10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2754/2025 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoan teknikari juridiko izateko lanpostu bat (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko.

Gobernu Kontseiluak, 2024ko azaroaren 26an hartutako erabaki baten bidez (2024ko 233 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 18an), Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2024ko lan publikoaren eskaintza onetsi zuen, eta han, besteak beste, teknikari juridiko izateko lanpostu bat jaso zen, funtzionarioen araubidekoa eta A mailakoa –hori da adar juridikoko OLko teknikari lanpostuari eman zaion izen berria–.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2025eko martxoaren 17an emandako 529/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikari juridiko izateko lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2025eko azaroaren 21ean emandako 2569/2025 Ebazpenaren bidez, amaiera eman zitzaion teknikari juridiko izateko lanpostu hutsak (A maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko prozedurari.

Aurreko guztia kontuan izanik, bidezkoa da Nafarroako Unibertsitate Publikoan teknikari juridiko izateko 1 lanpostu, A mailakoa, oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikari juridiko izateko 1 lanpostu (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdia, baita haren oinarriak ere.

Bigarrena.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2025eko abenduaren 22an.–Kudeatzailea, Mar González Paredes.

TEKNIKARI JURIDIKO IZATEKO 1 LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA

Hauek dira deialdia arautuko duten

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua Nafarroako Unibertsitate Publikoan teknikari juridiko izateko lanpostu huts bat oposizio bidez eta txanda irekian betetzea da (funtzionarioen araubidekoa eta A mailakoa). Oinarri hauen II. eranskinean ageri da zein diren lanpostuaren zenbakia, baldintzak eta lantokia.

1.2. Halaber, deialdi honen xedea da hautaketa-prozeduran lanposturik lortzen ez dutenekin aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzea, deialdi honen 12. oinarrian xedatutakoarekin bat.

1.3. 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa–, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialari eta Estatuko Aldizkari Ofizialari dagozkionak izan ezik (deialdi honen oinarrietan berariaz aipatutakoak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoko esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion aipamenean, eta ez dira baliozkoak izanen bestelako tokietan agertzen direnak:

https://www.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/enplegu-publikoa/azl-en-deialdiak?opcion=3&submenu=yes&languageId=100001

2.–Baldintzak.

2.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiar nazionalitatea edukitzea.

b) Hamasei urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.

c) Zuzenbideko Lizentzia edo Gradu titulua edo haren baliokidea edukitzea, edo, bestela, titulua erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Atzerrian lortutako tituluen kasuan, baliokidetasun-ziurtagiria edo, bestela, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko lanbide arautuen eremuan prestakuntza profesionalaren aitorpena Europako Erkidegoko Zuzenbidearen xedapenen babesean erdietsi duten izangaiei.

d) Behar diren zereginak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak edukitzea.

e) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean bete beharko dira, lanpostuaz jabetu arte.

2.3. Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan zehazten den unean egiaztatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea hogei egun natural igaro ondoren bukatuko da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. "Estatuko Aldizkari Ofizialean" ere argitaratuko da deialdia. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaeraren aurkezpena eta formalizazioa.

Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek modu telematikoan aurkeztu eta formalizatu beharko dute eskaera, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez. Nabigazio bide honi jarraikiz iritsiko zara:

https://www.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/enplegu-publikoa/azl-en-deialdiak?opcion=3&submenu=yes&languageId=100001 "Convocatorias OPE", deialdi honi dagokion aipamena.

3.3. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak.

Online eskabidea aurkeztean, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta, dagokienaren arabera:

a) Deialdian eskatzen den tituluaren kopia edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

c) Tasa ordaintzetik salbuetsiak daudela egiaztatzen duen agiria, 4.2 oinarrian jasotako kasuetan.

c) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hautaprobak egiteko denbora edo bitartekoak egokitzeko eskatu nahi badute, horren berri eman beharko dute eskabideak aurkezteko gaitutako estekan eskuratzen ahal den instantziaren bidez.

4.–Tasa.

4.1. Hautaketa-prozesua egiteko behar diren zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa izanen da.

Tasaren ordainketa telematikoki eginen da, eskaera formalizatzen den unean, ordainketa telematikoko sistema seguru baten bidez.

4.2. Tasak ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.

Aurreko paragrafoan desgaitasun aitortuari buruz ezarritako salbuespena IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen baten bidez, zeinak prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen baitu ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izateagatik.

b) Deialdia argitaratu baino lehenago hilabete bat gutxienez egon direnak enplegu-eskatzaile gisara izena emanda.

Aurreko paragrafoan langabeziari buruz ezarritako salbuespena behar den enplegu bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, eta interesduna langabe gisara noiz inskribatu zen adierazi beharko da agiri horretan.

4.3. Salbuetsita egoteko arrazoirik egiaztatu ezean, tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea ekarriko du.

4.4. Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztu beharra.

5.–Izangaien onarpena.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesteko, azken horiek baztertzearen zergatiak azalduta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.2. Eskaera edo 3.3 oinarrian aipatzen diren dokumentuak ez aurkezteagatik eta behar bezala ez formalizatzeagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, ezin zuzendu daitezkeen baztertzeko arrazoiak hauek izanen dira: eskaera epez kanpo aurkeztea edo deialdian eskatutako baldintzak ezarritako epean ez betetzea.

5.3. Behin-behineko zerrendetan ageri ez diren izangaiek edo behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat egin badute, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.

Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, eskabide orokor baten bitartez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan, "Hasi tramitea" botoia sakatuz:

https://sedeelectronica.unavarra.es/oficina/tramites/acceso.do?id=8256&blockType=AREAS_SEDE&entity=1096

Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira.

5.4. Erreklamazioetarako epea iragan eta haiek ebatzi ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpena emanen du onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitara daitezela aginduko du.

5.5. Onartuen behin betiko zerrendan egoteak ez du esan nahi, inola ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela. Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta ikusten bada izangairen batek baldintzaren bat ez duela betetzen, bertan behera geldituko dira deialdian parte hartzeak dakarzkion eskubide guztiak, alde batera utzi gabe faltsutasunagatik eragindako erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.6. Izangaiak haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik baztertzen direnean, ez da tasa itzuliko.

