100. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Itxesiako udal igerilekuen funtzionamendurako araudia aldatzea. Behin betiko onartzea

Irurtzungo Udalaren Osoko Bilkurak, 2026ko apirilaren 1ean egindako bilkuran, hasiera batean onartu zuen "Itxesia udal igerilekuen funtzionamendu araudiaren" aldaketa.

Jendaurrean jartzeko epea igarota, eta 2026ko apirilaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (74. zenbakia) eta udal oholean iragarkia argitaratu ondoren, ez da erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu, eta, beraz, behin betiko onartutzat jotzen da.

Ondoren, testu osoa argitaratzen da, denek jakin dezaten eta gainerako ondorioetarako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324., 325. eta 326. artikuluetan aurreikusitakoa betez.

Irurtzunen, 2026ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

ITXESIA UDAL IGERILEKUEN FUNTZIONAMENDUAREN ERREGELAMENDUAREN ALDAKETA

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Erregelamendu honen xede nagusia da Udalaren "ltxesia" kirol instalazioen erabilera arautzea.

Udalaren kirol instalazioak dira bai igerilekuak, tenis pistek, askaldegiak eta berdeguneek osatzen duten eremua, bai kirolean, jarduera ludikoetan eta, oro har, gorputza lantzen aritzeko gainerako eremuak.

Horien barnean sartuko dira, halaber, aipatutako jarduerei atxikirik dauden eta aurreko paragrafoan azaldutako instalazioetan dauden ondasun higigarriak, instalazioak eta zerbitzuak.

2. artikulua. lnstalazioetan sartzen ahalko dira lrurtzungo Udalak horretarako ezartzen dituen baldintzak betetzen dituztenak.

3. artikulua. lnstalazio bakoitza erabiltzen ahalko da harentzat aurreikusitako xede diren edo hari dagozkion kiroletan aritu eta/edo jarduerak egiteko.

4. artikulua. Udalak zehaztuko du, instalazioak zein alditan egonen diren itxita, udaldiaren iraupena zein izanen den eta zer ordutan irekiko diren jendearentzat.

II. KAPITULUA.–ABONATUAK

5. artikulua. Abonatua izateko, pertsona batek inskripzioa eskatu behar du, hura onartu behar diote, "Udalaren kiroletako abonatu txartela" eduki behar du, eta Udalak finkatzen dituen kuotak ordainduak izan behar ditu.

Abonatuek sarrera librea izanen dute instalazioetan.

6. artikulua. Bonu motak.

6.1. Bonu motak eta horiei dagozkien kuotak izanen dira udalaren kirol instalazioak erabiltzeagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskalean adierazitakoak, unean-unean indarrean daudenak.

6.2. lrurtzungo Udalak ezartzen dituen kuotak ordainduko dituzte abonatuek.

7. artikulua. Kuotak itzuliz gero, interesdunari jakinaraziko zaio eta, jakinarazi eta 15 eguneko epean ordainketa egiten ez badu, abonatuari baja emanen zaio eta zeuzkan eskubide guztiak galduko ditu.

8. artikulua. Baja eman nahi duen abonatuak idatziz jakinarazi beharko die Udaleko administrazioko langileei.

Abonatu txartela galdu, lapurtu edo hondatuz gero, berehala eman beharko zaio horren berri Udalari.

Beste txartel bat egiteko 3 euro ordaindu beharko dira.

9. artikulua. Bonuak, edozein motatakoak direla ere, nominalak izanen dira, eta ezin dira zenbait pertsonaren artean partekatu.

10. artikulua. Abonatuek honako eskubide hauek dituzte:

10.1. lnstalazioetan sartzea, abonatu txartela erakutsita azken ordainagiriarekin batera, jendearentzat irekita dauden egun eta orduetan.

10.2. lnstalazioak erabiltzea, Udalak kirol eremu bakoitzerako onesten duen araudiari jarraikiz.

