10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UDABE-BERAMENDIKO KONTZEJUA

Desafektazioa, 2. poligonoko 138. lurzatian, gero lur horiek trukatzeko. Hasierako onespena

Udabe-Beramendiko Kontzejuak, 2025eko abenduaren 19an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, korporazioko kideen legezko kopuruaren bi herenen aldeko botoarekin:

1.–Batetik, berrestea ekainaren 6ko batzarrean onetsi zen baldintza-agiria; 5. eta 8. klausulak gehitu zaizkio.

"5. klausula. Eskritura publikoan jasotzea. Truke hau eskritura publikoan jaso beharko da, non itzultze-klausula jasoko baita. Halaber, behar den aldaketa izapidetu beharko da katastroan, eta Jabetza Erregistroan inskribatu beharko da. Betebehar horiek betetzeko kostua izanen da %50 Udabe-Beramendiko Kontzejuaren kontura eta %50 María José Michelena Goicoechearen kontura".

"8. klausula. Baldintza-agiriaren baliozkotasuna. Desafektazioa arautzen da baldintza-agiri honen bidez, eta ez du batere baliorik beste edozein baldintzak, hots, alderdiek baldintza-agiri honetatik aparte sinaturiko eta baldintza-agiri honi aurka egiten dion beste edozein baldintzak. Baldintza-agiri honek ez du baliorik izanen ez badu sinatzen pertsona fisiko edo juridiko onuradunak eta ez badu toki-erakundeak osoko bilkuran onesten; hain zuzen ere, hala erabaki beharko dute korporazioko kideen legezko kopuruaren bi herenek, gutxienez. Halaber, desafektazioa onesteko Nafarroako Gobernuaren erabakiak aipatuko ditu agiri honetan jasotako baldintzak, eta trukearen onuradunak ere sinatuko du. Baldintza hauek aplikagarriak izanen dira edozein izanik ere lurzoruaren hirigintza-sailkapena. Baldintza-agiri honetan ezarritako guztian, aintzat hartuko dira uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretua, Nafarroako Toki Entitateetako Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duena, eta bat datozen gainerako arauak".

2.–Berrestea 2021eko martxoaren 12an María José Michelena lurzatiaren jabearekin sinatutako hitzarmena.

3.–Hasiera batez onestea Basakaitz alderdian dauden 301,14 m²-ren desafektazioa (Beramendiko 2. poligonoko 138. lurzatia), ondoren M.ª Jose Michelena Goicoechearen alde trukatzeko, Beramendiko 2. poligonoko 122. lurzatian.

4.–Beramendiko 2. poligonoko 138. lurzatiko 301,14 m²-ren desafektazioa egin ondoren, trukea eginen da María José Michelena Goicoechearen jabetzakoa den 2. poligonoko 122. lurzatiko 3.740,74 m²-rekin.

5.–Erabaki hau jendaurrean jartzea Udalaren iragarki-taulan, hilabetez, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

6.–Ezartzea ezen, epea bukatutakoan, erreklamaziorik bada, batzarreak ebatzi beharko dituela aurkeztutako erreklamazioak, eta behar den erabakia hartuko dela, eta, erreklamaziorik ez bada, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko dela.

Udabe-Beramendin, 2025eko abenduaren 29an.–Alkatea, Imanol Biurrarena Barrenetxea.

Iragarkiaren kodea: L2517190