100. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Itzaltzuko Udalak, 2026ko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Erabaki horren iragarkia 2026ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 13an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik; hortaz, behin betiko onetsitzat jo, eta argitaratzen da.

Argitara ematen da, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 20. artikuluan ezarritako ondorioetarako (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Itzaltzun, 2026ko maiatzaren 8an.–Kudeaketa Batzordeko jarduneko burua, Enrique Juanto Pascual.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72 (%16 + 19/2008 Foru Legearen %3,72). Euskararen hizkuntza-eskakizuna: C-1. Sarbidea: erregelamenduaren arabera. Zerbitzu partekatua Otsagabiarekin.

Administrazio-kontratuduna.

Bitarteko idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72 (%16 + 19/2008 Foru Legearen %3,72). Euskararen hizkuntza-eskakizuna: C-1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zerbitzu partekatua Otsagabiarekin.

Aldi baterako lan-kontratuduna.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldia: partziala. Lansaria, hitzarmenaren arabera: D taldearen oinarrizko soldata. Lanpostuko osagarria: %12 Lanpostuko osagarria: %10,00 Euskararen hizkuntza-eskakizuna: B-2. Sarbidea: hautaprobak. Zerbitzu partekatua Galozeko Udalarekin eta Uskartzeko, Izizeko eta Ustaizeko kontzejuekin.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

Idazkari kontu-hartzailea: hutsik.

Administrazio-kontratuduna.

Garate Garate, José Javier. Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Gradua: 6. Antzinatasuna: 6 bosturteko. Administrazio-egoera: jardunean.

Aldi baterako lan-kontratuduna.

Landa Recalde, Javier. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Hitzarmen kolektiboa. D taldeko ordainsaria. Lanaldia: lanaldi partziala. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %10,00 Antzinatasuna: 2 hirurteko. Sarbidea: hautaprobak.

Iragarkiaren kodea: L2606847