100. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

240/2026 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira, 2026-2027 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketaren Sistemako E graduen eskaintza eta ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia.

Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hauek dira Lanbide Heziketaren sistema garatzeko printzipioetako batzuk, besteak beste: lan egiteko adinean dauden pertsonen prestakuntza beharrak asetzea, bizitzan zehar lanbide kualifikazioa etengabe hobetzea, kalitatezko Lanbide Heziketa egiteko modalitate desberdinak bermatzea eta prestakuntza egiaztagarriaren eskaintza malgua eta moduluen araberakoa egitea.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39. artikuluak ezartzen du espezializazio ikastaroak hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren barnean daudela. Antolamendu hori –Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera ulertuta– bat dator Lanbide Heziketako Eskaintzen Katalogo Nazionaleko E graduarekin, zeina Derrigorrezkoaren Ondoko Bigarren Hezkuntzaren barnean (erdi mailako espezializazio ikastaroak) eta goi mailako hezkuntzaren barnean (goi mailako espezializazio ikastaroak) izanen baita.

Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren II. tituluko V. kapituluak arautzen du nola garatu Lanbide Heziketaren Sistemako E graduen eskaintzak, hau da, erdi mailako eta goi mailako espezializazio ikastaroei dagozkienak.

Aurrekoarekin bat, Hezkuntza Departamentua 2021-2022 ikasturtean hasi zen erdi mailako eta goi mailako espezializazio ikastaroen eskaintza egiten. Beharrezkoa da Lanbide Heziketaren Sistemako E graduen eskaintza ezartzea 2026-2027 ikasturterako, bai erdi mailako espezializazio ikastaroena, bai goi mailakoena.

Era berean, aplikatuz Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren Sistemako graduetan ikasleak onartzeko prozesua arautzen duen apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduan xedatutakoa, 2026-2027 ikasturteko ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia zehazteko datak ezarri behar dira.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2026-2027 ikasturterako, Lanbide Heziketaren Sistemako E graduen eskaintza ezartzea Nafarroan, bai erdi mailako espezializazio ikastaroena, bai goi mailakoena. Ebazpen honen 1. eranskinean azaltzen da zein ikastaro eskaintzen diren eta zein ikastetxetan.

2. 2026-2027 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketaren Sistemako E graduetan ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia onestea. Ebazpen honen 2. eranskinean dago.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuari, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuari, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalari, Eskolatze Bulegoari eta Orientazio Bulegoari.

5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

Iruñean, 2026ko apirilaren 29an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAKO E GRADUEN ESKAINTZA - ERDI MAILAKO ETA GOI MAILAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK. 2026-2027 IKASTURTEA

Eskaintza

1. Goi mailako espezializazio ikastaroei dagokienez, Lanbide Heziketako E graduen eskaintzaren barruan, ondotik aipatzen diren ikastaroetan talde bana eskaintzen da:

GOI MAILAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA

LANBIDE ARLOA

IKASTETXE BATERATUA

FABRIKAZIO GEHIGARRIA

Fabrikazio mekanikoa

Virgen del Camino IBP

ZIBERSEGURTASUNA OPERAZIO TEKNOLOGIEN INGURUNEAN

Elektrizitatea eta elektronika

Donapea IBP

ROBOTIKA KOLABORATIBOA

Elektrizitatea eta elektronika

San Juan Donibane IB

ROBOTIKA KOLABORATIBOA

Elektrizitatea eta elektronika

ETI Central IBP

ADIMEN ARTIFIZIALA ETA BIG DATA

Informatika eta komunikazioak

María Ana Sanz IB

ZIBERSEGURTASUNA INFORMAZIO TEKNOLOGIEN INGURUNEAN

Informatika eta komunikazioak

María Ana Sanz IB

BIDEOJOKOEN ETA ERREALITATE BIRTUALAREN GARAPENA

Informatika eta komunikazioak

Lizarrako IB Politeknikoa

FABRIKAZIO ADIMENDUNA

Instalazioa eta mantentze-lanak

Virgen del Camino IBP

FABRIKAZIO ADIMENDUNA

Instalazioa eta mantentze-lanak

ETI Central IBP

ZELULA KULTIBOAK

Kimika

Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa - ESTNA IB

ERAIKUNTZA-INFORMAZIOAREN MODELATZEA (BIM)

