10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako

Azkoiengo Udalak, 2025eko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako.

Hasierako onespena argitaratu zen 2025eko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 21ean (ondoren, zuzenketa bat argitaratu zen 2025eko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 4an), eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da, eta agintzen da osorik argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Onetsitako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

1.–Lurraren kontribuzioaren karga-tasa: %0,255.

2.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren karga-tasa: %3.

3.–Lurren balio igoeraren gaineko zergaren karga-tasa: %8,62. Zerga horren oinarria kalkulatzeko, koefiziente hauek ezartzea: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak, sortzealdiei buruzko paragrafoaren arabera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

4.–Tasak eta prezio publikoak:

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA HERRI-LURRETATIK LEGARRA, HAREA ETA ERAIKUNTZAKO BESTELAKO MATERIALAK ATERATZEKO

5. artikulua. Honako taula honetan zehazten diren zenbatekoak ordaindu beharko dituzte aprobetxamendu bereziek hondarrengatik:

MATERIALAK

ZENBATEKOA

Legarra (zabor legarra)

0,99 euro/m³

Harea

0,92 euro/m³

Lurra

0,92 euro/m³

Igeltsua

0,92 euro/m³

ORDENANTZA FISKALA, ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK BIDE PUBLIKOTIK KENTZEKO ETA ONDOREN GORDETZEKO ZERBITZUA EMATEKO

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Ibilgailuak, 3.500 kg bitarte

147,56 euro

Jaiegun batean (larunbat, igande edo jaiegun batean) edo gauez (20:00etatik 8:00ak arte) kentzea

221,88 euro

Ibilgailua ez kentzea, garabia bertaratuta ere

Tasaren %50

Furgonetak, 3.500 kg bitarte

188,49 euro

3.500 kg baino gehiagoko kamioiak

296,19 euro

Gordetzeko zerbitzua, 48 ordutik aurrera

10,77 euro egun bakoitzeko (osoa edo zati bat)

Zepoa kentzea

53,85 euro

Plataforma eta gidaria ordu baterako alokatzea

36,62 euro

Alperra alokatzea, gidaririk gabe

285,42 euro egun bakoitzeko

Txoferra alokatzea alperrerako

26,93 euro ordu bakoitzeko

215,41 euro egun bakoitzeko (osoa)

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEA ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURA EDO ESPALOIA URRATZEA

I. epigrafea.–Zangak irekitzea.

Zangaren zabalera metro lineal bat baino gutxiagokoa bada, luzerako metro bakoitzak sortzapen hau ekarriko du:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Zoladura arrunta duten lekuetan

13,68 euro

Zoladurarik gabeko lekuetan

6,95 euro

Zangaren zabalera metro lineal bat edo gehiagokoa bada, luzerako metro bakoitzak sortzapen hau ekarriko du:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Zoladura arrunta duten lekuetan

27,36 euro

Zoladurarik gabeko lekuetan

13,78 euro

Zanga irekitzeagatik errepideko zirkulazioa itxi behar bada, dela noranzko bat, bide oso bat nahiz zati nagusi bat, aurreko epigrafeetako tarifak %20 handituko dira.

II. epigrafea.–Ibilgailuen pasabideak, kargatze-ahoak, aireztapenak, argi-zuloak eta toberak egin edo kentzea, eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean

26,93 euro

ORDENANTZA, AGIRIAK EGIN ETA IZAPIDETZEKO

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Ziurtagiriak

1,10 euro

10 orrialde baino gutxiagoko dokumentuak konpultsatzea

1,10 euro

10 orrialde edo gehiagoko konpultsak

0,87 euro

Udalean dauden dokumentuen fotokopiak, 10 orrialde baino gutxiagoko dokumentuenak

1,08 euro orrialde bakoitzeko

Udalean dauden dokumentuen fotokopiak, 10 orrialdeko edo gehiagoko dokumentuenak

0,87 euro orrialde bakoitzeko

Fotokopiak

0,22 euro

A3 tamainako dokumentuen fotokopiak

0,50 euro

Hirigintza planak, xehetasun-azterketak, urbanizazio proiektuak, birpartzelazio proiektuak, plan partzialak eta abarrak izapidetzea, baldin eta prentsan iragarkiak jarri behar badira

674,25 euro

Etxeko eskorten ziurtagiria izapidetzea

32,00 euro

Irekitzeko lizentziak izapidetzea, jarduera sailkatuen espedienterik gabe

53,85 euro

Jarduera sailkatuetarako lizentziak eta irekitzeko lizentziak izapidetzea, 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B, 4C eta 4D eranskinetan adierazitako proiektuenak (eskatzaileari egotz dakiokeen beste bisita bakoitzeko, 300 euro gehiago).

