2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
Aldaketa Udalbatzako kideendako ordainsarietan
Zubietako Udalak, 2025eko abenduaren 15an egindako ezohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik zer xedatzen duen Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak udalbatzetako kideen dedikazioaz eta ordainsariez, eta jarraikiz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduari, zehazki 13. artikuluari.
Aho batez erabakitzen da:
Lehenbizikoa.–Udalkideen ordainsarien araubidea aldatzea, honela:
–Dedikazio partziala duten kideak: Gutxienez %28,50ko dedikazioa izango dute, eta urtean 8.668,69 euroko ordainsari gordina jasoko dute. Gainera, Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean alta emango zaie.
–Dedikazio partzialik gabeko kideak: 100 euro, Udaleko osoko bilkura bakoitzera benetan bertaratzeagatik eta 70 euro komisioan partehartzeagatik.
–Agiri bidez frogatu behar dira karguan aritzean sortzen diren gastuen ondoriozko kalte-ordainak. Bidaia bere ibilgailuan egiteagatik, urtero onartzen diren administrazio publikoko langileen ordainsarietan ezarritakoaren arabera ordainduko da.
Bigarrena.–Adieraztea zenbateko horiei aplikatuko zaiela egoki den atxikipena, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela-eta, indarra duen legeriaren arabera.
Hirugarrena.–Akordioa 2025eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta Osoko Bilkurak zentzu horretan beste akordio bat hartu arte egongo da indarrean.
Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu beharko da.
Zubietan, 2025eko abenduaren 16an.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.
Iragarkiaren kodea: L2516861