100. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

205E/2026 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita Nafarroako ardi-aziendaren borondatezko txertaketa mihi urdinaren 3., 4. eta 8. serotipoen kontra, eta zeinaren bidez prozedura ezartzen baita albaitaritzako profesionalak gaitzeko eta txertaketaren kostuak finantzatzeko.

Mihi urdina eritasun biriko bat da, zenbait espezietako hausnarkariei eragiten diena eta Orbivirus generoko birus batek sortu eta Culicoides generoko intsektu jakin batzuek transmititzen dutena.

Eritasuna agertzeak ondorio larriak dakartza aziendarentzat, bai osasunaren eta animalien ongizatearen ikuspegitik, bai ekonomiaren ikuspegitik, eta zuzenean eragiten dio ukitutako ustiategien bideragarritasun ekonomikoari (errenta galtzea animalien heriotzagatik, ekoizpena jaistea edo azienda berriarekin ordezteko atzerapena).

Azkenaldian mihi urdinaren birusaren zenbait serotipo hedatu dira (BTV-3, BTV-4 eta BTV-8), azken urteetan infektatutako animaliengan babes gurutzaturik eragin gabe, eta horrek nabarmen handitu ditu lurralde-eremua eta mihi urdinaren birusak eragindako infekzioaren presentziaren banaketa Europar Batasunean. Eritasunaren profilean gertaturiko aldaketa horien ondorioz, mihi urdinaren birusak eragindako infekzioa birkategorizatu egin da Batzordearen 2026/169 (EB) Betearazpen Erregelamenduan (2018/1882 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren eranskina aldatzen duena). Erregelamendu horretan, mihi urdina «soilik D + E kategoriako eritasuntzat» hartzen da, eta lehen zuen C kategoria kentzen zaio. C kategoriak gaixotasuna desagerrarazteko programei egiten die erreferentzia; D kategoriak estatu kideen arteko joan-etorriei; eta E kategoriak zaintza-beharrari.

Horrela, arreta nagusia bideratzen da Europar Batasunaren mailako arriskuen kudeaketara, agintari nazionalek aplikatutako arrisku-murrizketarako neurrien bidez, eta hausnarkari bizien eta haien ugalketa-produktuen estatu kideen arteko joan-etorrietara.

Nafarroan eritasun bera izan genuen duela urte batzuk, zeina berariazko txertaketari esker kontrolpean hartu eta desagerrarazi baitzen; orduko agerraldi hartan argi gelditu zen txertoa dela tresnarik eraginkorrena eritasun hau kontrolatzeko eta haren aurka borrokatzeko.

Eritasunak heriotza-tasa eta morbilitate handiak ditu ardi-aziendan, eta estentsiboa da eritasunarekiko sentikorrena, eritasunaren Nafarroako intzidentzia-datuek erakusten duten bezala. Abeltzaintza sektore estrategikoa da gure lurraldean, bai biztanleak landaguneetan finkatzeko, bai nekazaritza- eta ingurumen-arrazoiak direla medio. Horrenbestez, neurriak ezarri behar dira sektoreari mantentzen laguntzeko, errazago kontrolatuta eritasuna agertzeak dakarren osasun-arriskua.

Horregatik, eta eritasunaren kategorizazio berria betetze aldera, ebazpen honen bidez, borondatezko txertaketa finantzatua egiteko-programa bat ezartzen da mihi urdinaren 4., 8. eta 3. serotipoen kontra, Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako ardi-azienden ustiategietarako.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ebazpena, hartutako neurria behar bezala publiko egiteko eta ezagutarazteko, helburu duen eremu osora iristen dela bermatu nahi baita; horrek ez du kentzen egokitzat jotzen diren beste publikotasun-neurri batzuk hartzea.

