2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Udalaren 2025eko abenduaren 17ko osoko bilkura berezian, besteak beste, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zen aho batez:
Aintzat harturik abenduaren 27ko 138/2017 Foru Dekretuan jasotako xedapenak, zeinaren bidez zehaztu baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio eremuaren mendeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta zeina legegintzako foru-dekretu horrexen 59. artikuluaren babesean eman baitzen.
Ikusirik ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpena, Nafarroako Gobernuko Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala.
Kontuan harturik espedienteko dokumentazioa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta proposamenaren gaineko txostena egin eta Ogasuneko Informazio Batzordeak (Kontuen eta Langileriaren Batzorde Bereziak) abenduaren 11n aztertu ondoren, aho batez,
ERABAKITZEN DA:
Lehena.–Valtierrako Udalaren zerbitzuko langileen 2026ko lan-egutegia onestea, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan urte osorako ezarritako 1592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Abuztuaren 17a, 18a, 19a, 20a, 21a, 22a, 23a eta 24a: herriko festak.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 18a: Esperantzaren Andre Maria.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Valtierrako Udaleko administrazioko lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua, bulegoetako eta lantaldeko langileendako, 1.592 izanen da, abenduaren 20ko 138/2017 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:
Eguneko lanaldia 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, egun baliogabeen kopurua egokitzeko herriko jaietan (lanaldi orokorra 7 ordu eta 20 minutukoa da). Valtierrako Udaleko Erregistro Orokorra 10:00etatik 13:30era arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.
Valtierrako Udaleko administrazioko lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua, udal agenteendako, 1.554 izanen da, goizeko eta arratsaldeko txandetan eta igande eta jaiegunetan lan egiteagatik, azaroaren 19ko 23/2018 Foru Dekretuaren arabera, eta eguneko lanaldia 8 ordukoa izanen da.
Ordutegi malgua ezartzen da, martxoaren 10eko 257/2011 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat; ordutegiaren zati finkoa 9:30etik 14:30era izango da, eta gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 7:30etik 9:00etara eta 14:30etik 17:00etara, eguneko lanaldia osatu arte.
Ordutegi malgutasuna eskaintzeko neurri gisa, ezarri da eguneroko sarreraren malgutasuna 9:30era atzeratzea eska dezaketela honako hauek dauzkatenak beren kargura: pertsona nagusiak, hamabi urtez beherako seme-alabak edo Lehen Hezkuntzako ikasketak bukatu bitartean daudenak, desgaitasunen bat duten pertsonak edo eritasun larriren bat duten familiakideak, bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezkoak.
Brigadako kidegoak ere Valtierrako Udalaren eguneroko lanaldi bera dauka, lanaldi jarraituan.
Hirugarrena.–Baliogabe deklaratzea, 2026an epeak zenbatzeari begira, larunbat eta igande guztiak eta xedapen hauetan ezarritakoak: ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpena, Nafarroako Gobernuko Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena eta Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak 2026ko tokiko jaiegunak zehazteko bere garaian ematen duen antzeko ebazpena.
Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta lehen deklaratu diren eta 2026ko lan-egutegian jasotzen diren jaiegunetan.
Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta, ediktu bidez, Valtierrako Udalaren iragarki-taulan ere.
Bosgarrena.–Erabaki hau, lan-egutegiarekin batera, Udaleko langile guztiei jakinaraztea.
Valtierran, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2516979