2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.
Ikusi da 390/2025 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala.
Kontuan hartuz zer eskumen ematen didan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak (lege horren bidez arautzen dira Toki Araubidearen Oinarriak) eta ikusirik langileen ordezkariarekin izandako negoziazioa, 2026ko lan-egutegiko proposamenaren gainean.
DEKRETATZEN DUT:
1. Honako hau izanen da, igandeez gain, 2026ko jaiegunen egutegia Vianako Udalaren zerbitzuko langileentzat:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 22a: Herriko jaieguna: Santa Maria Magdalena.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Egun baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta ebazpen honen lehen xedapenean jaiegun deklaraturikoak.
2. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 22 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 08:10etik 14:30era arte; langileek nahi dutenean eginen dituzte gainerako 30 minutuak, malgu, 07:10etik 08:10era arte eta 14:31tik 15:31ra arte.
Gaueko ordutegia finkatzeari dagokionez, ordutegi orokorra 07:40tik 15:00etara izango da.
Urteko lanorduen kopurua doitzearren, berezitasun hauek ezarri dira:
a) Irailaren 14a eta 15a Nievako Ama Birjinaren festak dira. Egun horietan, Udaren egoitza itxita egonen da, eta soberako orduak gozatguko dira.
b) Abenduaren 24an eta 31n, soberazko 4 orduak doitzearren, lanaldia 13:00etan bukatuko da.
3. Artikulu honetako aurreko apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia duten langileei, ez eta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan-egutegi berariazkoa izanen baitute.
Urteko lanorduen kopurua banatzeko beste erregimen bat dagoenean, oro har ezarritakoaz bestelakoa, berariazko lan-egutegi horrek eutsiko dio indarrean dagoen erregimenari (betiere lanaldiaren urteko kopurua errespetatuz) bai eguneko lanaldiaren edo txanden iraupenari dagokionez, bai urteko lanorduak asteko egunetan banatzeko kasu bakoitzean erabiltzen den moduari dagokionez. Horrek guztiak ez du galarazten beste ordutegi batzuk ezartzeko aukera edo urteko lanorduak banatzeko bestelako erregimenak ezartzeko aukera, zerbitzuaren beharrek hala aholkatzen dutenean, negoziazio-mahaian negoziatu ondoren.
4. Zerbitzuaren beharrengatik komenigarria bada, Alkatetzak, dagokion alorreko buruak proposaturik, ebazpen honetan aipatu ez bezalako lan ordutegia baimentzen ahalko du kasu edo administrazio unitate zehatzetan, negoziazio-mahaian negoziatu ondoren, betiere ezarritako lanaldiaren urteko kopurua errespetatuta.
5. Lanaldiko atsedenaldia.
Eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa edo luzeagoa duten langileek atsedenaldia izaten ahal dute, gehienez 30 minutukoa.
Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzu emateari, eta, oro har, 10:00etatik 13:00etara hartzen ahalko da, hori baita jendaurreko arreta emateko ordutegi orokorra, hura eskaintzen duten bulegoetan (bulego orokorrak eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzua).
6. Arrazoi partikularrak direla-eta lanera ez joatea eta lantokitik ateratzea.
a. Arrazoi partikularrengatik lantokian ez agertzea edo lantokitik ateratzea bidezkoa izanen da, dena delako kasua jasorik egonez gero Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamenduan (otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsia), bai eta langileak osasun laguntza behar duen egoeretan ere.
b. Baimen eta lizentziak ematen direnean, eman beharko da kasuan kasuko baimenaren edo lizentziaren xedea betetzeko behar-beharrezkoa den denbora. Denbora tarte horretan, honako hauek sartuko dira: langileak behar duen denbora lantokitik kontsultara joan eta etortzeko edo baimenaren edo lizentziaren xedeko egintza egin behar den lekura joan eta etortzeko, eta, orobat, adinagatik edo mugikortasun arazoengatik ahaideren bati lagundu behar zaion kasuetan, hura etxetik edo antzeko batetik hartu eta bertara itzultzeko behar den denbora.
Langilea zuzenean joaten bada kontsultara edo baimena eragin duen gertaera egiten den lekura lanpostutik igaro gabe, baimenean arrazoizko denbora bat sartuko da bidaia hori egiteko, eta denbora hori izanen da langileak medikuaren kontsultatik edo gertaera eragilea gertatu den lekutik lantokira itzultzeko erabiltzen duen denbora adinakoa.
Era berean, langilea bere lanpostura itzultzen ez bada baimena eragin duen gertaera bukatu ondoren edo kontsultaren ondoren, baimenean arrazoizko denbora bat gehituko da, eta denbora hori izanen da lanpostutik medikuaren kontsultara edo gertaera eragilea egiten den lekura joateko erabiltzen den denbora adinakoa.
c. Alde batera utzita langileak osasun-laguntza behar izatea, lanera ez joateko edo lantokitik ateratzeko arrazoi partikularrak ez badatoz bat aipatutako erregelamenduan jasotzen diren kasuekin, nahitaez erabili beharko dira norberaren aferetarako baimen ordainduko orduak; halakoetan, lanera ez joateak edo ateratzeak baimentzeko, lehentasuna emanen zaie lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitearekin lotutako betebeharrei.
7. Magdalena (uztaila) eta Nievako Ama Birjina (iraila) festetan eman beharreko zerbitzuak jaiegunekotzat hartuko dira ordainsariei dagokienez.
Vianan, 2025eko abenduaren 24an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2517128