2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/24/EB Zuzentarauak, kontratazio publikoari buruzkoak, 4. kontuan hartuzkoan ezartzen du ezen, baldintza jakin batzuk betetzen dituzten operadoreek zeregin jakin bat egiteko baimena dutenean inolako hautapen-sistemarik egon gabe, horrelako egoerak ez direla berez kontratazioak izanen, baizik eta baimen-araubide soilak.

Beste alde batetik, 2014/23/EB Zuzentarauak 54. kontuan hartuzkoan onartzen du –gizarte, osasun eta hezkuntzako zerbitzuei dagokienez eta aintzat hartuta horiek zerbitzu delikatuak direla– agintari publikoek askatasuna dutela zerbitzu horiek berek emateko edo zerbitzu horiek emakidarik egin gabe antolatzeko, esaterako, horien finantzaketa sinple bat eginez. Beste aukera bat da operadore ekonomiko guztiei lizentziak eta baimenak ematea, baldin eta betetzen badituzte botere edo entitate adjudikazio-emaileak jarritako baldintzak, muga edo kuotarik ezarri gabe; horretarako, agintari publikoek behar adinako publizitatea egin behar dute, eta errespetatu behar dituzte gardentasunaren printzipioa eta diskriminaziorik ezaren printzipioa. Bestetik, 59. kontuan hartuzkoan xedatzen da Zuzentarauaren xedapen bakar batek ere ez duela eragotzi behar ordena, segurtasun eta moral publikoa, osasuna, pertsonen eta animalien bizitza eta landare espezieen kontserbazioa babestea edo bestelako ingurumen neurriak ezarri edo gauzatzea, batez ere garapen jasangarria kontuan hartuta, baldin eta neurri horiek bat badatoz Europar Batasunaren Itunarekin.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea 3 hilabetetik gorako ardiak mihi urdinaren 3., 4. eta 8. serotipoen kontra borondatez txertatzeko programa, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osoan. Ebazpen honetan xedatutakoak arautuko du programa.

2. Ustiategiaren titularra arduratuko da, gaitutako albaitarien bidez, ebazpen honetan jasotako txertaketa egiteaz.

Nafarroako Gobernuak gaitutako albaitarien zerrendako edozein albaitari klinikorengana jo beharko dute abeltzaintzako ustiategiek txertaketak egiteko. Zerrenda hori helbide honetan argitaratuko da: https://www.navarra.es/documents/48192/17664143/LISTADO+de+VETERINARIOS+HABILITADOS+para+la+vacunaci%C3%B3n+contra+la+lengua+azul.pdf/05f931c2-230d-fcc3-bc97-cb8d5e32af23?t=1677677516612.

3. Gaitutako albaitariek erregistratu egin beharko dituzte txertaketaren datuak (txerto-mota, serotipoa eta txertaketa-data), Albaitaritzako Kudeaketa Telematikoko aplikazioaren bidez; horretarako, txertoa jarri eta gehienez 7 egun natural izanen dituzte.

4. Nafarroako Gobernuak finantzatu eginen du 3., 4. eta 8. serotipoen kontra borondatez txertatzeko kanpaina; hala, txertoez hornituko du eta txertaketaren kostuak ordainduko ditu, ebazpen honetan eta haren eranskinetan ezarri moduan. Betiere, 2026ko azaroaren 30era arte eginiko txertaketak finantzatuko dira.

5. Frogagiriak aurkeztu eta espedientea formalizatzeko izapideak egin ondotik, txertaketaren kostuak ordainduko zaizkie gaitutako albaitariei, 2026ko gastu-aurrekontuko 710004 71300 2279 412205 ("Larrialdiko txertaketa ofizialak") partidaren kargura, ebazpen hau osatzen duen I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera eta kreditu egokia eta nahikoa baldin badago, betiere. Txertaketaren kostuak ez dira ordainduko gizentzeko ustiategietan.

6. Animalien Osasunaren Atala arduratuko da antolaketaz, logistikaz, txertoaren banaketaz, kanpaina betetzen dela kontrolatzeaz, datuen erregistroaz eta albaitari klinikoei tarifak ordaintzeaz, 5. puntuan aipatzen diren tarifekin bat.