10.3. Kirol ikastaroetan izena ematea, Udalak haietarako onesten duen araudiarekin bat.

10.4. Udalak kasu bakoitzean onesten dituen deskontuez baliatzea, honako jarduera hauetarako:

–lgeriketa ikastaroak.

–Aisialdiko jarduerak.

10.5. Egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak eta iradokizunak egitea instalazioen funtzionamenduari dagokionez.

11. artikulua. Abonatuak beharturik daude erabiltzaile guztientzat, oro har, ezartzen diren betebeharrak betetzera.

III. KAPITULUA.–ABONATU GABEKO ERABILTZAILEAK

12. artikulua. Abonatu ez direnak hurrengo moduan soilik sartzen ahalko dira kirol-instalazioetara:

–Eguneko sarrera edo dagokion bonua erantsita.

–Kirol ikastaroren batean izena emanda.

12.1. Eguneko sarrerak aukera ematen du instalazioa egun osoan erabiltzeko.

12.2. Kirol jardueraren batean inskribaturik dauden abonatu gabeek ezarri den tasa ordainduko dute, eta bakar-bakarrik sartzen ahalko dira jarduera horrek dirauen bitartean.

Jarduera hori amaitu ondoren, pertsona horiek ezin izanen dute jarraitu instalazioak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzen.

Aurreko paragrafoan ezarritako arauak bete ezean, pertsona horiei ohartarazpena eginen zaie, eta berriro ere falta berean berrerortzen badira, jardueran baja emanen zaie, hartan jarraitzeko eskubide ora galduko dute eta ezin izanen dute kuotaren itzulketarik eskatu.

Udalak finkatuko ditu abonatu gabeek instalazioak erabiltzeko prezio publikoak.

IV. KAPITULUA.–INSTALAZIOEN ERABILERAREN GAINEKO ARAUDIA

13. artikulua. Erabiltzaileen betebeharrak:

13.1. lnstalazioak eta zerbitzuak egoki eta zuzen erabiltzea.

13.2. Gainerako abonatu edo erabiltzaileekin begirunez jokatzea.

13.3. Ezarritako kuotak garaiz ordaintzea.

13.4. lnstalazioen erabilerari buruz ematen diren arau eta jarraibideak onartu eta betetzea.

13.5. Udalak ezartzen dituen zehapenak betetzea.

13.6. Udalaren kirol instalazioen barrenean, helduek arduratu beharko dute beren ardurapean dituzten adingabeen segurtasunaz.

13.7. Erabiltzaile adin nagusikoek erantzun beharko dute, baldin eta beren gain dituzten adingabeek erregelamenduko arauak betetzen ez badituzte edo bertan zehaztutako arau-hausterik egiten badute.

13.8. Erabiltzaileek beren gain hartuko dituzte instalazioetan gertatzen diren objektu pertsonalen galerak, baldin eta desagertzearen, galtzearen edo hondatzearen ondoriozkoak badira.

13.9. lnstalazioaren erabiltzaileek zorrotz bete beharko dituzte ireki eta ixteko orduak, eta ezin izanen dira, inolaz ere, ixteko ordua baino denbora gehiago gelditu.

13.10. Erabiltzaileek erantzun beharko dute, baldin eta Udalaren kirol instalazioetan egiten duten denboran, asmo txarrez edo zabarkeriaz, kalte edo galerarik eragiten badiete instalazioei edo hirugarrenei.

13.11. Txartela aurkeztea Udalaren kirol instalazioetan sartzean, eta instalazioko langileek eskatzen dietenean. Norbaitek kirol instalazioetan sartzean txartela aurkezten ez badu, administrazioko langileek sarrera debekatuko diote.

14. artikulua. Zerbitzu eremua.

