2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO KIROL ETA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2026ko otsailaren 9an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa.
Erabaki hau argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta mankomunitatearen iragarki-taulan, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Epe horretan, interesdun orok aztertzen ahalko du erabakia idazkaritzan, bidezkotzat jotzen diren alegazio eta erreklamazioak egin ahal izateko.
Epe horretan haren aurkako erreklamaziorik jartzen ez bada, langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.
Garesen, 2026ko maiatzaren 7an.–Mankomunitateko burua, Beatriz Ordóñez Ancín.
Iragarkiaren kodea: L2606802