10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Tarifa aldaketa, Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

2025eko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 6an, iragarki bat argitaratu zen, hasiera batez onetsi zela-eta aldaketa egitea Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren tarifetan.

Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Onetsitako tarifa aldaketaren testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

HONDAKINAK BILTZEKO ZERBITZUAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN TARIFAK

1.–4. artikuluaren 1) apartatuko zerga-egitateak:

Zerbitzua hartu edo eskuratzen duen higiezinak zer erabilera duen, haren araberako kuota finko hauek izanen ditu hiru hilean behin, eta hurrengo tarifa aplikatuko zaio kontsumitzen den metro kubiko ur bakoitzeko:

HIRUHILEKOKO KUOTA FINKOA

KONTSUMITUTAKO URA

(euro/m³)

1.–Etxebizitzak eta lokalak, ekonomia-jardueren gaineko zergari lotu gabekoak.

19,35 euro

0,409543

2.–Saltoki txikiak, elikagaienak kenduta.

–6 enplegatutik beherako bulegoa.

–20 bazkidetik beherako gastronomia elkarteak.

–Edozein lanbide jarduera duten etxebizitzak.

30,36 euro

0,576401

3.–Gastronomia elkarteak, 20 bazkide baino gehiagokoak.

–7 enplegatutik gorako bulegoak.

–Lantegiak, 6 enplegatu baino gutxiagokoak.

–Tabernak.

–Zinemak.

–Aisiarako lokalak eta antzekoak.

54,66 euro

0,576401

4.–Komunitateak, 10 lagun baino gehiagokoak.

–Negozioak, 7 enplegatutik 30era bitarte dituztenak.

–Lantegiak, 7 enplegatu baino gehiagokoak.

–Jatetxeak.

–Taberna-jatetxeak.

–Industriak.

–Dantzalekuak.

–Pubak.

–Elikagaien saltoki orokorrak, 3 enplegatu edo gutxiago dituztenak.

90,97 euro

0,576401

5.–Elikagaien saltoki orokorrak, n enplegatu dituztenak, N>3 izanik).

90,97 x n/3 euro

0,576401

6.–Egoitzak eta zahar etxeak.

90,97 euro

EZ

7.–Udalaren kirol instalazioak.

90,97 euro

EZ

2.–4. artikuluaren 2) apartatuko zerga-egitateak:

1. Ekitaldietarako edo epe laburretarako edukiontzien erabilera esklusiborako tarifa: 100 euro ordainduko dira eskatutako edukiontzi bateria bakoitzeko (edukiontzi bat materia organikoa biltzeko izango da, beste bat errefuserako, beste bat ontzientzat, beste bat beirarentzat eta beste bat paper eta kartoiarentzat).

2. Ekitaldietarako edo epe laburretarako edalontzi birziklagarriak bakarrik erabiltzeko tarifa: 0,10 euro/edalontziko ordainduko da emandako edalontziak garbitzeko zerbitzuagatik eta euro bat itzuli gabeko edalontzi bakoitzarengatik.

3.–Murriztapen berezia, lanbide arteko gutxieneko soldata adinako soldata, laguntza edo pentsioa edo txikiagoa hartzen dutenentzat.

Ordenantza honen 4. artikuluko 1. eta 2. puntuetan jasotzen diren zergapeko egintzei tarifak aplikatzetik ateratzen diren kuotak %50 murriztuko dira oro har aplikatzen direnen aldean, ordaintzera behartua dagoena soldata baten edo gizarte segurantzako laguntza baten onuraduna denean, Estatuko enpleguaren zerbitzu publikoak edo Nafarroako Gobernuko gizarte politikako departamentuak emana, haren zenbatekoa lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiago ez izanik,

edo lanbide arteko gutxieneko soldata halako 1,2 baino gehiago ez bada, ezkonduta dagoenean edo antzeko bizikidetza harreman bat duenean, bien guztirako diru-sarrerak batuta,

edo lanbide arteko gutxieneko soldata halako 1,5 baino gehiago ez bada, ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian dauden edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak -23koak barne- edo diru-sarrerarik gabeko seme-alaba desgaitasundunak).

Nahiz eta aurreko baldintza bete, ez da murriztapen berezi horretarako eskubiderik izanen, baldin eta beste diru-sarrera batzuen bidez urtean gainditzen bada lanbide arteko gutxieneko soldata, izan eskatzailearen beraren diru-sarrerak nahiz etxean harekin bizi direnen sarrerak. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da izanen 25.000 euro baino handiagoa, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskaera.

2. Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

3. Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo, bestela, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, agertzen duena ez dagoela behartua hura aurkeztera, bai eta eskatzailearen edo bizikideen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako agiriak ere.

4. Udal Erroldaren bizikidetza-ziurtagiria.

Betiere, kontratuaren titularra izanen da murriztapen bereziaren onuraduna.

Mairagako Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahalko du ea betetzen diren murriztapen berezi horretarako eskatutako baldintzak, eta kendu eginen ditu baldintza horiek betetzeari utzi dioten onuradunak, bai eta egiaztatzeko agiriak eskatu eta aurkezten ez dituztenak ere.

Tafallan, 2025eko abenduaren 23an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2516971