7. Onestea ebazpenaren II. eranskinean jasotzen den prozedura, albaitaritzako profesionalei mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko gaikuntza eskuratzea ahalbidetuko diena, txertoak jar ditzaten Nafarroako abeltzaintzako ustiategietan.

8. Lehen txertaketan, dosi bakarra jarriko zaie ardiei. Orobat, gaitutako albaitariek Sendagaien Agentziari eta Abeltzaintza Zerbitzuari emanen diete edozein ondorio kaltegarriren berri, Agentziak berak ezarritako prozedurari jarraikiz.

9. Txertoa jartzeaz arduratuko diren gaitutako albaitariei II. eranskinean adierazten den prozedurarekin bat emanen zaizkie jarri beharreko txertoen dosiak, eta Abeltzaintza Zerbitzuak egoki jotzen dituen jarraibideen arabera.

10. 81.353,50 euroko gastua baimentzea, 2026ko gastu-aurrekontuko 710004 71300 2279 412205 ("Larrialdiko txertaketa ofizialak") partidaren kargura, gaitutako albaitariei ordaintzeko ebazpen honetan ezartzen diren borondatezko txertaketa-jarduketak, kreditu egokia eta nahikoa baldin badago, betiere, eta I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera.

11. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

12. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Albaitarien Elkargo Ofizialari eta Animalien Osasunaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko apirilaren 29an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA.–ALBAITARI KLINIKOEI ORDAINDU BEHARREKO TARIFA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO USTIATEGIETAN MIHI URDINAREN 3., 4. ETA 8. SEROTIPOEN KONTRAKO TXERTAKETA EGITEAGATIK

FINKOA, USTIATEGI BAKOITZEKO

Ardi-azienda

22,03 euro

TXERTATUTAKO
ABERE BAKOITZEKO

JARRITAKO DOSI
BAKOITZEKO

Ardi-azienda

Lehen 200 buruak

0,69 euro

0,69 euro

200 burutik 500 burura bitarte

0,23 euro

0,23 euro

500 burutik gora

0,11 euro

0,11 euro

II. ERANSKINA.–MIHI URDINAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO PROZEDURA

1. artikulua. Xedea.

Ebazpen honen xedea da prozedura ezartzea albaitari klinikoen gaikuntzarako eta albaitaritzako laguntza klinikoa emateko helburu soziala duten pertsona juridikoen gaikuntzarako, mihi urdinaren kontrako txertoa jarri ahal izan dezaten.

2. artikulua. Gaikuntza lortzeko baldintzak.

a. Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak gaitzen ahalko dira mihi urdinaren serotipo guztien kontrako txertoa jartzeko:

1) Lanbide helbidea, albaitaritzako kontsulta edo klinika izatea.

2) Txertatzeko behar den tresneria klinikoa, ibilgailua eta egindako jarduketen kudeaketa informatizatua ahalbidetuko duten tresna eta sistema informatikoak izatea.

3) Gaikuntza aldian indarrean izatea gutxienez urtean 200.000 euroko estaldura izanen duen lanbide-erantzukizun zibileko poliza, edo bestela elkargoko poliza kolektiboaren estaldura osoa edukitzea, elkargoko kide izateko kuotak egunean edukitzearen ondorioz.

b. Gaikuntza horren babesean mihi urdinaren kontrako txertoa jartzen duten profesional guztiek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Lege indardunaren arabera lanbidean jardutea ahalbidetzen dien albaitari titulua izatea eta Albaitarien Elkargoko kide izatea.

b) Lanbidean jarduteko desgaitua ez egotea.

c) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibideak eta gomendioak betetzea.

d) Lanbide elkargoei buruzko legeria indarduna betetzea.

3. artikulua. Gaikuntza eskuratzeko prozedura.