5.7. Onartutako eta baztertutako izangaien zerrendak argitaratuta, interesdunei jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.

6.–Epaimahai kalifikatzailea.

6.1. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legean kide anitzeko organoei buruz xedatutakoak arautuko du epaimahai kalifikatzailea, eta, subsidiarioki, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kide Anitzeko Organoen Funtzionamendurako Erregelamendu Orokorra onesten duen 2018ko apirilaren 24ko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak.

6.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 111. artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hauek osatuko dute epaimahai kalifikatzailea:

–Epaimahaiburua: errektorea edo hark eskuordetutako pertsona.

Ordezko epaimahaiburua: errektoreak izendatutako pertsona.

–Epaimahaikidea: kudeatzailea edo hark eskuordetutako pertsona.

Ordezko epaimahaikidea: kudeatzaileak izendatutako pertsona.

–Epaimahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko beste administrazio publiko batzuetako edo Estatuko beste unibertsitate publiko batzuetako kide bat.

Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko beste administrazio publiko batzuetako edo Estatuko beste unibertsitate publiko batzuetako kide bat.

–Epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, maila bereko funtzionarioen artetik zozketaz izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, maila bereko funtzionarioen artetik zozketaz izendatua.

–Epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean jasoko dira epaimahai kalifikatzaileko kideen izenak.

6.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

Epaimahai kalifikatzailearen eraketak eta jardunak balio izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da.

Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta epaimahaikide idazkariak edo haien ordezkoek egon behar dute bertan.

Epaimahai kalifikatzailea eratu ondoren, epaimahaiburua edo idazkaria gaixorik badago edo arrazoi justifikatu batengatik aldi baterako kanpoan badago, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 2019ko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 22.2 artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

6.4. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak ezartzen duen arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahai kalifikatzaileko kideek uko egin beharko diote parte hartzeari, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Halaber, lege horren 24. artikuluak ezartzen duenaren arabera, izangaiek zilegi dute epaimahai kalifikatzaileko kideak errekusatzea aipatutako egoera horietakoren bat gertatzen denean.

Abstentzioa edota errekusazioa dela-eta epaimahaiaren osaeran gertatzen den edozein aldaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

6.5. Hautaprobak aurrera egin ahala, epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak interpretatzetik eta aplikatzetik sortzen diren zalantzak, baita deialdian kontuan hartzen ez diren arazoak konpontzeko behar diren neurriak hartu ere.

6.6. Epaimahai kalifikatzaileak aukera izanen du proba guztietarako edo batzuetarako aholkulari adituak edukitzeko. Aholkulariek beren espezialitate teknikoetan baino ez dute lagunduko.

6.7. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, epaimahaiaren egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.

7.–Oposizioaren garapena.

7.1. Oposizioa 2026ko ekainetik aurrera hasiko da.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpenean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioaren lehenbiziko proba.

Hurrengo probak hasi baino 48 ordu lehenago beranduenez argitaratuko du epaimahaiak horien deialdia, eta proba egitera deituak dauden izangaien zerrenda eta oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraziko du.

Hautaproba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta epaimahaiak adierazitako tokian eta egunean egon beharko dira izangaiak, jardunak hasteko ezarritako orduan. Deialdi horretara agertzen ez direnak oposiziotik kanpo geldituko dira, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat eraman beharko dute aldean. Nortasuna esandako moduan egiaztatzen ez dutenak oposiziotik kanpo geldituko dira.

7.2. Probak.

7.2.1. Oposizioaren probak oinarri honetan adierazten direnak izanen dira, eta I. eranskineko gai zerrendako gaietan oinarrituko dira.

Gaiei buruz eskatuko den edukia bat etorriko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean diren legeekin.

7.2.2. Desgaitasun aitortua izanik eskabidean eskaera egin duten izangaientzat, ahal diren egokitzapenak eginen dira hautaprobak egiteko behar diren denbora eta baliabideetan.

7.2.3. Proben banaketa.

Proba hauek izanen ditu oposizioak:

7.2.3.1. Lehenbiziko proba.

I. eranskineko gai zerrendako gaiei buruz, test motako galderak erantzun beharko dira idatziz. Galdera bakoitzak lau erantzun-aukera izanen ditu, eta horietako bat bakarra izanen da baliozkoa.

Formula honen arabera zigortuko dira akatsak:

Nota = Erantzun zuzenak - Akatsak / k-1

Non:

k = aukera kopurua galdera bakoitzerako

Epaimahaiak ezarriko du, proba hasi baino lehen, ariketak egiteko zenbat denbora izanen den; bi ordu gehienez ere.

Lehenbiziko probaren puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Ezin izanen da beste testu edo dokumentaziorik kontsultatu, ez eta gailu elektronikorik edo bestelako materialik erabili (hiztegia, kalkulagailuak, etab.), salbu eta boligrafo urdin edo beltz bat, punta lodikoa.

7.2.3.2. Bigarren proba:

Idatziz garatu beharko dira I. eranskinean ageri den gai-zerrendako bi gai; epaimahaiak osotara lau gai hautatuko ditu zozketaz, eta izangaiek bi gai aukeratu eta garatu beharko dituzte.

Epaimahaiak ezarriko du, proba hasi baino lehen, proba egiteko zenbat denbora izanen den; lau ordu gehienez ere.

Bigarren probaren puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez ere. Gai bakoitzean 15 puntu lortzen ahalko dira gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Era berean, izangaiak baztertuta geldituko dira bi gaietako edozeinetan zero kalifikazioa badute.

Ezin izanen da beste testu edo dokumentaziorik kontsultatu, ez eta gailu elektronikorik edo bestelako materialik erabili (hiztegia, kalkulagailuak, etab.), salbu eta boligrafo urdin edo beltz bat, punta lodikoa.

7.2.3.3. Hirugarren proba:

Ariketa praktiko bat edo batzuk egin beharko dira; haietan, irizpiden juridikoak edo ebazpen proposamenak landuko dira, I. eranskinean agertzen den gai-zerrendako gaiekin eta lanpostuaren berezko eginkizunak garatzeko behar diren ezagutzekin loturikoak.