14.1. Zerbitzu eremua esaten zaion aldean sartzen dira askaldegia, dutxak, zerbitzuak eta botika kutxa.

14.2. Erabiltzaileek lagunduko dute instalazioa garbi egon dadin, langileekin lankidetzan, eta instalazioko bazter guztietan dauden paperontziak eta hautsontziak erabiliz.

–Erabat debekatuta dago igerilekuen eraikinaren barnean erretzea.

14.3. Erabiltzaileek errespetatu eta zaindu beharko dituzte altzariak, bankuak, lorategiak, arbolak, etab.

14.4. Erabiltzaileek errespetatu beharko dituzte instalaziorako ordutegiak, kasu eginez horretarako langileek ematen dizkieten jarraibideei.

14.5. Gainerako erabiltzaileak ere beti errespetatu beharko dira.

14.6. Botika-kutxa bat izanen da erabiltzaileen eskura, eta langile espezializatuen ardurapean egonen da igerilekuen bainu ordutegian.

14.7. Txankletak erabili beharko dira aldageletan eta dutxen gunean.

15. artikulua. lgerilekuak.

lgerilekuak erabiliko dira bainatzeko, igeri egiteko nahiz, kasua bada, lehiaketak egiteko, betiere igerilekuan ongi zehazturik bakoitzari dagokion eremua. Aide horiek errespetatu egin beharko dira beti.

lgerilekuetan, soroslea da (eta instalazioko gainerako langileak) haien funtzionamenduaren gaineko arduradun nagusia, eta betearazi beharko ditu Udalak ematen dituen arauak, instalazioak zentzuz erabiltzeko eta bainulari guztien segurtasuna zaintzeko beste xederik gabe.

Sorosleek aginpidea dute instalazioak gaizki erabiltzen dituztenei kargu hartzeko eta, azken neurri gisa, igerilekutik kanporatzeko, baldin eta bazterrak nahasi, ekipamendua gaizki erabili eta/edo erabiltzaileen osotasun fisikoarentzat arriskutsuak badira.

Sorosleen eginkizuna eta beharkizuna da igerilekuko erabiltzaile guztien segurtasuna zaintzea; adingabekoen gurasoak edo legezko tutoreak dira beren seme-alaben arduradun nagusiak, bereziki igeri egiten ez badakite.

Kirol instalazioetako langileek ahalmena dute portaera gaitzesgarria duten erabiltzaileei kargu hartzeko edo instalaziotik kanporatzeko, baldin eta gainerako erabiltzaileenganako begirunerik ez badute.

15.1. Urgunea, sarbidea eta egonaldia.

–Erabiltzaileak ezin dira igerilekuan sartu kaleko arropa eta oinetakoekin.

–Hamar urtetik beherakoak ezin izanen dira igerileku olinpikoan bainatu, adineko (18 urte) arduradun batekin batera ez badabiltza behintzat.

–Haurrentzako putzuan haur txikiak soilik ibil daitezke.

–lgerilekuen eremuan sartu aurretik oinak garbitzeko putzutik pasatu beharko da, eta bainujantzia jantzita.

–Ezin izanen dira igerilekuetan ibili eritasun infekto-kutsakorren bat, zauri irekiak etab. dituztenak. Erabiltzaileren batek halako infekzioa duelako susmo sendoa badute instalazioetako langileek, medikuaren baimen idatzia aurkezteko eskatzen ahalko diote, igerilekuan sartu ahal izateko.

–Nahitaezkoa da dutxatzea bainua hartu baino lehen.

–Nahitaezkoa da txanoa janztea.

–Nahitaezkoa izanen da haurrek, oso txikiak izan arren, pixoihala edo galtzazapia erabiltzea.

–Debeku da lasterka, jauzi edo bulka egitea, eta orobat gainerako erabiltzaileendako gogaikarria edo arriskutsua izaten ahal den beste zernahi eta, oro har, gainerakoei traba egiten ahal dien edozein gauza.

–Debeku da igerilekuaren eremuan jatea.

