2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Aldaketa, honako honetan: Udal ordenantza, laguntzak arautzen dituena ekintzailetza sustatzeko, enplegua bultzatzeko eta jarduera ekonomikoak sendotzeko. Hasierako onespena
2025eko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen aldatzea udal ordenantza hau: Udal ordenantza, laguntzak arautzen dituena ekintzailetza sustatzeko, enplegua bultzatzeko eta jarduera ekonomikoak sendotzeko.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko legezko epean, iragarkia argitaratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea).
Valtierran, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2516980