10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Aldaketa, udal kale-izendegian. Jendaurrean jartzea

Erromantzatuko Udalak, 2022ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea udal kale-izendegiaren aldaketa. Haren helburua da El Sario kaleari alta ematea Arbontzen, eta zenbakiak esleitzea El Sario kaleko atariei. Espedientea jendaurrean egonen da, hogei egun balioduneko epean, iragarkia jarri ostean Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan; epe horretan, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez badu, baina ondorio juridiko osoak izateko argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erromantzatuan, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2516916