldintzei eusten zaiela dioen adierazpena ez aurkeztea edo izandako aldaketen berri ez ematea, eta txertaketa-parteak atzerapenez jakinaraztea behin eta berriz.

d) Ez betetzea Nafarroako Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea eta hura garatzen duen araudia, aplikatzekoa den orotan.

III. ERANSKINA–GAITUTAKO ALBAITARIEN PROZEDURA

1.–Txertatu beharreko animalien azterketa klinikoa.

–Ustiategiko animalia guztiei egin behar zaie azterketa kliniko arduratsu bat, txertoa jarri aurretik:

  • Detektatzen bada animaliaren batek badituela dermatosi nodular kutsakorrarekin bat datozen sintomak: berehala jakinaraziko zaie albaitaritza-zerbitzu ofizialei.
  • Ez bada animalia bat ere detektatzen dermatosi nodular kutsakorrarekin bat datozen sintomekin, txertoa jaso dezaketen ustiategiko animalia guztiak txertatuko dira.

–Txertoa jartzean abere taldeko animaliaren batek dermatosi nodular kutsakorrarekin bat datorren sintomatologia badu, berehala eman beharko zaie horren berri albaitaritza-zerbitzu ofizialei, eta horiek erabakiko dute jarduketa bukatu behar den ala ez.

Albaitaritza-zerbitzu ofizialek jokatuko dute jarraikiz dermatosi nodular kutsakorraren susmoa dagoenerako jarduketa-protokoloaren jarraibideei.

2.–Larrialdiko txertaketa-plana ezartzeko alderdi kritikoak.

Biosegurtasun-neurri zorrotzak hartu behar dira agente patogenoak barreiatu ez daitezen bisitatutako ustiategien artean:

–Ibilgailua ustiategitik kanpo.

–Soilik behar-beharrezko materiala/pertsonak sartzea.

–Ekipoa janztea ustiategira sartu aurretik.

–Sartzen diren objektuek izan beharko dute sartzean eta ateratzean garbitzeko eta desinfektatzeko modukoak.

–Sartzean eta ateratzean pedilubioak erabiltzea.

–Eskuak eta azazkalak garbitzea eta desinfektatzea.

–Botak eta arropa aldatzea ustiategi batetik bestera.

–Susmorik izanez gero, uko egitea beste ustiategi batzuk bisitatzeari 72 orduan.

3.–Txertaketarekin lotutako jarduketak.

–Albaitariaren jarduketan, txertoak jartzeko ekintza klinikoaz gain, honako jarduketa hauek ere sartuko dira:

–Ustiategira egindako bisitaren idatzoharra egitea ustiategiaren liburuan, eta txertaketa jasotzea albaitaritza-tratamenduen erregistro-liburuan.

–Animaliaren identifikazioa egiaztatzea, indarrean dagoen araudiaren arabera.

–Identifikazio zuzena nahitaezkoa da txertoa jarri aurretik.

–Txertaketaren berri ematea Albaitaritzako Kudeaketa Telematikorako sistemaren bidez (GTV), txertoa jarri eta gehienez ere 7 eguneko epean.

–Erabili gabeko dosiak Abeltzaintza Zerbitzuari itzultzea (2023/361 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren 12. artikulua).

A ERANSKINA.–DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA. PERTSONA FISIKOA

ESKATZAILEAREN DATUAK

Izen-deiturak:

NANa/IFKa:

Helbidea:

Herria:

P. kd.:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elek.:

ELKARGOKIDE ZK.:

ESKATZEN DU:

Dermatosi nodular kutsakorraren kontrako Nafarroako txertaketa-kanpainetan txertoa jartzeko gaikuntza.

Eskatzaileak ADIERAZTEN DU:

a) Lanbide helbidea, albaitaritzako kontsulta edo klinika du.

b) Baditu txertaketarako behar den tresneria, ibilgailua eta bere jarduketen kudeaketa informatizatua ahalbidetzen duten tresna eta sistema informatikoak.

c) Gaikuntza aldian indarrean du urtean gutxienez 200.000 euroko estaldura duen lanbide-erantzukizun zibileko poliza, edo elkargoko kide izateko kuotak egunean dituenez, elkargoko poliza kolektiboaren estaldura osoa du.

d) Indarreko araudiarekin bat, lanbidean jardutea ahalbidetzen dion albaitari titulua du eta Albaitarien Elkargoko kide da.

e) Ez dago lanbidean jarduteko desgaitua.

f) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibideak eta gomendioak beteko ditu.

g) Lanbide elkargoei buruzko indarreko legeria beteko du.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskatzen ahalko du erantzukizunpeko adierazpenean emandako informazioa egiaztatzeko, eta horretarako, horren egiazkotasuna frogatzen duen dokumentazioa eskatzen ahalko du.

