1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak otsailaren 11n emandako 13/2026 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen izangaien zerrenda bat osatzeko, hautaproben bidez eta oposizio sistema erabiliz, idazkari lanpostua aldi baterako betetzeko hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateetan.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da ezen Elena Albisu Vidaurre andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela, ARAKADIA Antropologia Elkartearen izenean, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak otsailaren 11n emandako 13/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen izangaien zerrenda bat osatzeko, hautaproben bidez eta oposizio sistema erabiliz, idazkari lanpostua aldi baterako betetzeko hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateetan.
Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun diren guztiak epatzen dira, aukera izan dezaten alegazioak egiteko, hamar egun balioduneko gehieneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Alegazioak Lurralde Kohesiorako Departamentuko erregistroan aurkezten ahalko dira (San Ignazio etorbidea 3, Iruña), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz, eta, ahal dela, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzura zuzendutako eskabidea aurkezten ahalko dute aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez, aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa bidaltzeko. Horretarako, helbide elektroniko bat eman beharko dute eskabidean, eta bertara bidaliko zaie.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 4an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: F2606477