Instalazioa eta mantentze-lanak

Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB

ENERGIA AUDITORETZA

Energia eta Ura

Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB

2. Erdi mailako espezializazio ikastaroei dagokienez, Lanbide Heziketako E graduen eskaintzaren barruan, ondotik aipatzen diren ikastaroetan talde bana eskaintzen da:

ERDI MAILAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA

LANBIDE ARLOA

IKASTETXE BATERATUA

INTERNETERA KONEKTATUTAKO SISTEMEN (IoT) INSTALAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK

Elektrizitatea eta elektronika

Virgen del Camino IBP

IBILGAILU HIBRIDOEN ETA ELEKTRIKOEN MANTENTZE-LANAK

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Virgen del Camino IBP

ARTISAU-OKINTZA ETA -OPILGINTZA

Ostalaritza eta Turismoa

Burlada LH IB

LORADENDAK ETA LORE ARTEA

Nekazaritza

Nekazaritza eta Basogintzako IB

3. Talde bakoitzaren ratioa, oro har, hamabost ikaspostukoa da.

4. Ikasketa planak:

a) Espezializazio ikastaroa fabrikazio gehigarrian (600 ordu): Hauek dira ikastaroaren lanbide moduluak:

  • 5065. Fabrikazio Gehigarriko Teknologiak.
  • 5066. Egitura Arinduak Diseinatzea eta Optimizazio Topologikoa Egitea Fabrikazioan.
  • 5067. Modelatzea, Ijezketa eta 3D Inprimaketa.
  • 5068. 3D Sareen Eskaneatzea eta Konponketa.
  • 5069. Postprozesatzea.
  • 5070. Fabrikazio gehigarriaren maneiua, konponketa eta kostuak.

Espezializazio ikastaro honek ez du prestakuntza aldirik enpresa edo pareko erakunde batean.

b) Espezializazio ikastaroa eragiketa teknologien inguruneetako zibersegurtasunean (720 ordu): Hauek dira ikastaroaren lanbide moduluak:

  • 5027. Zibersegurtasuna Industria Proiektuetan.
  • 5028. Industria Kontroleko Sistema Seguruak.
  • 5029. Industria Komunikazioko Sare Seguruak.
  • 5030. Auzitegi Analisia Industria Zibersegurtasunean.
  • 5031. Segurtasun Integrala.

Espezializazio ikastaro honek ez du prestakuntza aldirik enpresa edo pareko erakunde batean.

c) Espezializazio ikastaroa robotika kolaboratiboan (400 ordu): Hauek dira ikastaroaren lanbide moduluak:

  • 5087. Robotika Kolaboratiboa.
  • 5088. Konfigurazioa eta Programazioa.
  • 5089. Robot Mugikor Autonomoak.
  • 5090. Segurtasuna eta Mantentze-lanak.

Espezializazio ikastaro honek ez du prestakuntza aldirik enpresa edo pareko erakunde batean.

d) Espezializazio ikastaroa adimen artifizialean eta big datan (600 ordu): Hauek dira ikastaroaren lanbide moduluak:

  • 5071. Adimen Artifizialeko Ereduak.
  • 5072. Ikaste Automatikoko Sistemak.
  • 5073. Adimen Artifizialaren Programazioa.
  • 5074. Big Datako Sistemak.
  • 5075. Big Data Aplikatua.

Espezializazio ikastaro honek ez du prestakuntza aldirik enpresa edo pareko erakunde batean.

e) Espezializazio ikastaroa informazioaren teknologien inguruneetako zibersegurtasunean (720 ordu): Hauek dira ikastaroaren lanbide moduluak:

  • 5021. Zibersegurtasun Gertakariak.
  • 5022. Sareen eta Sistemen Gotortzea.
  • 5023. Segurtasunez Produkzioan Jartzea.
  • 5024. Auzitegi Analisi Informatikoa.
  • 5025. Hacking Etikoa.
  • 5026. Zibersegurtasuneko Araudia.

