100. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO KIROLAREN ETA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Izarbeibarko Kirolaren eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2026ko otsailaren 9an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026rako aurrekontua.

Erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aipatu aldizkarian argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe horretan, interesdun orok aztertzen ahalko du erabakia idazkaritzan, bidezkotzat jotzen diren alegazio eta erreklamazioak egin ahal izateko.

Epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Garesen, 2026ko apirilaren 24an.–Mankomunitateko burua, Beatriz Ordóñez Ancín.

Iragarkiaren kodea: L2606784