Jarduera lizentziaren izapidetzea hastean sortuko da tasa. Proiektatutako instalazioak egin ezean, irekitzeko lizentziengatik kobratutako 500 euroak itzuli eginen dira.

538,54 euro

Jarduerarako lizentzia eta irekitzekoa (edo bietako bat) eskualdatzea

53,86 euro

Etxebizitzaren egokitasun txostenak izapidetzea

27,34 euro

Karabinetarako baimena

7,55 euro

Txakur arriskutsua izateko baimena

7,55 euro

Bikote egonkorren inskripzioa

17,24 euro

Desgaitasuna dutenek aparkatzeko txartela

17,24 euro

Obra lizentziak eta erantzukizunpeko adierazpenak izapidetzea

31,21 euro

Eginbide poliziala egitea

62,22 euro

Peritu txostena egitea

31,21 euro

Hirigintza txostena egitea

52,02 euro

Lurzatia eransteko lizentzia

52,02 euro

Lurzatia banantzeko lizentzia

52,02 euro

Gako iraunkorra

2,00 euro

Imanak

1,50 euro

Erraldoien erreplika

18,00 euro (bi figura)

30,00 euro (lau figura)

(Kopia da Udalak berak eskaneatutako dokumentua, euskarri digitalean emandakoa).

TASAK, HILERRIKO ZERBITZUAK ETA JARDUKETAK ETA UDAL MAILAKO BESTELAKO HILETA ZERBITZUAK EMATEKO

I. epigrafea.–Hilobiak esleitzea eta beste kontzesio batzuk berritzea.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Nitxoak. 1. kontzesioa (15 urte, luzatzeko aukerarekin)

398,00 euro

Kontzesioa berritzea (15 urte)

398,00 euro

Kontzesio berria, enkante bidez

Hasierako prezioa: 5.100 euro + eraikuntzaren balorazio teknikoa

Eraikuntza pribaturako lurraren kontzesioa berritzea (eraikuntza eginda ala ez)

323,14 euro/m²

Kolunbarioa. 1. kontzesioa

323,14 euro

Kolunbarioa. Kontzesioa berritzea

215,42 euro

Hilarri berria

107,71 euro

II. epigrafea.–Gorpuzkiak hobiratzea eta berrobiratzea, eta hobiratzeko eskubideak.

Kontzeptua

Zenbatekoa

Panteoia. Ehorzketa

161,57 euro

Nitxoak. Ehorzketa

88,33 euro

Lurra. Ehorzketa

193,87 euro

Lurra. Ehorzketa, hondakinak aterata

242,35 euro

Gorpuzkiak edo errauts-kutxatilak nitxoan, lurrean edo panteoian hobiratzea

53,86 euro

III. epigrafea.–Gorpuzkiak desobiratzea, kutxa txikiagoan biltzea eta lekualdatzea.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Nitxoa eta panteoia. Gorpuzkiak (gorpu bakoitzeko; hobiratzearen tasa ez dago sartuta)

80,73 euro

Lurra. Gorpuzkiak (desobiratzearen tasa ez dago sartuta)

193,80 euro

Gorpuzkiak biltzeko poltsak (beharrezkoa denean)

26,93 euro/poltsa

TASAK, IBILGAILUAK ESPALOIETAN SARTZEKO ETA BIDE PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN SALGAIREN ZAMALANETARAKO

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Etengabeak. Ibilgailuen kopurua mugatu gabe

376,99 euro

Eguneko eta gaueko orduetan

269,28 euro

Zenbateko hauek urte baterako izanen dira. Urtea baino laburragoko aldiak hiruhileko osoetan likidatuko dira.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA LURGAIN, LURZORU ETA LURPEKO OKUPAZIOA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Erregai biltegiak eta monolitoak