Epaimahaiak ezarriko du, proba hasi baino lehen, ariketak egiteko zenbat denbora izanen den; bost ordu gehienez ere.

Izangaiek epaimahaiaren aurrean irakurri beharko dituzte egindako ariketak, ekitaldi publiko batean. Ekitaldi horretan, epaimahaiak kasu praktikoetako edozein alderdiri buruzko galderak egiten ahalko ditu, eta izangaiek ahoz erantzun beharko diete; gehienez ere 10 minutu izanen dituzte erantzuteko. Izangaiei ariketa epaimahaiaren aurrean jendaurrean irakurtzeko deia eginen zaie, ekitaldia noiz, non eta zer ordutan izanen den adierazita. Proba baloratzeko, bai idatzizko ariketa eta bai epaimahaiak egindako galderen ahozko erantzunak batera hartuko dira kontuan.

Izangaiek, proba idatzia egitean, aukera izanen dute nahi dituzten testu legalak kontsultatzeko, paperean. Testu horiek ez dute izanen iruzkin doktrinalik edo jurisprudentzialik, eta izangaiak berak eramanen ditu, baina proba egiteko momentuan epaimahaiak mugak jartzen ahalko ditu. Ezin izanen da beste testu edo dokumentaziorik kontsultatu, ez eta gailu elektronikorik edo bestelako materialik erabili, salbu eta punta lodiko boligrafo urdin edo beltz bat.

Proba honen puntuazioa 40 puntukoa izanen da gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

7.2.3.4. Lehenbiziko eta bigarren probak plika sistemaren bidez eginen dira.

7.3. Proba bakoitzaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidez dagokiena modu telematikoan alega dezaten.

7.4. Hautaketa-prozesuko edozein unetan, epaimahaiak izangairen batek deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ez dituela jakinez gero, interesdunari entzun ondoren, hura kanporatzeko proposamena egin beharko dio Unibertsitateko kudeatzaileari, eta, era berean, izangaiak probetan sartzeko eskabidean egindako zehaztasun falta edo gezurren berri eman beharko dio, behar diren ondorioak izan ditzan.

8.–Gainditu dutenen zerrenda.

8.1. Azken kalifikazioa probetako puntuazioen batura izanen da.

8.2. Berdinketa oro hirugarren proban puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde ebatziko da, eta, berdinketak jarraitzen badu, lehenbiziko eta bigarren proban lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, hurrenkera horretan.

Irizpide horiek aplikaturik ere berdinketak irauten badu, epaimahai kalifikatzaileak zozketa eginen du, bat bakarra, berdinketa ebazteko. Puntuazio bera duten izangaien artetik bat hautatuko da ausaz eta, horretarako, haietako bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio ordena alfabetikoan; halatan non ordena alfabetikoaren arabera ebatziko baitira berdinketa guztiak, zozketan ateratako zenbakia dagokion pertsonaren deituretatik eta izenetik abiatuta. Zozketaren emaitzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratuko dira.

8.3. Azken proba bukatutakoan, epaimahai kalifikatzaileak probak gainditu dituztenen zerrenda argitaratuko du bakoitzak lortutako kalifikazioekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik. Zerrenda hori Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuari emanen zaio ezagutzera, baldintzak egiaztatzeko tramiteak egin ditzan.

9.–Baldintzen egiaztapena.

9.1. Hamar egun balioduneko epea irekiko da honako baldintza hauek betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkezteko, horretarako ezarritako bidea erabiliz:

a) 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren jatorrizko dokumentua edo haren kopia erkatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina edo haren kopia erkatua.

10.–Izendatzeko proposamena eta dokumentuen aurkezpena.

10.1. Baldintzak egiaztatu ondoren, epaimahaiak prozesua gainditu eta puntuazio handiena duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio kudeatzaileari. Proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da.

10.2. Izendatzeko proposamena argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztuko ditu:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren edo nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiri baliokide baten kopia konpultsatua.

b) Lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzea galarazten dion gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duen txosten medikoa.

c) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez dagoela eta administrazio publiko baten zerbitzutik ez dela bereizia izan egiaztatzen duen erantzukizunpeko aitorpena.

d) Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duelako, Konstituzioari eta legeei men eginen dielako eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituelako zina edo promesa.

10.3. Proposatutako izangairen batek desgaitasunen bat alegatzen badu, balorazio eta orientazio talde eskudunek ofizioz erabakiko dute desgaitasun hori deialdiko lanpostuarekin bateragarria ote den, eta espedientean adieraziko da.

10.4. Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, epe horretan norbaitek agiri horiek aurkezten ez baditu, edo deialdiaren 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatzen ez badu, edo, dokumentazioa aztertu eta gero, ondorioztatzen bada norbaitek ez duela betetzen eskatutako baldintzaren bat, pertsona hori ezin izanen da izendatu, eta bere jarduketa guztiak baliogabetuko dira, alde batera utzi gabe eskaeraren faltsutasunagatik eragindako erantzukizuna.

10.5. Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, 8. oinarrian aipatzen den gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den eta baldintzak betetzen dituen izangaiak beteko du hutsunea, eta aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da harekin ere.

10.6. Giza Baliabideen Zerbitzuak bere eskumenak baliatzeko eskatzen duen beste edozein agiri, ez bada deialdiaren xede den lanposturako betekizun eta baldintzak egiaztatzeko agiri bat, proposatutako izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 10.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

11.–Funtzionario izendatzea, lanpostu hutsa esleitzea eta lanpostuaz jabetzea.

11.1. Aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, artxiboetako teknikari lanpostuan aritu dadin, eta lanpostu hutsa ebazpen bidez esleituko dio.

11.2. Izendatzeak eta lanpostuaz jabetzeak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko du izendatutako pertsona, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenek adierazten dituzten eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da eta bertan alta emanen zaio, araubide horretan ezarritako babesarekin.

11.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendapenaren ebazpenean finkatutako egunean hartu beharko du izendatuak lanpostuaren jabetza, salbu eta behar bezala egiaztatutako arrazoiren bat badago.