–Ezin dira erabili erabiltzaileen segurtasunerako arriskutsuak diren elementu edo gauzak, arriskutsuak berez edo hautsiz gero arriskutsuak direnak.

–Debeku da gainerako erabiltzaileentzat trabagarri diren elementuak sartzea (baloiak, koltxonetak, hegalak, urpean ibiltzeko betaurrekoak etab.), salbu kirol instalazioak antolatzen dituen josteta jardunaldietan edo berariazko ikastaroetan.

–lgeri egiteko betaurrekoak erabil daitezke.

–Debeku dira higienearen aurkako portaerak, baita uraren kalitatea txartzen ahal dutenak ere.

–Debeku da igerilekuen nasetan erretzea.

–lgerilekuetako dutxetan ezin da xanpurik edo gorputza garbitzeko beste edozein produkturik erabili.

–lgerilekuen nasetara ezin da eskuoihalekin edo bainu-txabusinekin pasatu, salbu kirol jardueretan edo ikastaroetan eta eguraldiarengatik komeni denean. Halakoetan, aulki batzuk jarriko dira behar horri erantzuteko.

–Berariazko eremu batzuk jarriko dira bai igeri egiteko ekipamenduentzat bai ikastaro egileentzat, kortxo-ilaraz markatuta.

–lgerilekuen barnean robota dagoenean ezin izanen da bainatu.

–Debeku da igerilekuak eta ingurunea bereizten dituen hesiaren gainetik jauzi egitea.

15.2. Bainu eremua.

–Erabiltzaileak erabiliko ditu mugaturik ez dauden aldeak beste xede batzuetarako (ikastaroak, entrenamendua...).

–lzena eman dutenek eta ikastaroetan daudenean soilik erabiltzen ahalko dute ikastaroetarako ematen den materiala (taulak, flotatzeko mahukak, ikasmateriala, etab.).

–Debeku da igerilekuko kortxoetatik zintzilikatzea edo haiei lotzea.

–Bainu libreko erabiltzaileek ezin izanen diete ikastaro egileei edo igerilariei agiraka egin, bultzatu edo traba egin.

15.3. lkastaroak eta entrenamenduak.

Programaturiko jardueraren batean izena eman duten erabiltzaileek kasu eginen diete monitoreek emandako aholku eta aginduei, jardueren gainean edo instalazioak erabiltzeko moduaz, eta errespetatuko dituzte erregelamendu hau eta indarrean dagoen araudia.

–Denek bete beharreko arauak.

  • Debeku da era guztietako animaliak sartzea, berariazko lizentzia bat baimendurik izan ezik (itsu-txakurrak). Gida-txakurrak.
  • Debeku da hamar urtetik beherako haurrak sartzea baldin gurasoekin edo arduradun batekin batera ez badaude.
  • Hamar urtetik beherako haurrak abonatu ahal izateko, agerrarazi beharko da badela instalazioan abonatutako adin nagusiko bat, haurraz arduratuko dena.
  • Jendetasuneko gutxieneko arauak betez jokatu beharko dute denek.
  • Debeku da instalazioetako ezein eremutan sartzea aurkeztu gabe txartela eta horrekin batera ordainagiria edo sarrera.

–Ordutegiak.

  • lgerilekuak goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:30era arte egonen dira irekita.
  • 21:00etan berdegunea utziko da eta 21:30ean aldagelak itxiko dira.
  • lgerilekuetako tabernara joateko soilik sartu nahi bada udal instalazioetan, doan izanen da 20:00etatik aurrera

–Kiroldegiko pistak.

  • Ezin izanen da pista horiek hondatu ditzaketen jokoetan aritu. Pista erabiltzeko ordua erreserbatu beharko da.
  • Pistak erabiltzen dituztenak saiatuko dira han daudenek txandaka erabiltzen.
  • Pistak gehienez ere ordubeterako alokatuko dira, eskaeren hurrenkeran. Norbaitek pistak erabili nahi dituenean libre badaude eta beste erreserbarik ez badago, eskaera egiten ahalko da erreserbarik gabeko denbora horretan erabiltzeko.

