100. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Tokiko ehiza-barrutia eratzea

Olaztiko Udalak, 2026ko apirilaren 21ean egindako ohiko osoko bilkuran, onetsi zuen espediente bat hastea, tokiko ehiza-barrutia eratzeko, 2026-2036 aldian, Olaztiko eta Ziordiko udalerrietan.

Espedientea jendaurrean egonen da Olaztiko eta Ziordiko udal-bulegoetan hogei egun baliodunean, barrutian sartzekoak diren lurren jabeek berariaz uko egin diezaioten beren jabetzak proiektatuko ehiza-barrutian sartzeari.

Epe horren barrenean berariazko ukorik aurkezten ez bada, lurrak ehiza-barrutiaren barrenean geldituko dira.

Olaztin, 2026ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2607177