3.1 2. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen dituen pertsona fisiko edo juridiko orok, mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko zerbitzua eman nahi badu, gaikuntzarako eskabidea eta erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko ditu Nafarroako Albaitarien Elkargo Ofizialean, A eranskinean ageri den ereduaren arabera.

Dena den, 2021eko, 2022ko, 2023ko, 2024ko edo 2025eko kanpainetan mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko gaitu diren eta gaitutako albaitari izaten jarraitu nahi duten albaitariek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute Animalien Osasunaren Atalean, prozedura honen B eranskinean ageri den ereduaren arabera, esanez prest daudela gaikuntzari eusteko eta betetzen dituztela horretarako bete behar diren baldintzak.

3.2 Nafarroako Albaitarien Elkargoak behar diren egiaztapenak eginen ditu ziurtatzeko eskatzailea elkargoko kide dela, desgaitua izateko ziorik ez duela, elkargoko kide izateko kuotak egunean dituela (hala badagokio), eta erantzukizunpeko adierazpena sinatuta dagoela. Egiaztapenak egin ondotik, Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzura bidaliko du mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko indarraldi mugagabearekin gaitutako albaitari gisa hasiko diren albaitari eskatzaileen zerrenda.

3.3 Eskatzailea pertsona juridikoa bada, eskaera eta erantzukizunpeko adierazpenarekin batera aurkeztu beharko ditu sinatzailearen ordezkaritza frogatzen duten agiriak eta erakundearen besteren konturako langile gisa txertoak jarriko dituzten albaitari klinikoen zerrenda.

3.4 Abeltzaintza Zerbitzuak aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du eta, akatsak baditu edo zalantzak sortzen baditu, eskatzaileari zuzentzeko edo argitzeko eskatuko zaio, edo beharrezkotzat jotzen den dokumentazioa ekartzeko. Hori egiteko hamar egun balioduneko epea eman, eta adieraziko zaio epe horretan eskatutakoa egin ezean gaikuntza baliogabetuko zaiola ezarritako baldintzak ez betetzeagatik.

4. artikulua. Gaitutako pertsonen betebeharrak.

Gaikuntza erdietsi duen pertsona fisiko edo juridiko orok honako betebehar hauek izanen ditu, gaikuntzaren indarraldian zehar:

a) Bermatzea betetzen direla zerbitzua ematea ahalbidetzen duen gaikuntza erdiesteko baldintzak.

b) Abeltzaintza Zerbitzuari jakinaraztea gaikuntza lortzeko baldintzetan eta profesionalen bete beharrekoetan gertatzen den edozein aldaketa, mihi urdinaren kontrako txertaketa-zerbitzuari dagokionez.

c) Gaikuntzaren aldi osoan bermatzea gutxienez ere 200.000 euroko lanbide-erantzukizun zibileko poliza indarduna, edo elkargoko kuoten ordainketa egunean izatea.

Zerbitzua abeltzaintzako ustiategiek hautatuta ematen duten gaitutako pertsonek, aurrekoez gain, honako betebehar hauek ere izanen dituzte gaikuntzaren indarraldian:

a) Egunean edukitzea momentu bakoitzean indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

b) Betetzea momentu bakoitzean indarra duten xedapenek honako alor hauetan ezarritako betebeharrak: laneko segurtasuna eta osasuna, eta laneko arriskuen prebentzioa.

c) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibide eta gomendioak betetzea.

d) Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betetzea eta zerbitzua ematean eskuratzen den informazioaren isilpekotasuna errespetatzea.

e) Erraztea Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuak egiten dituen ikuskatze-jarduketak, zerbitzuaren kalitatea eta segurtasuna bermatze aldera.

f) Behar den informazioa ematea aipatutako erakundeari, jarraitutasunez eta berehalakoan, egin dezan mihi urdinaren kontrako txertaketa-kanpainen garapenaren kontrola.

5. artikulua. Abeltzaintzako ustiategiek hautatzen dituzten gaitutako albaitariek zerbitzua ematea.