–Berdegunea.

  • Higieneagatik, erabat debekatuta dago eremu horretan jatea.
  • Ezin izanen da kristalezko ontzirik, botilarik edo bestelakorik erabili.
  • Zigarrokinak, bilgarriak etab. paperontzietara bota beharko dira, eta zigarroak behar bezala itzalita.
  • Eremu horretan jokoetan arituz gero, jokatzeari utzi beharko zaio erabiltzaileei eragozpenak sortzen bazaizkie (baloiak, erraketak, etab.).
  • Edozein oinetako motarekin sartzen ahalko da eremu horretan.
  • Aulki eta hamaka txikiak jartzea izanen da.

–Askaldegia.

  • Errekiak, parriladak etab. horretarako prestatutako barbakoetan egin beharko dira.
  • Nork bere mahai eta aulkiak eramaten ahalko ditu askaldegira, baldin eta egunean berean eramaten badira.
  • ltzalkinak edo bestelako itzal-osagarriak jartzen ahalko dira.
  • Erabiltzaileek garbitu egin behar dute erabilitako eremua.

–Terraza-taberna.

  • lnork okupatua ez duen aulki edo mahai oro libre dagoela ulertuko da.
  • Erabiltzaileei eskatzen zaie bazkalorduetan aulki eta mahairik ez hartzeko kartetan aritzeko, eguzkia hartzeko etab., bazkaldu nahi dutenek erabili ahal ditzaten.
  • Tabernan (eskatuz gero), terrazako eremu bat erreserbatzen ahalko da, betiere nahiko mahai libre gelditzen badira, bai eguzkitan bai itzaletan, gainerako erabiltzaileek erabili ahal izateko.
  • Edonork erabil dezake terrazako zerbitzua (aulkiak, mahaiak...), nahiz eta taberna ez erabiIi.

–Aldagelak.

  • Erabiltzaileei eskatzen zaie aldagelak txukun erabiltzeko, batez ere garbiketari dagokionez.
  • Goizeko 11:00etatik gaueko 21:30era arte egonen dira irekita.
  • Nahitaezkoa da txankletak edo bainuko oinetakoak erabiltzea.

–Arauak ez betetzea.

  • Alkateak edo, bestela, hark eskuordetza ematen dionak, zilegi izanen du arauak betetzen ez dituenari zehapena ezartzea bazkide txartela kenduz edo instalazioetan sartzea aldi batez edo betiko debekatuz.
  • Arauak irekita daude, horietan sar daiteke haietan bildu ez den edozein arazo. Horiek Udalak aztertuko ditu eta bidezkoa den ebazpena emanen du.
  • Badira erreklamazio orriak, instalazioen eta zerbitzuen funtzionamenduari buruzko kexak edo iradokizunak jasotzeko.
  • Sinatuta aurkeztu behar dira (NANa edo antzekoa eta izen irakurgarria jarrita), eta sorosleei edo instalazioetako langileei eman, eta horiek, berriz, igerilekuen arduradunari emanen dizkiote; instalazioetako iradokizunen postontzian ere uzten ahal dira.

V. KAPITULUA.–ZEHAPEN ARAUBIDEA

16. artikulua. Falta arina.

16.1. Falta arinak dira:

–lnstalazioa garbi ez edukitzea.

–Erretzea horretarako diren eremuetatik kanpo.

–lnstalazioko funtzionamendu orduak ez errespetatzea.

–Gainerako abonatuak ez errespetatzea.

–lgerilekura sartzea kaleko arropa eta oinetakoak jantzita.

–Bainua hartu baino lehen ez dutxatzea.

–Txankletarik edo bainurako txanorik ez erabiltzea.

