10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Udal Plan Orokorraren S-5 sektoreko UT 2.2 unitatearen Konpentsazio Batzordea desegitea

San Adriango Udaleko alkateak, 2025eko abenduaren 30ean emandako ebazpen baten bidez, onetsi zuen desegitea Udal Plan Orokorraren S-5 sektoreko UT 2.2 exekuzio unitatearen Konpentsazio Batzordea; izan ere, Udal honek aipatu eremua urbanizatzeko obren harrera egin du eta ez dago jada bete beharreko obligaziorik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta adierazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela: berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita; gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian txandan dagokionari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita.

San Adrianen, 2025eko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2517255