10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA

2026ko lan egutegia

Mankomunitateko buruak 15. Ebazpena eman zuen 2025eko abenduaren 11n:

Ikusirik ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpena, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena 2026. urterako egutegi ofiziala, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunena, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta, orobat, ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea Hego Nafarroa Kirol Mankomunitatearen bulegoetan langile guztiek 2026an izanen dituzten jaiegunen egutegia. Hona hemen:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean 2026. urteko jaiegun ordainduak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2. Honako hauek izanen dira ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2026. urteko tokiko jaiegunak:

–Uztailaren 22a: herriko jaieguna.

–Abuztuaren 31; irailaren 1a, 2a eta 3a: herriko festak.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Bigarrena.–Lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:

Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

Hirugarrena.–2 eguneko, 1 orduko eta 40 minutuko aldea izanik, langileak erabakiko du noiz hartu ordu horiek, behar den baimenarekin.

Laugarrena.–Mankomunitatearen bulegoetan jendea hartzeko ordutegia izanen da 11:30etik 14:30ak arte, astelehenetik ostiralera. Abenduaren 24an eta 31n izan ezik, ordutegia 10:00etatik 12:00ak artekoa izanen baita.

Bosgarrena.–Bulegoetako langileek eta gainerakoek egutegi eta ordutegi bereiziak izanen dituzte; 2026an guztiei aplikatuko zaizkie ebazpen honen lehenbiziko xedapenean oro har ezarritako jaiegunak, bai eta bigarren eta hirugarren xedapenetan ezarritako lanaldia ere. Honako berezitasun hauek ezartzen dira zerbitzu bakoitzerako:

Bulegoak itxita egonen dira, larunbat, igande eta jaiegunez gain, egun hauetan: urtarrilaren 2an eta 5ean, martxoaren 20an, irailaren 4an, abenduaren 4an eta 7an. Abenduaren 24ko eta 31ko lanaldia 7:40etik 13:00 artekoa izanen da.

Seigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta, ediktu bidez, Hego Nafarroa Kirol Mankomunitatearen iragarki-taulan ere.

Zazpigarrena.–Mankomunitateko Batzar Nagusiari ebazpen honen berri ematea kide anitzeko organo horren hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Ablitasen, 2025eko irailaren 11n.–Mankomunitateko burua, Maite Melero Pellicer.

Iragarkiaren kodea: L2516882