Espezializazio ikastaro honek ez du prestakuntza aldirik enpresa edo pareko erakunde batean.

f) Espezializazio ikastaroa bideojokoen eta errealitate birtualaren garapenean (600 ordu): Hauek dira lanbide moduluak:

  • 5048. Bideojokoen Programazioa eta Motorrak.
  • 5049. 2D eta 3D Diseinu Grafikoa.
  • 5050. Sareko Programazioa eta Adimen Artifiziala.
  • 5051. Errealitate Birtuala eta Errealitate Areagotua.
  • 5052. Diseinua, Kudeaketa, Argitalpena eta Produkzioa.

Espezializazio ikastaro honek ez du prestakuntza aldirik enpresa edo pareko erakunde batean.

g) Espezializazio ikastaroa fabrikazio adimendunean (600 ordu): Hauek dira lanbide moduluak:

  • 5011. Produkzio Prozesu Adimendunak.
  • 5012. Metrologia eta Instrumentazio Adimenduna.
  • 5013. Sarera eta Gauzen Internetera Konektatutako Inguruneak.
  • 5014. Makinen eta Produkzio Prozesuen Birtualizazioa.

Espezializazio ikastaro honetan, 150 eta 210 ordu arteko prestakuntza aldi bat egin behar da enpresa edo erakunde parekatu batean nahitaez.

h) Espezializazio ikastaroa zelula kultiboetan (600 ordu): Hauek dira lanbide moduluak:

  • 5001. Zelula Kultiboak.
  • 5002. Teknika Osagarriak Zelula Kultiboetan.
  • 5003. Zelula Kultiboei Aplikatzen Ahal Zaizkien Kalitate Arauak eta Erregulazioa.
  • 5004. Zelula Kultiboen Laborategia.
  • 5005. Zelula Kultiboen Aplikazioak.

Espezializazio ikastaro honetan, 150 eta 210 ordu arteko prestakuntza aldi bat egin behar da enpresa edo erakunde parekatu batean nahitaez.

i) Espezializazio ikastaroa eraikuntza-informazioaren modelatzean (BIM) (600 ordu): Hauek dira ikastaroaren lanbide moduluak:

  • 5055. BIM Metodologia.
  • 5056. Arkitektura eta Egitura Ereduak.
  • 5057. Instalazio Mekanikoen eta Jasangarritasunaren Ereduak.
  • 5058. Instalazio Elektrikoen eta Komunikazioen Ereduak.
  • 5059. Kontrola, Kudeaketa eta Aurrekontuak.

Espezializazio ikastaro honek ez du prestakuntza aldirik enpresa edo pareko erakunde batean.

j) Espezializazio ikastaroa energia auditoretzan (420 ordu): Hauek dira ikastaroaren lanbide moduluak:

  • 5105. Energia Auditoretzaren Prozesuak.
  • 5106. Energia Kontsumoen Datuak Hartzea eta Neurtzea.
  • 5107. Eraikin eta Instalazioen Egoera Energetikoaren Azterketa.
  • 5108. Eraikin eta Instalazioen Hobekuntza Energetikoaren Ebaluazioa.

Espezializazio ikastaro honek ez du prestakuntza aldirik enpresa edo pareko erakunde batean.

k) Erdi mailako espezializazio ikastaroa Internetera konektatutako sistemen (IoT) instalazio eta mantentze-lanetan (360 ordu): Hauek dira lanbide moduluak:

  • 5081. Gailu eta Sistema Konektatuen (IoT) Instalazioa.
  • 5082. Gailu eta Sistema Konektatuen (IoT) Mantentze-lanak.

Espezializazio ikastaro honek ez du prestakuntza aldirik enpresa edo pareko erakunde batean.

l) Erdi mailako espezializazio ikastaroa ibilgailu hibrido eta elektrikoen mantentze-lanak (650 ordu): Hauek dira lanbide moduluak:

  • 5060. Segurtasuna Ibilgailu Hibrido eta Elektrikoetan.
  • 5061. Propultsio Sistemak Ibilgailu Hibrido eta Elektrikoetan.
  • 5062. Goi Tentsioko Sistema Elektrikoak, Bateriak eta Karga.
  • 5063. Indarren Transmisioa eta Kudeaketa Termikoa.