Epe horretan, ezinbesteko kasuetan salbu, norbaitek lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Kasu horretan, 10.5 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

11.4. Izangairen bat funtzionario bihurtzen bada eta, lanpostuko eginkizunak bete gabe, berak eskatuta, lanpostuaz jabetzen den egunetik bertatik eragina izanen duen borondatezko eszedentzian deklaratzen badute une horretan beste administrazio publikoren batean ari delako lanean, orduan ere lanpostu hutsa bete eginen da (betiere indarrean den araudian jasoak dauden kasuetan), 10.5 oinarrian xedatutakoaren arabera.

12.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.

12.1. Gobernu Kontseiluak 2025eko urtarrilaren 28an emandako erabaki batean xedatutakoari jarraikiz –erabaki horrek Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikariak eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak administrazio araubidearen arabera eta aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten ditu–, kontrataziorako izangaien zerrenda hauek osatuko dira hautaketa-prozesuan parte hartu baina lanposturik lortu ez duten izangaiekin:

1) Prozesua gainditu baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

2) Prozesua gainditu ez eta lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda. Hauek osatuko dute:

a) Hautaketa-prozesuko probaren bat gainditu duten izangaiek.

b) Hautaketa-prozesuko lehenbiziko probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 edo gehiago lortu dutenek.

Hautaketa-prozesuan lortutako puntuazio altuenetik baxuenera ordenatuko dira gainditu baina lanposturik lortu ez dutenen zerrendako izangaiak. Halaber, prozesua gainditu ez eta lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendaren ordena osatzeko, lehenbizi, gainditutako proben kopurua hartuko da kontuan, eta, ondoren, gainditutako probetan lortutako puntuazioen batura. Aldiz, b) letran ezarritako kasuan, lehenbiziko proban lortutako puntuazioari erreparatuko zaio.

Berdinketarik egonez gero, deialdi honen 8.2 oinarrian berdinketak hausteko ezarritako irizpideei jarraikiz ebatziko da.

12.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko araubidea Gobernu Kontseiluak 2025eko urtarrilaren 28ko erabakian ezarri zuena izanen da –Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikariak eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak administrazio araubidearen arabera eta aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena–, une bakoitzean indarrean dagoen idazketarekin.

12.3. Kontrataziorako deia jasotzen duten izangaiek bakarrik aurkeztu beharko dute lanposturako eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa; kontratua formalizatzen den unean aurkeztuko da dokumentazio hori.

12.4. Eskatutako agiriak aurkezten ez dituztenek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galdu eginen dituzte sarrera-deialdian parte hartzearen ondoriozko eskubide guztiak, alde batera utzi gabe eskaeran datu faltsuak emateagatik izan dezaketen erantzukizuna.

12.5. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan sartzeak ez du esan nahi interesdunei lanpostuan eskatzen diren baldintzak aitortzen zaizkienik. Baldintza horiek oinarri honetan ezarritako moduan egiaztatu beharko dira.

13.–Datu pertsonalen tratamendua.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsultatzen ahal da nola eginen den tratamendu hori, https://www2.unavarra.es/gesadj/seguridadInf/normativa-proteccion-datos/registro-actividades-tratamiento-datos-UPNA.pdf estekan, "Giza baliabideak" atalean.

Hautaketa-prozesuetako izangaiei eta NUPeko langileei eraginen die batez ere datuen tratamenduak. Datu pertsonal hauek tratatuko dira: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea honako hauek tramitatzea da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

14.–Errekurtsoak.

Epaimahai kalifikatzaileak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta beroriek aplikatzeko egintzen aurka, epaimahaiak egindakoak ez direnean, zilegi da ondoko errekurtsoetako bat jartzea, arau indardunekin bat etorriz:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, aurkaratutako egintza jakinarazi edo iragarri eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

I. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

1. gaia.–Zuzenbide Publikoaren iturriak Espainian: iturrien zerrenda, antolamendua eta haiei buruzko informazioa ematen duten printzipioak. Konstituzioa arau juridiko gisa. Zuzenbide Publikoaren beste iturri batzuk: nazioarteko itunak. Zuzenbidearen printzipio orokorrak. Jurisprudentzia. Ohitura Zuzenbide Publikoan.

2. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Elaborazio prozesua. Ezaugarriak. Egitura. Printzipio konstituzionalak. Zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoa. Espainiako Konstituzioko balio gorenak eta 9. artikuluko printzipioak. Konstituzioaren erreforma.

3. gaia.–Herritarren eskubide eta betebeharrak Konstituzioan. Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak Espainiako Konstituzioan. Eskubide eta betebehar arruntak. Politika sozial eta ekonomikoaren printzipio gidariak. Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunak.

4. gaia.–Monarkia parlamentarioa. Koroa: esanahia eta eskudantziak. Erreferenduma.

5. gaia.–Ordezkaritzako demokrazia. Espainiako hauteskunde sistema. Hauteskunde prozesuak. Demokrazia zuzeneko instituzioak. Demokrazia erdizuzeneko instituzioak. Herri-ekimena eta erreferenduma Espainiako Konstituzio Zuzenbidean.

6. gaia.–Legea. Kontzeptua. Lege arruntak eta lege organikoak. Lege erreserba. Lege dekretuak eta legegintzako dekretuak.

7. gaia.–Gorte Nagusiak. Diputatuen Kongresua eta Senatua: osaera eta eginkizunak. Ganberen funtzionamendua: haiek osatzeko prozedura, debatea eta legeen onespena.

8. gaia.–Gobernua. Eginkizunak eta ahalak Espainiako sistema konstituzionalean. Gobernuaren osaera eta Gobernuko kideen eta lehendakariaren izendapena eta kargugabetzea. Gobernuaren eta Gorte Nagusien arteko harremanak.

9. gaia.–Estatuaren lurralde antolamendua. Autonomia-erkidegoak. Autonomia-estatutuak. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko eskumen banaketa. Estatuak autonomia-erkidegoetan duen kontrola.

10. gaia.–Estatuaren eta autonomia-erkidegoen legegintzako ahala. Estatu- eta autonomia-ordenamenduen arteko erlazio sistema. Oinarrizko legeak, esparru legeak, transferentziako edo delegazioko legeak eta harmonizazioko legeak. Lege autonomikoak.

