228. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

8629/2025 EBAZPENA, urriaren 22koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Tamalai Estrella Munarriz Granado andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren mendeko El Vergel Zahar Etxeko Koordinaziorako Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuek (zehazki, 12. artikuluko ñ) letrak) eskumena esleitzen diote erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari izenda ditzan, bitarte baterako, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak, betiere aurretik aldeko txostena emanik funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak. Aipatutako estatutuak ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horiek horrela, bat etorriz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan (haren bidez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak) eta ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuan ezarritakoarekin (haren bidez onetsi ziren Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak),

EBAZTEN DUT:

1. Tamalai Estrella Munarriz Granado andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren mendeko El Vergel Zahar Etxeko Koordinaziorako Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Izendapenak 2025eko urriaren 22tik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalera, Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara eta Langileria Atalera, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta haren barneko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.

4. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko urriaren 22an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2513858