2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Ordenantza fiskala, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duena. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
Hasierako onespenaren erabakia 2026ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17an, bai eta Barañaingo Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan ere, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez duenez aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtu, eta haren testu osoa argitaratzen da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluarekin bat:
Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenean zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2026ko maiatzaren 6an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
ORDENANTZA FISKALA, HIRI-LURREN BALIO-GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. tituluko VI. kapituluko 172.etik 178.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.
Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan dituen betebeharrei erantzun beharrez (35. ordenantzan jasota daude), Barañaingo Udalak sexuaren arabera xehakaturik bilduko ditu datuak eta, orobat, bildutako estatistika-informazioaren genero-azterketa eginen du.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga zuzeneko zerga bat da, lur horiek izaten duten balio-gehikuntza kargatzen duena, gehikuntza hori agerian geratzen denean lur horien jabetza edozein tituluren bidez eskualdatzearen ondorioz edo lur horien edozein gozamen-eskubide erreal, jabaria mugatzen duena, sortu edo eskualdatzearen ondorioz.
Ez dira zergaren mende egonen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean arauturiko kasuak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Salbuespenak
3. artikulua. Aplikatuko dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean arauturiko salbuespenak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Subjektu pasiboak
4. artikulua. Zergaren subjektu pasiboak izanen dira, zergadun edo ordezko gisa, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean arauturiko pertsonak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Zerga-oinarria
5. artikulua.
1. Zerga honen zerga-oinarria hiri-lurren balio-gehikuntza da, sortzapenaren unean dagoena eta gehienez ere 20 urteko epean izandakoa. Haren zenbatekoa kalkulatzeko, sortzealdiari dagokion koefizienteaz biderkatuko da sortzapenaren unean lurrak zuen balioa (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoaren arabera kalkulatutako balioa); sortzealdiei dagozkien koefizienteak ordenantza honen tarifen eranskinean jasota daude.
2. Subjektu pasiboak eskatuta, egiaztatzen bada martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 2. artikuluko 10. apartatuan xedatutakoaren arabera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea) kalkulaturiko balio-gehikuntzaren zenbatekoa txikiagoa dela aurreko apartatuan xedatutakoaren arabera kalkulaturiko zerga-oinarriaren zenbatekoa baino, balio-gehikuntza horren zenbatekoa hartuko da zerga-oinarritzat.
Kuota
6. artikulua. Zerga honen kuota izanen da ateratzen dena zerga-oinarriari ordenantza honen eranskineko karga-tasa aplikatzetik.
Sortzapena
7. artikulua. Zerga sortzen da martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedaturikoaren arabera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Zergaren kudeaketa
8. artikulua. Zergadunak edo, hala balitz, haien ordezkoak, beharturik daude aitorpen bat aurkeztera; aitorpen horretan agertuko dira bidezko likidazioa egiteko tributu-harremanerako elementu nahitaezkoak.
Aitorpen hori aurkeztu beharko da honako epe hauetan, zerga sortzen denetik hasita:
a) Bizien arteko egintzak direnean, epea bi hilabetekoa izanen da.
b) Heriotzaren ondoriozko egintzak direnean, epea 6 hilabetekoa izanen da; urtebetera arte ere luza daiteke, subjektu pasiboak hala eskaturik.
9. artikulua. Subjektu pasiboak uste badu gertatu den balio igoerak salbuespen kasu bat dakarrela, eta ez dagoela ordaintzera behartua, horren berri ematen ahalko du legez ezarritako epeen barruan, adierazita zein lege xedapenek babesten duten onura hori, eta, hala behar badu, horren frogagiriak aurkeztuko ditu, aitzineko artikuluan eskatzen ziren agiriez landa.
Alegatuagatik ere ordaindu beharra badago, Udal Administrazioak behar den likidazioa eginen du.
10. artikulua. Zerga-aitorpena subjektu pasiboak edo haren legezko ordezkariak sinatuko du, eta erantsi beharko da zergapetzea sortzen duen egintza, egitate edo kontratua jasotzen duen agiria; hura bulego kudeatzailearen esku geldituko da, harik eta behar den likidazioa eman arte.
Aitorpena aurkeztearekin batera, zergadunak eskatzen ahalko du zergapean ez egotearen behin-behineko deklarazioa, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean arauturiko kasuetan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
11. artikulua. Aitorpena aurkezten duena, aurkezte hutsagatik, zergadunaren ordezkaritzat hartuko da; hala bada, interesdunak berak arduratu izan balira bezalako balio bera eta ondorio berak izanen dituzte zerga kudeatzeko prozeduran egiten diren jakinarazpen guztiek, hots, aurkeztu dituen agiriekin loturikoek, bai eta hark sinaturiko eginbide guztiek ere.
12. artikulua. Udal administrazioak, zerga honen likidazioak onesten dituenean, legezko eran jakinaraziko die hori subjektu pasiboei, betiere adierazita ordaintzeko epeak eta bidezkoak diren errekurtsoak.
Arau-hauste eta zehapenak
13. artikulua. Tributu arloko arau-hausteak kalifikatzeari nahiz kasu bakoitzean horien ondorioz ezarri behar diren zehapenak zehazteari dagokion orotan, jarraikiko zaio udal honen Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikatuko da toki-erakunde honek onetsitako Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedaturikoa.
Bigarrena.–Ordenantza fiskal hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabeturik geratzen da Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala, bai eta indarrean dauden udal ordenantzetan jasotako xedapenak ere, baldin ordenantza honetan xedaturikoari kontra egiten badiote edo harekin kontraesanean badaude.
ERANSKINA.–KOEFIZIENTEAK
Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera:
SORTZEALDIA | KOEFIZIENTEA |
1 baino gutxiago | 0,02 |
1 | 0,02 |
2 | 0,03 |
3 | 0,04 |
4 | 0,05 |
5 | 0,07 |
6 | 0,08 |
7 | 0,10 |
8 | 0,11 |
9 | 0,13 |
10 | 0,14 |
11 | 0,15 |
12 | 0,16 |
13 | 0,18 |
14 | 0,18 |
15 | 0,19 |
16 | 0,20 |
17 | 0,15 |
18 | 0,06 |
19 | 0,06 |
20 | 0,16 |
Karga-tasa: %25.
Iragarkiaren kodea: L2606683