11. gaia.–Botere Judiziala. Funtzio judiziala 1978ko Konstituzioan. Botere eta funtzio judizialaren antolaketaren eta funtzionamenduaren printzipio konstituzionalak. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia. Fiskaltza.

12. gaia.–Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak Espainiako Konstituzioan. Haien eraginkortasuna, bermea eta mugak. Arartekoa. Eskubideen etendura.

13. gaia.–Berdintasun printzipioa eta berdintasunerako oinarrizko eskubidea; aipamen berezia Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako 3/2007 Lege Organikoari eta 2024ko abuztuaren 1eko 2/2024 Lege Organikoari, Emakumeen eta Gizonen Ordezkaritza Parekideari eta Presentzia Orekatuari buruzkoari. Bizitzeko eskubidea eta osotasun fisiko eta moralerako eskubidea; aipamen berezia Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko 1/2004 Lege Organikoari. Ideologia- eta erlijio-askatasunerako eskubidea. Askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea.

14. gaia.–Ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea. Bizilekuaren bortxaezintasuna. Komunikazioen sekretua. Bizitokia libreki aukeratzeko eta aske mugitzeko eskubidea. Adierazpen askatasuna eta askatasunez informatzeko eskubidea.

15. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

16. gaia.–Bilera-eskubidea. Elkartzeko eskubidea. Gai publikoetan parte hartzeko eskubidea; alderdi politikoak. Sindikatzeko eskubidea. Greba-eskubidea.

17. gaia.–Konstituzioaren 53.2. artikuluko prozedura sumarioa eta lehentasunezkoa. Konstituzio babeserako errekurtsoa: zein kasutan den bidezkoa, epeak, garrantzi konstituzional berezia. Legitimazioa. Aurkaratutako egintza etetea. Prozedura eta tramitazioa. Babes epaia eta haren ondorioak.

18. gaia.–Konstituzio Auzitegia: izaera, funtzioak eta osaera. Konstituzio-kontrakotasuna deklaratzeko prozesuak. Xedapen orokorrak. Konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa eta konstituzio-kontrakotasuneko arazoa. Konstituzio-kontrakotasuneko prozeduretako epaiak eta horien ondorioak.

19. gaia.–Europaren integrazio prozesua: Europako Erkidegoetatik gaur egungo Europar Batasunera. Europako Erkidegoaren sorrerako zuzenbidea: eratzeko eta aldatzeko itunak. Europako Erkidegoko zuzenbide deribatua: erregelamenduak, zuzentarauak eta bestelako iturriak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideetako ordenamendu juridikoaren arteko harremanak

20. gaia.–Europar Batasunaren antolaketa. Parlamentua. Europako Kontseilua. Europako Batzordea. Kontseilua (Ministroena). Justizia Auzitegia eta Auzitegi Orokorra. Europako Banku Zentrala. Beste instituzio batzuk.

21. gaia.–Europar Batasuneko herritarren eskubide eta askatasunak. Europar Batasuneko herritartasuna. Salgaien zirkulazio askea eta merkataritzako politika erkidea. Kokatzeko askatasuna eta zerbitzuak aske ematea. Langileen zirkulazio askea. Politika soziala eta enplegua.

22. gaia.–Administrazio Publikoa Espainiako 1978ko Konstituzioan. Hura Botere Betearazlean sartzea. Antolaketarako eta funtzionamendurako printzipio konstituzionalak. Administrazio Publikoa eta Zuzenbidea. Legezkotasun printzipioa Ahal arautuak eta diskrezionalak. Administrazio Publikoa eta jurisdikzioa: autotutoretzaren printzipioa.

23. gaia.–Administrazio Publikoak erregelamenduak egiteko duen ahala. Erregelamendua. Kontzeptua eta motak. Legearen eta erregelamenduaren arteko erlazioak. Erregelamenduak egiteko ahalaren mugak. Erregelamendu ilegalen aurkako defentsa juridikoa. Erreferentzia berezia: 11/2019 Foru Legea, 2019ko martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

24. gaia.–Pertsona juridiko publikoak. Erakunde publikoen tipologia Espainiako ordenamendu juridikoan. Foru sektore Publiko Instituzionalaren osaera eta sailkapena (11/2019 Foru Legea). 2015eko urriaren 1eko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen Atariko tituluaren I. kapitulua.

25. gaia.–40/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Atariko titulua: V. kapitulua (Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa) eta VI. kapitulua (Hitzarmenak). III. titulua: administrazioen arteko harremanak.

26. gaia.–Organo administratiboak. Kontzeptua, elementuak eta motak. Antolaketa. Antolaketa-ahala: sorrera, aldaketa eta ezabapena. Eskumena. Administrazio publikoen kide anitzeko organoak: funtzionamendua.

27. gaia.–39/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: aplikazio eremua. Atariko titulua: xedapen orokorrak. Interesdunak administrazio prozeduran. Kontzeptua eta motak. Jarduteko ahalmena. Ordezkaritza. Ahalordetzeen erregistro elektronikoak. Interesdunen identifikazioa eta sinadura administrazio prozeduran.

28. gaia.–Administrazio publikoen jarduketaren arau orokorrak: pertsonen eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Administrazio publikoekiko harremanak elektronikoak izateko eskubidea eta obligazioa. Prozeduren hizkera. Pertsonen lankidetza. Pertsonen agertzea. Interesdunek prozeduran aurkeztutako dokumentuak.

29. gaia.–Administrazio publikoen jarduketaren arau orokorrak: erregistroak. Dokumentuak artxibatzea. Izapidearen gaineko erantzukizuna. Administrazio publikoek dokumentuak jaulkitzea. Administrazio publikoek egindako kopien balioa eta eraginkortasuna.

30. gaia.–Administrazio publikoen jarduketarako arau orokorrak: denboraren zenbaketa. Epemugak eta epeak. Preskripzioa. Iraungitzea. Ebazteko obligazioa. Ebazteko gehieneko epearen etetea. Ebazteko eta jakinarazpena egiteko gehieneko epearen zabaltzea. Isiltasun administratiboa interesdunak eskatuta hasitako prozeduretan. Ebazpen espresurik eza ofizioz hasitako prozeduretan.

