2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUDAIRIKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Zudairiko Kontzejuko Batzarrak, 2026ko apirilaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra.
Onetsitako aurrekontua Batzarraren bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko apartatuan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Zudairin, 2026ko maiatzaren 14an.–Kontzejuko burua, Jaione Arizaleta Arteaga.
Iragarkiaren kodea: L2607117