100. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

San Adriángo Udalak, 2026ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

San Adriánen, 2026ko maiatzaren 7an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2606787