100. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren 2026ko maiatzaren 5eko 2026-0032 Ebazpenaren bidez, Utergako Udaleko alkateak ahalmena eman diola eskuordetzan Udaleko zinegotzi den David Senosiain Suescuni ezkontza zibil bat egiteko; udaletxe honetan eginen da ezkontza, 2026ko ekainaren 7an. Hori dena, honako arau hauek bete beharrez: urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikulua (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Utergan, 2026ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2606650