Eta horrela jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan, dermatosi nodular kutsakorraren kontrako txertoa jartzeko albaitariak gaitzeari buruzko eskaera hau eta adierazpena sinatzen dira.

..............................................(e)n 202.........(e)ko ......................................ren .....(e)(a)n.

Sinadura:

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu inprimaki honetan agertzen diren datuak, bai eta zuri buruz jasotzen direnak ere, arduradun gisa tratatuko dituela Nafarroako Albaitarien Elkargoak eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak (Iruñeko González Tablas kalea 9). Datu horien tratamenduaren xedea da dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketa kudeatzea, eta "DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA" kudeatzea. Datuen tratamendurako legitimazioa interes publikoa da. Identifikazio datuak (izen-deiturak, elkargokide zenbakia, lanbide helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa) Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira abeltzaintzako ustiategiei gaitutako albaitarien zerrenda jakinarazteko xedez. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian azaldutako beste eskubide batzuk ere. Informazio zehatzagoa izateko departamentuak zure datu pertsonalei eta zure eskubideei ematen dien tratamenduari buruz, pribatutasunari eta datu pertsonalei buruzko gure lege-oharra kontsulta dezakezu departamentuaren webgunean.

A BIS ERANSKINA.–DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA. PERTSONA JURIDIKOA

ESKATZAILEAREN DATUAK

Izena:

NANa/IFKa:

Helbidea:

Herria:

P. kd.:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elek.:

Honako honen izenean:

PERTSONA JURIDIKOAREN DATUAK

SOZIETATEAREN IZENA:

IFKa:

Helbidea:

Herria:

P. kd.:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elek.:

ESKATZEN DU:

Gaikuntza eman dakiola .................................................................................., entitateari, dermatosi nodular kutsakorraren kontrako kanpainetan txertoak jartzeko; besteren kontura kontratatutako albaitaritzako profesional hauek jarriko dituzte:

IZEN-DEITURAK

NAN zenbakia

ELKARGOKIDE ZK.

Helbide elektronikoa

Eskatzaileak ADIERAZTEN DU:

a) Lanbide helbidea, albaitaritzako kontsulta edo klinika du.

b) Baditu txertaketarako behar den tresneria, ibilgailua eta bere jarduketen kudeaketa informatizatua ahalbidetzen duten tresna eta sistema informatikoak.

c) Gaikuntza aldian indarrean du urtean gutxienez 200.000 euroko estaldura duen lanbide-erantzukizun zibileko poliza.

Eta albaitariei dagokienez adierazten du:

a) Indarreko legediarekin bat lanbidean jardutea ahalbidetzen dien albaitari titulua dute eta Albaitarien Elkargoko kide dira.

b) Ez daude lanbidean aritzeko desgaituta.

c) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibideak eta gomendioak beteko dituzte.

d) Lanbide elkargoei buruzko indarreko legeria beteko dute.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskatzen ahalko du erantzukizunpeko adierazpenean emandako informazioa egiaztatzeko, eta horretarako, horren egiazkotasuna frogatzen duen dokumentazioa eskatzen ahalko du.

Eta horrela jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan, dermatosi nodular kutsakorraren kontrako txertoa jartzeko albaitariak gaitzeari buruzko eskaera hau eta adierazpena sinatzen dira.

..............................................(e)n 202.........(e)ko ......................................ren .....(e)(a)n.

Sinadura:

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK: Sinatzailearen ordezkaritza frogatzen duen dokumentazioa.

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu inprimaki honetan agertzen diren datuak, bai eta zuri buruz jasotzen direnak ere, arduradun gisa tratatuko dituela Nafarroako Albaitarien Elkargoak eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak (Iruñeko González Tablas kalea 9). Datu horien tratamenduaren xedea da dermatosi nodular kutsakorraren nahitaezko txertaketa kudeatzea, eta "DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA" kudeatzea. Datuen tratamendurako legitimazioa interes publikoa da. Identifikazio datuak (izen-deiturak, elkargokide zenbakia, lanbide helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa) Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira abeltzaintzako ustiategiei gaitutako albaitarien zerrenda jakinarazteko xedez. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian azaldutako beste eskubide batzuk ere. Informazio zehatzagoa izateko departamentuak zure datu pertsonalei eta zure eskubideei ematen dien tratamenduari buruz, pribatutasunari eta datu pertsonalei buruzko gure lege-oharra kontsulta dezakezu departamentuaren webgunean.

