10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean. Jendaurreko aldia

Tuterako Udalak, 2025eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzaile bat egitea Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean. Aldaketa hori Neton Project 16 SLUk sustatu du, Rosa Sola Escribano biologoak eta Aitor Otazu Vega abokatuak 2025eko ekainean egindako proiektuan oinarrituta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktua argitara emanda Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal taula elektronikoan eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan. Espedientea Hirigintzako Administrazio Unitatean egonen da, inork aztertu nahi badu ere edo egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkeztu nahi baditu ere. Idatziz aurkeztu beharko ditu, Udalaren Erregistro Orokorra baliatuz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2025eko azaroaren 24an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2516853