2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO IPARRALDEKO EUSKARA MANKOMUNITATEA
Burlatako Udalari egindako kudeaketa-gomendioa, euskara teknikarien funtzioak betetzeko izangaien hautaprobak egiteko eta zerrenda kudeatzeko, erakunde sinatzaileei sor dakizkiekeen beharrak estaltzeko
Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2025eko abenduaren 17an egindako bileran, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluaren eta 47-49 artikuluen arabera, ERABAKI hau hartu zuen:
1. Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak onartzea Burlatako Udalari egindako kudeaketa-gomendioa bideratzen duen hitzarmena, euskara teknikarien funtzioak betetzeko izangaien hautaprobak egiteko eta zerrenda kudeatzeko deialdia egiteko, erakunde sinatzaileei sor dakizkiekeen beharrak estaltzeko kontratatu ditzaten.
2. Ahalmena ematea Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateko lehendakaria den Aintzane Arraiza Begiristaini, haren izenean eta ordezkaritzan aipatutako hitzarmena sina dezan. 3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
4. Erabaki hau Burlatako Udalari jakinaraztea.
Leitzan, 2025eko abenduaren 22an.–Lehendakaria Aintzane Arraiza Begiristain.
Iragarkiaren kodea: L2516942