5.1 Gaitutako albaitariek mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko zerbitzua emanen diete Nafarroan kokatuta dauden abeltzaintzako ustiategietako animaliei.

5.2 Albaitariak Animalien Osasunaren Atalari eskatuko dio behar duen dosi-kopurua, bitarteko telematikoak erabiliz. Halaber, une horretan aditzera emanen ditu txertoa jasoko duten abeltzaintzako ustiategien zerrenda eta gutxi gorabeherako animalia kopurua.

5.3 Eskaera jasotakoan, Animalien Osasunaren Atalak eskabidean ageri diren datuak egiaztatuko ditu, eta behin eskaera onartuta, albaitariari emanen dizkio txertoak, jar ditzan. Animalien Osasunaren Atalak erregistro eguneratua izanen du ematen diren txerto-dosi guztiei buruz.

5.4 Gaitutako albaitariek ekoizlearen jarraibideen arabera jarriko dituzte txertoak. Behin jarrita, gaitutako albaitariak 7 egun natural baino gutxiagoko epean helaraziko dio txertaketa-partea Abeltzaintza Zerbitzuari, horretarako erabiliz Albaitaritzako Kudeaketa Telematikoa izeneko tresna.

6. artikulua. Txertaketa zerbitzua ematen duten gaitutako albaitarien ordainsariak.

6.1 Abeltzaintza Zerbitzuak ordainduko ditu abeltzaintzako ustiategietan mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko egindako zerbitzuak, I. eranskinean ezarritako tarifekin bat.

Ezarritako kopuruei kasuan-kasuan dagokion BEZa erantsiko zaie.

Ordainketa eginen zaio Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren gaikuntza duen pertsona fisiko edo juridikoari, bankuko transferentzia bidez, txertaketa egin beharreko abeltzaintzako ustiategiei buruz aplikazio informatikoan sartutako txertatze datuak alderatu eta egiaztatu ondoren.

Ezarritako epetik 7 egun natural baino gehiagoko atzerapenez jakinarazten diren parteek %50eko penalizazioa izanen dute ezarritako tarifarekiko. Atzerapenak behin eta berriz errepikatzeak %100eko penalizazioa ekar dezake, bai eta emandako gaikuntza baliogabetzea ere.

6.2 Gaitutako pertsonek ezin izanen dute inolako zenbatekorik jaso abeltzaintza-ustiategiengandik programa honetan itundutako laguntza emateagatik, kontuan hartuta programak ustiategi bakoitzeko bisita bat estaltzen duela, eta ezin izanen diete beste erakunde publiko edo pribatu batzuei fakturatu laguntza hori emateagatik.

6.3 Animalien Osasunaren Atalak alderatu eginen ditu txertaketa-parteak, banatutako dosiak, txertatutako ustiategien erroldak eta gaitutako albaitariek aurkeztutako fakturak.

6.4 Emandako zerbitzuen zenbatekoa 2026ko aurrekontuaren kargura ordainduko da, gaikuntzaren datatik 2026ko azaroaren 30era bitartean jarri diren eta Animalien Osasunaren Atalak alderatu dituen txertoengatik.

7. artikulua. Gaikuntza iraungitzeko zioak.

Honako arrazoi hauengatik iraungiko da gaikuntza:

a) Gaitutako pertsonak berariaz uko egitea zerbitzu hau ematen jarraitzeari.

b) Errebokatzea, eta beste edozein arrazoi, funtzionamenduaren gaineko osasun-baimena iraungitzearekin lotua dagoena.

c) Ez betetzea ez gaikuntzarako behar diren baldintzak, ez gaikuntzatik datozen betebeharrak edo ebazpen honetan ezarritakoak. Bereziki, gaikuntzarako baldintzei eusten zaiela dioen adierazpena ez aurkeztea edo izandako aldaketen berri ez ematea, eta txertaketa-parteak atzerapenez jakinaraztea behin eta berriz.

d) Ez betetzea Nafarroako Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea eta hura garatzen duen araudia, aplikatzekoa den orotan.

