100. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE, CINTRUÉNIGO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cascante, Cintruénigo eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen Batzarrak, 2026ko maiatzaren 7an egin ohiko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen onestea 2026ko ekitaldiko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, aintzat hartuz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan agindutakoa, baita horrekin bat heldu den legerian agindutakoa ere (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia paratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki entitatearen ediktu-taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan; nolanahi ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da. Hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarrita dagoena (aplikatu beharrekoa, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak), bai eta 6/1990 Legearen 271. artikuluan ezarritakoa ere.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.

Cintruénigon, 2026ko maiatzaren 7an.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Moreno Aragón.

Iragarkiaren kodea: L2606906