31. gaia.–Egintza administratiboak. Kontzeptua. Egintza administratibo motak. Egintza administratiboen osagaiak. Egintza administratiboen betebeharrak. Eraginkortasuna. Jakinarazpena. Argitalpena. Administrazioak administrazio egintzak nahitaez betearaztea: indarreko zuzenbideak ematen dizkion bideak.

32. gaia.–Administrazio Prozedura Erkidea I: kontzeptua eta izaera. Interesdunaren eskubideak administrazio prozeduran. Prozedura abiaraztea: 39/2015 Legearen IV. tituluko II. kapitulua.

33. gaia.–Administrazio Prozedura Erkidea II. Antolamendua. Instrukzioa. Abstentzioa eta errekusazioa.

34. gaia.–Administrazio Prozedura Erkidea III. Prozeduraren amaiera: 39/2015 Legearen IV. tituluko V. kapitulua. Administrazio prozedura erkidearen izapidetze sinplifikatua. 11/2019 Foru Legea, 2019ko martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: prozedura administratiboaren espezialitateak.

35. gaia.–Egintza administratiboaren baliogabetasunaren teoria. Egintza administratiboen deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio-bidean berrikustea. Ofiziozko berrikuspena.

36. gaia.–Helegite administratiboak. Printzipio orokorrak. Gora jotzeko helegitea. Aukerako berraztertze-helegitea. Berrikuspen-helegite berezia. Erreferentzia berezia: 11/2019 Foru Legea, 2019ko martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

37. gaia.–Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa: administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren antolamendua. Esparrua. Organoak eta eskumena. Aldeak. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea. Administrazioarekiko auzien prozedura: lehen auzialdian edo auzialdi bakarrean eta prozedura laburtua. Epaia eta haren betearazpena.

38. gaia.–Administrazio Publikoaren zehapen-ahalmena. Printzipio orokorrak. Zehapen-prozedura. Erreferentzia berezia: 11/2019 Foru Legea, 2019ko martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

39. gaia.–Nahitaezko desjabetzea. Kontzeptua. Elementuak. Desjabetzeko prozedura. Prozedura bereziei buruzko aipamena. Desjabetzailearen bermeak.

40. gaia.–Fundazio publikoak.

41. gaia.–Administrazio Publikoaren ondarearekiko erantzukizuna. Agintarien eta langileen erantzukizuna. Estatu legegilearen erantzukizuna. Erreferentzia berezia: 11/2019 Foru Legea, 2019ko martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

42. gaia.–5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Xedea eta aplikazio eremua. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko langile motak. Egoera administratiboa. Diziplina-araubidea.

43. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza. Haren bilakaera (1512-1982). Nafarroa, erresuma izatetik foru komunitate izatera. Erreferentzia berezia: Foruen Legeak eta, bereziki, Lege Itundua, 1841ekoa. Konstituzioaren lehen xedapen gehigarria eta xedapen indargabetzailearen 2. apartatua.

44. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoa: prestaketa, izaera juridikoa, printzipio inspiratzaileak. Atariko titulua. Nafarroaren ahalmenak eta eskumenak: xedapen orokorrak, mugak eta printzipioak. Erreforma-prozedura.

45. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Osaera, antolaketa eta eginkizunak. Parlamentuak Gobernua kontrolatzeko duen eginkizuna. 12/2019 Foru Legea, 2019ko martxoaren 22koa, Nafarroako parte-hartze demokratikoari buruzkoa.

46. gaia.–Legegintzarako ekimena. Foru legeak. Izaera eta motak. Legegintzarako prozedura. Legegintzako foru-dekretuak. Zerga harmonizaziorako legegintzako foru-dekretuak. Foru legeen konstituzionaltasunaren kontrola.

47. gaia.–Nafarroako Gobernua. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Laguntza-organoak. Nafarroako Parlamentuaren erantzukizun politikoa, kontrola eta desegitea.

48. gaia.–Nafarroako Kontuen Ganbera. Antolaketa eta eskumenak. Kontuen Auzitegiarekin dituen harremanak. Nafarroako Foru Komunitatearen Arartekoa. Erakundearen jatorria eta izaera. Hautaketa, kargu-uztea eta ordezkapena; prerrogatibak eta bateraezintasunak. Eskumenak eta funtzionamendua. Nafarroako Parlamentuarekiko harremanak.

49. gaia.–Nafarroako Justizia Administrazioa. Antolaketa. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia. Nafarroako Foru Komunitateak Estatuarekin eta autonomia-erkidegoekin dituen harremanak. Transferentzien Batzordea.

50. gaia.–Euskara Nafarroako Foru Komunitatean. Euskarari buruzko Foru Legea eta haren arauzko garapena.

51. gaia.–11/2019 Foru Legea, 2019ko martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa (1). I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Foru Administrazio Publikoaren araubide orokorra. III. titulua: Foru Administrazio Publikoaren antolamendua. IV. titulua: Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

52. gaia.–11/2019 Foru Legea, 2019ko martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa (2). V. titulua: Administrazioen arteko harremanak. VI. titulua: herritarrekiko harremanetarako arau orokorrak, pertsonen eskubideak eta Administrazioaren betebeharrak.

53. gaia.–Nafarroako toki entitateak. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak tokiko administrazio gaietan. Toki entitateen antolaketa eta administrazioa. Ondasunak. Tokiko ogasunak. Nafarroako Administrazio Auzitegia.

54. gaia.–5/2018 Foru Legea, 2018ko maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikorako Sarbideari eta Gobernamendu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: Gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa izateko eskubidea: arau orokorrak, hura baliatzeko prozedura eta kontra egiteko araubidea. Nafarroako Gardentasunerako Kontseilua.

55. gaia.–17/2019 Foru Legea, 2019ko apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. 31/2022 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoa.

56. gaia.–Nafarroako Kontseilua: osaera, antolaketa, eskumenak eta funtzionamendua. Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien aldeko eta Ustelkeriaren kontrako Bulegoa.

