100. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MILAGRO

Oposizio-lehiaketa, mantentze-lan orokorretako ofizialarena. Izangai onartuen behin betiko zerrenda

Deialdia 2026ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an.

2026ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 16an, argitaratu zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Haren aurkako erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi da.

Honako hau izanen da kalifikazio-epaimahaiaren osaera:

–Epaimahaiburua: José Ignacio Pardo Blanco, Milagroko Udaleko alkatea.

–Ordezko epaimahaiburua: Belén Cerdán León, Milagroko Udaleko lehen alkateordea.

–Epaimahaikidea: –César Hernández Lebrero, obra eta zerbitzuetako arduradun nagusia eta Milagroko Udaleko langileen ordezkaria.

–Ordezkoa: –Juan Carlos Escalada Rodero, Milagroko Udaleko obra lantaldeko espezialista.

–Epaimahaikidea: Saúl Serrano Osés, Milagroko Udaleko obra lantaldeko espezialista.

–Ordezkoa: –José Aurelio Muñoz Amigot, Alesbesko Udaleko landazaina.

–Epaimahaikidea: Tomás Ballesteros Egües, industria ingeniaritzako doktorea eta herri-lanetako ingeniari teknikoa.

–Ordezkoa: Luis Pejenaute Rodero, obra lantaldeko 2. mailako ofiziala eta Milagroko Udaleko langileen ordezkaria.

–Epaimahaikide idazkaria: Mari Carmen Chueca Murillo, Milagroko Udaleko idazkaria.

–Epaimahaikide idazkariaren ordezkoa: Eva M.ª López Soto, Azkoiengo Udaleko idazkaria

Lehen probaren data zehaztea: 2026ko ekainaren 9an izanen da (asteartea), 10:00etan, Milagroko Kultur Etxean (San Juan etorbidea 1 A, Milagro).

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen Foru Dekretua).

Milagron, 2026ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

Izangai onartuak:

1.–ERIC SORIA GENZOR

2.–IKER MORGADO DIEZ

3.–ION GALLARDO GONZALEZ

4.–FRANCISCO FELIX LATORRE VICENTE

5.–ASIER LES ARRONDO

6.–COSMEL RODRIGO TORRES MACAS

Izangai baztertuak:

1.–INTI NEHUEN HERNANDEZ CARPANETO

Ez du aurkeztu I. eranskineko ereduaren araberako eskabiderik.

Iragarkiaren kodea: L2607162