A ERANSKINA.–MIHI URDINAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA - PERTSONA FISIKOA

ESKATZAILEAREN DATUAK

Izen-deiturak:

NANa/IFKa:

Helbidea:

Herria:

P. kd.:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elek.:

ELKARGOKIDE ZK.:

ESKATZEN DU:

Mihi urdinaren kontrako txertaketa-kanpainetan mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko gaikuntza.

Eskatzaileak ADIERAZTEN DU:

a) Lanbide helbidea, albaitaritzako kontsulta edo klinika du.

b) Baditu txertaketarako behar den tresneria, ibilgailua eta bere jarduketen kudeaketa informatizatua ahalbidetzen duten tresna eta sistema informatikoak.

c) Gaikuntza aldian indarrean du urtean gutxienez 200.000 euroko estaldura duen lanbide-erantzukizun zibileko poliza, edo elkargoko kide izateko kuotak egunean dituenez, elkargoko poliza kolektiboaren estaldura osoa du.

d) Indarreko araudiarekin bat, lanbidean jardutea ahalbidetzen dion albaitari titulua du eta Albaitarien Elkargoko kide da.

e) Ez dago lanbidean jarduteko desgaitua.

f) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibideak eta gomendioak beteko ditu.

g) Lanbide elkargoei buruzko indarreko legeria beteko du.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskatzen ahalko du erantzukizunpeko adierazpenean emandako informazioa egiaztatzeko, eta horretarako, horren egiazkotasuna frogatzen duen dokumentazioa eskatzen ahalko du.

Eta horrela jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan, mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko albaitariak gaitzeari buruzko eskaera hau eta adierazpena sinatzen dira.

Data eta sinadura

Bete beharrez Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa, jakinarazten dizugu formulario honetan ageri diren datuak, bai eta zuri buruz jasotzen direnak ere, tratatuko dituztela Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak (Iruñeko González Tablas kalea 9), tratamenduaren arduradun gisa, eta Nafarroako Albaitarien Erkidegoak, tratamendu-eragile gisa. Datu horien tratamenduaren xedea da mihi urdinaren kontrako txertaketa kudeatzea, eta "MIHI URDINAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA" kudeatzea. Datuen tratamendurako legitimazioa interes publikoa da. Identifikazio datuak (izen-deiturak, elkargokide zenbakia, lanbide helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa) Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira abeltzaintzako ustiategiei gaitutako albaitarien zerrenda jakinarazteko xedez. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian azaldutako beste eskubide batzuk ere. Informazio zehatzagoa izateko departamentuak zure datu pertsonalei eta zure eskubideei ematen dien tratamenduari buruz, pribatutasunari eta datu pertsonalei buruzko gure lege-oharra kontsulta dezakezu departamentuaren webgunean.

A BIS ERANSKINA.–MIHI URDINAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA - PERTSONA JURIDIKOA

ESKATZAILEAREN DATUAK

Izena:

NANa/IFKa:

Helbidea:

Herria:

P. kd.:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elek.:

Honako honen izenean:

PERTSONA JURIDIKOAREN DATUAK

SOZIETATEAREN IZENA:

IFKa:

Helbidea:

Herria:

P. kd.:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elek.:

ESKATZEN DU:

Gaikuntza eman dakiola .................................................................................., entitateari, mihi urdinaren kontrako kanpainetan txertoak jartzeko; besteren kontura kontratatutako albaitaritzako profesional hauek jarriko dituzte:

IZEN-DEITURAK

NAN zenbakia

ELKARGOKIDE ZK.

Helbide elektronikoa

Eskatzaileak ADIERAZTEN DU:

a) Lanbide helbidea, albaitaritzako kontsulta edo klinika du.

b) Baditu txertaketarako behar den tresneria, ibilgailua eta bere jarduketen kudeaketa informatizatua ahalbidetzen duten tresna eta sistema informatikoak.

c) Gaikuntza aldian indarrean du urtean gutxienez 200.000 euroko estaldura duen lanbide-erantzukizun zibileko poliza.

