100. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Itzaltzuko Udalak, 2026ko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Erabaki horren iragarkia 2026ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 13an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik; hortaz, behin betiko onetsitzat jo, eta argitaratzen da.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 13.545,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 6.850,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 69.105,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 3.745,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 12.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 112.400,00 euro.

Guztira: 219.645,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 28.310,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 29.570,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 16.565,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 145.200,00 euro.

Guztira: 219.645,00 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bete beharrez xedatzen dena uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Itzaltzun, 2026ko maiatzaren 8an.–Kudeaketa Batzordeko jarduneko burua, Enrique Juanto Pascual.

Iragarkiaren kodea: L2606841