10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

PHARMAGAM 24 CONSULTING SOZIETATE MIKROKOOPERATIBOA

Erantzukizun mugatuko merkataritza-sozietate bihurtzea

Merkataritza-sozietateen egiturazko aldaketen arloan Europar Batasunak emandako zuzentarauen transposizioa egiten duen ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan eta Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 56. eta 59. artikuluetan xedatutakoaren arabera, argitara ematen da 2026ko urtarrilaren 1ean Pharmagam 24 Consulting sozietate mikrokooperatiboaren (aurrerantzean, «sozietatea») batzar nagusiak erantzukizun mugatuko merkataritza-sozietate bihurtzea onartu zuela, haren nortasun juridikoari eutsiz eta haren ondarea beste sozietate bati eskualdatu gabe, eta Pharmagam 24 Consulting SA («eraldaketa») izena hartu zuela.

Eraldaketa aho batez onartu zuten bazkideek, administratzaileek 2025eko azaroaren 20an idatzi eta sinatutako eraldaketa-proiektuari jarraikiz. Orobat, 2025eko abenduaren 31n itxitako balantzea aho batez onartu zuten eraldaketa-balantze gisa, 5/2023 Errege Lege Dekretuaren 23. artikuluan eta 14/2006 Foru Legearen 57. artikuluan xedatutakoaren arabera, bai eta estatutu sozialen testu berria ere, zeinak betetzen baititu Kapital Sozietateen Legean erantzukizun mugatuko sozietateetarako ezarritako baldintzak eta formalitateak.

Jasota geratzen da batzar unibertsal batean onartutako barne-eraldaketa bat dela, boto-eskubidea duten bazkide guztiek aho batez onetsia. Hortaz, aplikatzekoa da 5/2023 Errege Lege Dekretuaren 9.1 artikuluan ezarritakoa, eta horrek esan nahi du, bada, ez direla nahitaez bete behar arau horretan ezarritako baldintzak prestaketako faseari buruzko publizitateari dagokionez.

Halaber, berariaz jasotzen da sozietateko bazkideek eta hartzekodunek eskubidea dutela hartutako erabakien eta eraldaketa-balantzearen testuak osorik eskuratzeko, bat etorriz ezarrita dagoenarekin 5/2023 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan eta 14/2006 Foru Legearen 56. artikuluan. Era berean, jasota geratzen da hartzekodunek bermeen babeserako eta egokitzapenerako eskubideak baliatzen ahalko dituztela, halaxe jasota baitago 5/2023 Errege Lege Dekretuaren 13. eta 14. artikuluetan.

Azkenik, berariaz jasotzen da sozietateko langileen eskura jarri dela 5/2023 Errege Lege Dekretuaren 46. artikuluan aipatutako informazioa.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 8an.–Administratzaile solidarioa, Sofía Marfil Tapia.

Iragarkiaren kodea: P2600171