57. gaia.–Nafarroako Foru Komunitatearen Arartekoa. Jatorria eta justifikazioa. Erakundearen izaera. Hautaketa, kargu-uztea eta ordezkapena. Prerrogatibak eta bateraezintasunak. Eskumenak. Erakundearen funtzionamendua. Parlamentuarekiko eta Gorte Orokorrek izendatutako Arartekoarekiko harremanak.

58. gaia.–Hitzarmen ekonomikoaren araubidea. Hitzarmen ekonomikoak: historia eta izaera juridikoa. Nafarroako zerga-kontuetarako autonomiaren printzipioak. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean indarrean dagoen hitzarmen ekonomikoa.

59. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoa. Araubide juridikoa. Eskubide eta betebeharrak. Kontrola: esku-hartze eta kontrol finantzarioa. Erantzukizunen araubidea. Diru-sarrera publikoak: sailkapena.

60. gaia.–Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Printzipio orokorrak. Edukia, elaborazioa eta onespena. Kredituak eta horien aldaketak. Aurrekontuak betearazi eta likidatzea.

61. gaia.–11/2005 Foru Legea, 2005eko azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: aplikazio esparrua eta dirulaguntza publikoen xedapen komunak, dirulaguntzak emateko prozedura eta dirulaguntzak kudeatzeko eta itzultzeko prozedura.

62. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (I): aplikatzeko eremua eta arau orokorrak. Botere esleipen-egileak. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa.

63. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (II): kontratuak kudeatzeko printzipio eta arauak. Publizitate-arauak eta adjudikazio-prozedurak.

64. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (III): kontratuen exekuzioa. Erreklamazioak eta lizitazioen kontrolerako beste neurri batzuk.

65. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (IV): Administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau espezifikoak. Hornidura-kontratuak. Obra-kontratuak.

66. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (V): Obra publikoak esleitzeko kontratua. Zerbitzu kontratua. Zerbitzuak esleitzeko kontratua.

67. gaia.–Nafarroako ondarea. Kontzeptua eta sailkapena. Ondarea kudeatzeko printzipioak. Erosketa, besterentzea eta lagapena. Ondarearen babesa eta defentsa. Afektazioa, jabari publikoko mutazioa eta adskripzioa. Jabari publikoa. Jabari pribatua. Enpresa-ondare publikoa.

68. gaia.–Nafarroako Foru Komunitatearen eskumen historikoa funtzio publikoaren arloan. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutua: aplikazio eremua, esklusioak eta langile motak. Funtzionario publikoak: hautaketa eta administrazio-egoerak. Administrazio araubidean kontratatutako langileak.

69. gaia.–Nafarroaren eskumenak kulturaren arloan. 1/2019 Foru Legea, 2019ko urtarrilaren 15ekoa, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzkoa: xedapen orokorrak. 14/2005 Foru Legea, 2005eko azaroaren 22koa, Nafarroako kultur ondareari buruzkoa: Nafarroako kultur ondareko ondasunen sailkapena eta erregistroa, araubide orokorra eta babes araubide komuna, ondare dokumentala eta ondare bibliografikoa eta ikus-entzunezkoa. 12/2007 Foru Legea, 2007ko apirilaren 4koa, Artxiboei eta dokumentuei buruzkoa: xedea, dokumentu publikoak eta pribatuak, definizioa eta Nafarroako artxibo sistemaren egitura. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Artxibo Sistema (34. art.). Administrazioko arau-hausteak.

70. gaia.–Foru Zuzenbide Zibilaren edo Nafarroako Foru Berriaren bilduma. Elaborazioa eta berritzeko prozedura. Nafarroako Zuzenbide Zibilaren iturriak. Izaera zibil forala.

71. gaia.–Lanaren Zuzenbidea. Izaera eta ezaugarriak. Laneko harremana arautzen duten oinarrizko printzipioak. Lanaren Zuzenbidearen iturriak. Langileen Estatutua. Hitzarmen kolektiboak.

72. gaia.–Lan kontratua: kontzeptua, izaera eta modalitateak. Lan kontratazioa administrazio publikoetan. Lan kontratua etetea eta amaitzea: kausak. Kaleratzea.

73. gaia.–Gizarte Segurantza: arau orokorrak eta aplikazio eremua. Entitate kudeatzaileak, zerbitzu komunak eta entitate laguntzaileak. Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorra: aplikazio eremua. Afiliazioa eta kotizazioa. Babes ekintzaren alderdi komunak. Prestazioen araubide orokorra.

74. gaia.–Unibertsitatearen autonomia Konstituzioan eta 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoan, Unibertsitate Sistemari buruzkoan. 2/2023 Lege Organikoa: lankidetza, koordinazioa eta parte-hartzea unibertsitate sisteman; unibertsitate sistema nazioartekotzea.

75. gaia.–2/2023 lege Organikoa, 2023ko martxoaren 22koa, Unibertsitate Sistemari buruzkoa: unibertsitate publikoen araubide juridikoa eta egitura; unibertsitate publikoen gobernantza. Unibertsitate pribatuen araubide espezifikoa.

76. gaia.–2/2023 lege Organikoa, 2023ko martxoaren 22koa, Unibertsitate Sistemari buruzkoa: unibertsitateen sorrera eta aitorpena, eta unibertsitate sistemaren kalitatea. 640/2021 Errege Dekretua, 2021eko uztailaren 27koa, unibertsitateak eta unibertsitate ikastegiak sortu, aitortu eta baimentzeari eta unibertsitate ikastegien egiaztapen instituzionalari buruzkoa: xedea, izenak, unibertsitateen sorrera eta onarpena, unibertsitate publiko eta pribatuen ikastegien egiaztapen instituzionalerako prozedura.

77. gaia.–2/2023 Lege Organikoa, 2023ko martxoaren 22koa, Unibertsitate Sistemari buruzkoa: Ikasketen antolaketa. 822/2021 Errege Dekretua, 2021eko irailaren 28koa, Unibertsitateko ikasketen antolamendua eta haien kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen dituena: xedapen orokorrak. Unibertsitate ikasketen antolaketa, curriculum-egitura espezifikoak eta irakaskuntza-berrikuntzako egiturak unibertsitate-ikasketa ofizialetan, unibertsitateen ikasketa berekiak.