Espezializazio ikastaro honetan, 163 eta 227 ordu arteko prestakuntza aldi bat egin behar da enpresa edo erakunde parekatu batean nahitaez.

m) Erdi mailako espezializazio ikastaroa artisau-okintzan eta -opilgintzan (600 ordu): Hauek dira lanbide moduluak:

  • 5016. Hazkuntzako Ore Amak eta Hartzidura-hasleak.
  • 5017. Artisau-okintzari Aplikatutako Hotzaren Teknologia.
  • 5018. Zereal Tradizionalekin, Bereziekin eta Sasizerealekin Egindako Artisau Ogiak.
  • 5019. Artisau-opilak eta Hostoreak.
  • 5020. Okintzako produktuak dastatzea eta uztartzea.

Espezializazio ikastaro honek ez du prestakuntza aldirik enpresa edo pareko erakunde batean.

n) Erdi mailako espezializazio ikastaroa loradendetan eta lore artean (600 ordu): Hauek dira lanbide moduluak:

  • 5139. Lore Artearen Oinarriak.
  • 5140. Loreekin Egindako Konposizioak.
  • 5141. Landare Naturalekin Egindako Konposizioak.
  • 5142. Ekitaldi Sozialetarako eta Oroitzapenezkoetarako Konposizioak.
  • 5143. Espazio Handiak Lore eta Landareekin Apaintzea.

Espezializazio ikastaro honetan, 150 eta 210 ordu arteko prestakuntza aldi bat egin behar da enpresa edo erakunde parekatu batean nahitaez.

2. ERANSKINA.–IKASLEAK ONARTZEKO PROZESUAREN EGUTEGIA 2026-2027 IKASTURTEAN. LANBIDE HEZIKETAKO E GRADUAK - ERDI MAILAKO ETA GOI MAILAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK

LH-KO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK

EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskripzioa egiteko epe arrunta (inskripzio-eskaerak aurkeztea)

Maiatzaren 18a

Maiatzaren 27a

14:00ak arte

Baldintza eta sarrera nota egiaztatzea (izena emateko epean aurkeztu ez bada)

Ekainaren 24a

Ekainaren 26a

14:00ak arte

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Ekainaren 30a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Ekainaren 30a

Uztailaren 2a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

Uztailaren 15a

Onartuen behin betiko zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 16a

Uztailaren 20a

14:00ak arte

LH-KO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK

IKASPOSTU HUTSEN ESLEIPENA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak argitaratzea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako

Irailaren 1a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea

Irailaren 2a

Irailaren 4a

14:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Irailaren 9a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Irailaren 9a

Irailaren 11

14:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

Irailaren 15a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartuen behin betiko zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Irailaren 16a

Irailaren 17a

14:00ak arte

LH-KO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK

IKASPOSTU LIBREAK ESLEITZEA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Ikaspostu libreen esleipenerako 1. argitalpena

Irailaren 23a

Ikaspostu libreen 1. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea

Irailaren 24a

Irailaren 25a

14:00ak arte

Ikaspostu libreen 1. esleipenaren zerrenda argitaratzea

Irailaren 29a

Ikaspostu libreen 1. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea

Irailaren 30a

Irailaren 30a

14:00ak arte

Ikaspostu libreen esleipenerako 2. argitalpena

Urriaren 2a

Ikaspostu libreen 2. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea

Urriaren 5a

Urriaren 6a

14:00ak arte

Ikaspostu libreen 2. esleipenaren zerrenda argitaratzea

Urriaren 8a

Ikaspostu libreen 2. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea

Urriaren 9a

Urriaren 9a

14:00ak arte

DATA GARRANTZITSUAK

Eskolen hasiera espezializazio ikastaroetan

2026ko irailaren 21etik aurrera, espezializazio ikastaro bakoitzerako zehazten diren datetan.

Iragarkiaren kodea: F2606468