100. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkateak maiatzaren 8an emandako 16/2026 Ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki da:

Lehenengoa.–Alkatearen ordezko izendatzea lehen alkateordea, Sandra Monreal Ezcurra.

Bigarrena.–Xedatzea aurreko apartatuan identifikatutako ordezkapenak indarraldia izanen duela 2026ko maiatzaren 10etik 24ra arte, egun biak barne.

Hirugarrena.–Interesdunari adieraztea ezen alkatearen ordez ari den bitartean, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 48. artikulua dela medio, ezin izanen dituela errebokatu nik erregelamendu horren 43. artikulua baliatuz agindutako eskuordetzak.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Beireko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 44.2 artikuluari jarraikiz.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari horren berri ematea, egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Beiren, 2026ko maiatzaren 8an.–Alkate udalburua, María Pilar Sánchez Ongay.

Iragarkiaren kodea: L2606938