78. gaia.–99/2022 Foru Dekretua, 2022ko azaroaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitate ikasketa ofizialak ezarri, aldatu, egiaztapena berritu eta iraungitzeko prozedurak arautzen dituena. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak (2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsia; 2003ko 63. NAOan argitaratu zen, maiatzaren 19koan), eta Nafarroako Gobernuaren 2011ko martxoaren 21eko erabaki baten bidez aldatuak (2011ko 70. NAOa, 2011ko apirilaren 11koa) (1): kalitatea-Hirugarren tituluko IV. kapitulua.

79. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak (2): xedapen orokorrak (Atariko titulua), Unibertsitatearen egitura (Lehenengo titulua), Unibertsitatearen Gobernuari buruzko xedapen orokorrak (bigarren tituluko I. kapitulua) Gobernu Kontseiluaren, Unibertsitateko klaustroaren, Ikastegietako Batzordeen eta Ikastegien zuzendaritza-taldeen eskumenak.

80. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak (3): Sailetako Kontseiluen eta Sailetako zuzendaritza-taldeen eskumenak. Ikerketako unibertsitate-institutuetako kontseiluak. Errektorearen, errektoreordeen, idazkari nagusiaren eta kudeatzailearen eskumenak. Dekanoen eta ikastegietako zuzendarien, eta Sailetako zuzendarien eskumenak. Ikerketako unibertsitate-institutuetako zuzendariak.

81. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak (4): Araubide ekonomiko eta finantzarioa. Araubide juridiko-administratiboa. Estatutuen erreforma. Aurrekontua betearazteko oinarriak (Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gizarte Kontseiluaren 2024ko abenduaren 20ko erabaki baten bidez onetsiak, eta hemen argitaratuak: NUPeko webgunearen egoitza elektronikoa, iragarki ohol elektronikoa, Gizarte Kontseiluaren erabakiak) (1): aurrekontuen kudeaketa.

82. gaia.–Aurrekontua betearazteko oinarriak (2): kontratazio publikoa, dirulaguntzen araubidea, hitzarmenen araubidea, Unibertsitatearen ondasunen ondare araubidea. 15/2008 Foru Legea, 2008ko uztailaren 2koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzkoa: izaera, helburuak eta eskumenak; osaera eta kontseilukideen bateraezintasunak. Funtzionamendua.

83. gaia.–3/2022 Legea, 2022ko otsailaren 24koa, unibertsitateko bizikidetzari buruzkoa.

84. gaia.–Unibertsitate publikoetako irakasle eta ikertzaileak: Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren IX. tituluko IV. Kapitulua, eta bigarren eta zortzigarren xedapen iragankorra. Irakaskuntza-kidegoetako kideen bateraezintasun araubidea.

85. gaia.–678/2023 Errege Dekretua, 2023ko uztailaren 18koa: I. tituluko I. kapitulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle iraunkorren lanpostuetara sartzeko erregelamendua, Gobernu Kontseiluaren 2024ko otsailaren 6ko erabaki baten bidez onetsia (2024ko 37. NAOa, otsailaren 20koa).

86. gaia.–14/2011 Legea, 2011ko ekainaren 1ekoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzkoa: xedapen orokorrak eta II. tituluko I. eta III. kapituluak. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle eta Ikertzaile Kontratatuen Hitzarmen Kolektiboa: xedea eta alderdiak; xedapen orokorrak; kontratu modalitateak eta kontratuaren iraupena.

87. gaia.–Gobernu Kontseiluaren 2024ko apirilaren 23ko erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoan lotura iraunkorrik gabeko irakasleak kontratatzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituena (2024ko 93. NAOa, maiatzaren 7koa). Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezko irakasleak hautatzeko eta kontratatzeko prozesua arautzen duen Erregelamendua, Gobernu Kontseiluaren 2023ko irailaren 29ko erabaki baten bidez onetsia (2023ko 208. NAOa, urriaren 5ekoa): xedapen orokorrak eta kontratuaren ezaugarriak.

88. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleei buruzko Politika arautzeko Jarraibideak, Gobernu Kontseiluaren 2020ko irailaren 18ko erabaki baten bidez onetsiak (2020ko 218. NAOa, irailaren 25ekoa) eta Gobernu Kontseiluaren 2023ko uztailaren 26ko erabaki baten bidez aldatuak (2023ko 165. NAOa, abuztuaren 10ekoa)-testu kontsolidatua aditzera emateko ondorioetarako soilik argitaratuta dago Unibertsitateko webgunean, araudia, irakasleak eta ikertzaileak atalean.

89. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikariak eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak: Araubide juridikoa eta motak. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutua: funtzionarioen hautaketa; funtzionario izaera hartu eta galtzea; mailak eta graduak; funtzionarioen zerrendak eta plantilla organikoak; administrazio-egoerak.

90. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Lanpostuak betetzeko prozesua; ordainsariak; ordezkaritza-organoak, negoziazio kolektiboa eta lan-baldintzak zehazteko parte-hartzea. Lanpostuak betetzeko prozesua eta Langileen opor, lizentzia eta baimenen araubidea Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

91. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazio Elektronikoari buruzko Erregelamendua, Gobernu Kontseiluaren 2022ko abenduaren 19ko erabaki baten bidez onetsia (2023ko 1. NAOa, 2023ko urtarrilaren 2koa) eta Gobernu Kontseiluaren 2023ko apirilaren 25eko erabaki baten bidez aldatua (2023ko 99. NAOa, maiatzaren 11koa).

Oharra: gaiei buruz eskatuko den edukia bat etorriko da deialdi hau argitaratzen den egunean indarrean diren legeekin.

II. ERANSKINA.–EKONOMIAKO TEKNIKARI IZATEKO LANPOSTUAK (A MAILA)

LANPOSTUA

NORA ATXIKIA

CAMPUSA

LANALDIA

478

ZERBITZU JURIDIKOA

IRUÑEA

G

Iragarkiaren kodea: F2517256