B ERANSKINA.–DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO GAITUTAKO ALBAITARIEN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA ETA DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN KONTRAKO TXERTOA NAFARROAN JARTZEKO GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA

ESKATZAILEAREN DATUAK

Izen-deiturak:

NANa/IFKa:

Helbidea:

Herria:

P. kd.:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elek.:

ELKARGOKIDE ZK.:

ESKATZEN DU:

Dermatosi nodular kutsakorraren kontrako txertoa jartzeko gaitzea, mihi urdinaren aurkako txertoa jartzeko gaitutako albaitaria izanik, ........................................... Ebazpenaren bidez, eta ondorio hauetarako.

ADIERAZTEN DU betetzen dituela bi txerto horiek jartzeko gaikuntzarako prozeduran ezarrita dauden baldintzak.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskatzen ahalko du erantzukizunpeko adierazpenean emandako informazioa egiaztatzeko, eta horretarako, horren egiazkotasuna frogatzen duen dokumentazioa eskatzen ahalko du.

Eta horrela jasota geldi dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan, dermatosi nodular kutsakorraren kontrako txertoa jartzeko albaitarien gaikuntzari eusteko, adierazpen hau sinatzen da.

..............................................(e)n 202.........(e)ko ......................................ren .....(e)(a)n.

Sinadura:

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu inprimaki honetan agertzen diren datuak, bai eta zuri buruz jasotzen direnak ere, arduradun gisa tratatuko dituela Nafarroako Albaitarien Elkargoak eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak (Iruñeko González Tablas kalea 9). Datu horien tratamenduaren xedea da dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketa kudeatzea, eta "DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA" kudeatzea. Datuen tratamendurako legitimazioa interes publikoa da. Identifikazio datuak (izen-deiturak, elkargokide zenbakia, lanbide helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa) Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira abeltzaintzako ustiategiei gaitutako albaitarien zerrenda jakinarazteko xedez. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian azaldutako beste eskubide batzuk ere. Informazio zehatzagoa izateko departamentuak zure datu pertsonalei eta zure eskubideei ematen dien tratamenduari buruz, pribatutasunari eta datu pertsonalei buruzko gure lege-oharra kontsulta dezakezu departamentuaren webgunean.

C ERANSKINA.–DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARITZAKO PROFESIONALAREN URTEKO ADIERAZPENA

ALBAITARITZAKO PROFESIONALAREN DATUAK

Izen-deiturak:

NANa/IFKa:

Helbidea:

Herria:

P. kd.:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elek.:

ELKARGOKIDE ZK.:

ADIERAZTEN DU:

Deklaratutako txertaketa-kanpainetan dermatosi nodular kutsakorraren kontrako txertoa jartzeko gaikuntzari eusteko xedearekin:

a) Lanbide helbidea, albaitaritzako kontsulta edo klinika du.

b) Baditu txertaketarako behar den tresneria, ibilgailua eta bere jarduketen kudeaketa informatizatua ahalbidetzen duten tresna eta sistema informatikoak.

c) Indarrean du urtean gutxienez 200.000 euroko estaldura duen lanbide-erantzukizun zibileko poliza, edo, elkargoko kide izateko kuotak egunean dituenez, elkargoko poliza kolektiboaren estaldura osoa du.

d) Indarreko araudiarekin bat, lanbidean jardutea ahalbidetzen dion albaitari titulua du eta Albaitarien Elkargoko kide da.

e) Ez dago lanbidean jarduteko desgaitua.

f) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibideak eta gomendioak beteko ditu.

g) Lanbide elkargoei buruzko indarreko legeria beteko du.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskatzen ahalko du erantzukizunpeko adierazpenean emandako informazioa egiaztatzeko, eta horretarako, horren egiazkotasuna frogatzen duen dokumentazioa eskatzen ahalko du.

Eta horrela jasota geldi dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan, dermatosi nodular kutsakorraren kontrako txertoa jartzeko albaitarien gaikuntzari eusteko, adierazpen hau sinatzen da.

..............................................(e)n 202.........(e)ko ......................................ren .....(e)(a)n.

Sinadura:

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu inprimaki honetan agertzen diren datuak, bai eta zuri buruz jasotzen direnak ere, arduradun gisa tratatuko dituela Nafarroako Albaitarien Elkargoak eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak (Iruñeko González Tablas kalea 9). Datu horien tratamenduaren xedea da dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketa kudeatzea, eta "DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA" kudeatzea. Datuen tratamendurako legitimazioa interes publikoa da. Identifikazio datuak (izen-deiturak, elkargokide zenbakia, lanbide helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa) Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira abeltzaintzako ustiategiei gaitutako albaitarien zerrenda jakinarazteko xedez. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian azaldutako beste eskubide batzuk ere. Informazio zehatzagoa izateko departamentuak zure datu pertsonalei eta zure eskubideei ematen dien tratamenduari buruz, pribatutasunari eta datu pertsonalei buruzko gure lege-oharra kontsulta dezakezu departamentuaren webgunean.

Iragarkiaren kodea: F2606446