Eta albaitariei dagokienez adierazten du:

a) Indarreko legediarekin bat lanbidean jardutea ahalbidetzen dien albaitari titulua dute eta Albaitarien Elkargoko kide dira.

b) Ez daude lanbidean aritzeko desgaituta.

c) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibideak eta gomendioak beteko dituzte.

d) Lanbide elkargoei buruzko indarreko legeria beteko dute.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskatzen ahalko du erantzukizunpeko adierazpenean emandako informazioa egiaztatzeko, eta horretarako, horren egiazkotasuna frogatzen duen dokumentazioa eskatzen ahalko du.

Eta horrela jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan, mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko albaitariak gaitzeari buruzko eskaera hau eta adierazpena sinatzen dira.

Data eta sinadura

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:Sinatzailearen ordezkaritza frogatzen duen dokumentazioa.

Bete beharrez Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa, jakinarazten dizugu formulario honetan ageri diren datuak, bai eta zuri buruz jasotzen direnak ere, tratatuko dituztela Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak (Iruñeko González Tablas kalea 9), tratamenduaren arduradun gisa, eta Nafarroako Albaitarien Erkidegoak, tratamendu-eragile gisa. Datu horien tratamenduaren xedea da mihi urdinaren kontrako txertaketa kudeatzea, eta "MIHI URDINAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA" kudeatzea. Datuen tratamendurako legitimazioa interes publikoa da. Identifikazio datuak (izen-deiturak, elkargokide zenbakia, lanbide helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa) Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira abeltzaintzako ustiategiei gaitutako albaitarien zerrenda jakinarazteko xedez. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian azaldutako beste eskubide batzuk ere. Informazio zehatzagoa izateko departamentuak zure datu pertsonalei eta zure eskubideei ematen dien tratamenduari buruz, pribatutasunari eta datu pertsonalei buruzko gure lege-oharra kontsulta dezakezu departamentuaren webgunean.

B ERANSKINA.–NAFARROAN MIHI URDINAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO GAIKUNTZARI EUSTEKO ALBAITARIEN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

ESKATZAILEAREN DATUAK

Izen-deiturak:

NANa/IFKa:

Helbidea:

Herria:

P. kd.:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elek.:

ELKARGOKIDE ZK.:

ESKATZEN DU:

........................................... Ebazpenaren bidez, eta ondorio hauetarako, mihi urdinaren kontrako txertaketa-kanpainetarako eman zitzaion gaikuntzari eustea, mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko.

ADIERAZTEN DU:

a) Lanbide helbidea, albaitaritzako kontsulta edo klinika du.

b) Baditu txertaketarako behar den tresneria, ibilgailua eta bere jarduketen kudeaketa informatizatua ahalbidetzen duten tresna eta sistema informatikoak.

c) Indarrean du urtean gutxienez 200.000 euroko estaldura duen lanbide-erantzukizun zibileko poliza, edo, elkargoko kide izateko kuotak egunean dituenez, elkargoko poliza kolektiboaren estaldura osoa du.

d) Indarreko araudiarekin bat, lanbidean jardutea ahalbidetzen dion albaitari titulua du eta Albaitarien Elkargoko kide da.

e) Ez dago lanbidean jarduteko desgaitua.

f) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibideak eta gomendioak beteko ditu.

g) Lanbide elkargoei buruzko indarreko legeria beteko du.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskatzen ahalko du erantzukizunpeko adierazpenean emandako informazioa egiaztatzeko, eta horretarako, horren egiazkotasuna frogatzen duen dokumentazioa eskatzen ahalko du.

Eta, horrela jasota geldi dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan, mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko albaitarien gaikuntzari eusteko, adierazpen hau sinatzen da.