–Lasterka ibiltzea, jauzi edo bulka egitea, eta orobat gainerako erabiltzaileendako gogaikarria edo arriskutsua izaten ahal den beste zernahi eta, ora har, gainerako erabiltzaileei traba egiten ahal dien edozein gauza.

–Ezarritako eremutik kanpo jatea.

–Erabiltzaileen segurtasun fisikorako arriskutsuak diren elementu edo gauzak erabiltzea, arriskutsuak berez edo hautsiz gera.

–Gainerako erabiltzaileei traba egiten ahal dieten gauzak sartzea (baloiak, koltxonetak, hegalak, urpeko betaurrekoak, etab.).

–Higienearen aurkako portaerak, baita uraren kalitatea txartzen ahal dutenak ere.

–lgerilekuko kortxoetatik zintzilikatzea edo haiei lotzea.

–lkastaro egileei edo igerilariei agiraka egin, bultzatu edo traba egitea.

–Langile arduradunen jarraibideei kasu ez egitea.

16.2. Auzi arinetarako zehapenak dira honako hauek:

–Ohartarazpena.

–lnstalazioetatik kanporatzea egun batetik hiru egunera arte.

16.3. Hutsegite arinen jakinarazpena ohartarazpen idatziaren bitartez eginen da, eta bertan zehaztuko dira arrazoia eta hutsegitearen eguna.

17. artikulua. Falta astuna.

17.1. Falta astunak dira:

–Materialetan edo instalazioetan beretan kalteak egitea.

–lnstalazioetako langile arduradunak ez errespetatzea.

–Drogak hartu direla edo alkohola edan dela nabarmen erakutsiz sartzea instalazioetan.

–Falta arinak behin eta berriz egitea.

17.2. Auzi astunetarako zehapenak dira honako hauek:

–lnstalazioetatik kanporatzea egun batetik hiru egunera arte.

17.3. Alkatetzak du falta astunaren ondoriozko zehapena jartzeko eskumena. Astebetetik gora kanporatu behar denean alkatetzak proposamenari jarraituko zaio. Falta astunen jakinarazpena idazki baten bidez eginen da, hartu-agiria barne, non zehaztuko baitira arrazoia, faltaren data eta erabakitako zehapena.

17.4. Zehapenak ezartzeak ez du esan nahi zehatutako pertsonak materialak edo altzariak aldatu behar ez dituenik, baldin eta material edo altzari horiek egoera txarrean gelditu badira, edo, hori ezinezkoa bada, antzeko ezaugarriak dituen beste baten ordez jarri behar ez dituenik.

18. artikulua. Falta oso astuna.

18.1. Falta oso astunak dira:

–lnstalazioetan sartzeko txartelak edo bertako giltzak faltsutzea.

–lnstalazioko materiala edo besteen ondasunak lapurtzea edo ebastea.

–lnstalazioaren erabiltzaileei edo bertako langileei erasotzea.

–lnstalazioen barnean drogak saldu edo kontsumitzea.

–lnor edozein arma mota aldean daramala instalazioetan sartzea.

–Falta astunak behin eta berriz egitea.

18.2. Falta oso astunen zehapenak dira:

–Hilabete batetik gorako epean kanporatzea.

–Abonatu izaera galtzea.

18.3. Alkatetzaren erabakiz ezarriko dira zehapenak. ldatziz jakinaraziko dira, hartu-agiria barne, arrazoia, eguna eta erabakitako zehapena zehaztuta.

18.4. Zehapenak ezartzeak ez du esan nahi zehatutako pertsonak materialak edo altzariak aldatu behar ez dituenik, baldin eta material edo altzari horiek egoera txarrean badaude, edo, hori ezinezkoa bada, antzeko ezaugarriak dituen beste baten ordez jarri behar ez dituenik.

AZKEN XEDAPENA

Erregelamendu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitara eman eta biharamunean jarriko da indarrean.

Iragarkiaren kodea: L2607204