10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

25-02271 gora jotzeko errekurtsoa, loturik dagoena UE-M135 Hiri-jarduketarako Plan Bereziarekin, Hirigune Historikoaren Barne-eraberritzerako Plan Bereziaren barnean

Epaitegi horren 2025eko abenduaren 12ko probidentzia baten bidez, udal honi helarazi zaio 25-02271 gora jotzeko errekurtsoa. Ane Garjón Azconak jarri du errekurtsoa, Tafallako Udalak osoko bilkuran harturiko 2025eko irailaren 25eko erabaki baten aurka, zeinean alegazioak ezesten baitziren eta behin betiko onespena ematen baitzitzaion UE-M135 Hiri-jarduketarako Plan Bereziari, Hirigune Historikoaren Barne-eraberritzerako Plan Bereziaren barnean. Erabakia argitara eman zen 2025eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 14an.

Aditzera ematen zaie espedientean interesa duten guztiei, eta honako hau ematen da argitara; hala, jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko (Iturrama kalea 10, sarbidea Ezkirotz kaletik, 31007 Iruñea, Nafarroa), ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berriaren arabera).

Aditzera ematen dut, orok jakin dezan, eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2517197