Data eta sinadura

Bete beharrez Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa, jakinarazten dizugu formulario honetan ageri diren datuak, bai eta zuri buruz jasotzen direnak ere, tratatuko dituztela Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak (Iruñeko González Tablas kalea 9), tratamenduaren arduradun gisa, eta Nafarroako Albaitarien Erkidegoak, tratamendu-eragile gisa. Datu horien tratamenduaren xedea da mihi urdinaren kontrako txertaketa kudeatzea, eta "MIHI URDINAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA" kudeatzea. Datuen tratamendurako legitimazioa interes publikoa da. Identifikazio datuak (izen-deiturak, elkargokide zenbakia, lanbide helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa) Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira abeltzaintzako ustiategiei gaitutako albaitarien zerrenda jakinarazteko xedez. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian azaldutako beste eskubide batzuk ere. Informazio zehatzagoa izateko departamentuak zure datu pertsonalei eta zure eskubideei ematen dien tratamenduari buruz, pribatutasunari eta datu pertsonalei buruzko gure lege-oharra kontsulta dezakezu departamentuaren webgunean.

C ERANSKINA.–MIHI URDINAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARITZAKO PROFESIONALAREN URTEKO ADIERAZPENA

ALBAITARITZAKO PROFESIONALAREN DATUAK

Izen-deiturak:

NANa/IFKa:

Helbidea:

Herria:

P. kd.:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elek.:

ELKARGOKIDE ZK.:

ADIERAZTEN DU:

Deklaratutako txertaketa-kanpainetan mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko gaikuntzari eusteko xedearekin:

a) Lanbide helbidea, albaitaritzako kontsulta edo klinika du.

b) Baditu txertaketarako behar den tresneria, ibilgailua eta bere jarduketen kudeaketa informatizatua ahalbidetzen duten tresna eta sistema informatikoak.

c) Indarrean du urtean gutxienez 200.000 euroko estaldura duen lanbide-erantzukizun zibileko poliza, edo, elkargoko kide izateko kuotak egunean dituenez, elkargoko poliza kolektiboaren estaldura osoa du.

d) Indarreko araudiarekin bat, lanbidean jardutea ahalbidetzen dion albaitari titulua du eta Albaitarien Elkargoko kide da.

e) Ez dago lanbidean jarduteko desgaitua.

f) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibideak eta gomendioak beteko ditu.

g) Lanbide elkargoei buruzko indarreko legeria beteko du.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskatzen ahalko du erantzukizunpeko adierazpenean emandako informazioa egiaztatzeko, eta horretarako, horren egiazkotasuna frogatzen duen dokumentazioa eskatzen ahalko du.

Eta, horrela jasota geldi dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan, mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko albaitarien gaikuntzari eusteko, adierazpen hau sinatzen da.

Data eta sinadura

Bete beharrez Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa, jakinarazten dizugu formulario honetan ageri diren datuak, bai eta zuri buruz jasotzen direnak ere, tratatuko dituztela Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak (Iruñeko González Tablas kalea 9), tratamenduaren arduradun gisa, eta Nafarroako Albaitarien Erkidegoak, tratamendu-eragile gisa. Datu horien tratamenduaren xedea da mihi urdinaren kontrako txertaketa kudeatzea, eta "MIHI URDINAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA" kudeatzea. Datuen tratamendurako legitimazioa interes publikoa da. Identifikazio datuak (izen-deiturak, elkargokide zenbakia, lanbide helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa) Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira abeltzaintzako ustiategiei gaitutako albaitarien zerrenda jakinarazteko xedez. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian azaldutako beste eskubide batzuk ere. Informazio zehatzagoa izateko departamentuak zure datu pertsonalei eta zure eskubideei ematen dien tratamenduari buruz, pribatutasunari eta datu pertsonalei buruzko gure lege-oharra kontsulta dezakezu departamentuaren webgunean.

Iragarkiaren kodea: F2606313