46,31 euro urtean

Litxarreria eta antzekoen salmenta automatikorako aparatuak (makina bakoitzeko)

53,86 euro

Zirkua (fidantza gisa)

753,98 euro

Publizitatea lurzoru publikoan

80,78 euro/m² urtean kartel bakoitzeko

Kioskoak

807,84 euro urtean

Mahaiak lagatzea helburu pribatuetarako. Eskatzaileak Udalarekiko betebeharrak eguneraturik izan beharko ditu eta 50 euroko fidantza jarri beharko du.

2,14 euro mahai bakoitzeko

Aulkiak lagatzea helburu pribatuetarako. Eskatzaileak Udalarekiko betebeharrak eguneraturik izan beharko ditu eta 50 euroko fidantza jarri beharko du.

0,56 euro aulki bakoitzeko

Lurzoru publikoa obretarako okupatzea:

Materialak, plataformak, instalazioak.

10,76 euro hilean gutxienez (okupazioaren hilabete bakoitzeko kobratuko da gutxieneko zenbatekoa, hilabete natural bakoitzeko okupazio denbora edozein izanik ere)

0,18 euro/m² egun bakoitzeko

Garabia (gehienez sei hilabetez)

4,85 euro egun bakoitzeko

Garabia (sei hilabetetik gora)

9,18 euro egun bakoitzeko

Kalea moztea (lau ordutik gora)

64,11 euro egun bakoitzeko

Kalea moztea (gehienez lau orduz)

32,33 euro

Obra edo lan bat egiteko paratu beharreko makineria mota eta bolumena direla-eta, praktikan kalea mozten denean, halakoetan, interesdunak ordainduko du material, plataforma, instalazio eta abarren atalean okupazioagatik ezarrita dagoen zenbatekoa; izan ere, salbuespenezko kasu honetan, tarifari dagokionez, ez da kontsideratuko kalea mozten denik.

ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA MERKATARITZA EZ EGONKORRA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Noizbehinkako merkataritza, jai eta ferietan

2,08 euro/m² egun bakoitzeko

Azoka txikietako merkataritza, zehaztuta dituena maiztasuna eta tokiak. Urteko baimena.

24,58 euro/metro hiruhilekoan

Merkataritza ibiltaria denda-ibilgailuetan

15,60 euro egun bakoitzeko

ALDAKETA, HONAKO HONETAN: ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA BIDE PUBLIKOAN TERRAZAK ETA BELADOREAK PARATZEA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Mahaiak eta aulkiak

19,00 euro/m² (metrotik beherako zatikiak barne) urtean

Mahaiak eta aulkiak herriko bestetan

5,40 euro/m² (metrotik beherako zatikiak barne) urtean

Barra eramangarriak, baimen berezia behar dutenak

5,40 euro/m² (metrotik beherako zatikiak barne) urtean

Kanpoko bozgorailuak, baimen berezia behar dutenak

5,40 euro/m² (metrotik beherako zatikiak barne) urtean

Altzariak terrazako ordutegitik kanpo biltegiratzeko baimena. Altzariak terrazako ordutegitik kanpo biltegiratzeko baimenaren gutxieneko zenbatekoa: 10,76 euro hilean.

(Gutxieneko zenbatekoa kobratuko da okupatu den hilabete bakoitzeko, hilabete natural bakoitzean okupatu den denbora kontuan hartu gabe).

0,17 euro/m² egun bakoitzeko

TASAK, HONAKO HONETAN: ARAU FISKALA, ARAUTZEN DUENA KULTURA ETXEKO ARETOEN ETA UDALAREN BESTE LOKAL BATZUEN ERABILERA

I.A. epigrafea.–Espazioen erabilera.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Kultura Etxeko auditoriuma

124,85 euro ordu bakoitzeko

Ordu 1etik 4ra bitarte erabiltzea

416,16 euro

Ordu 1etik 8ra bitarte erabiltzea

832,32 euro

Elkarteei lagatzea

52,02 euro

Musika Eskolako ekitaldi aretoa, gehienez 4 orduz

107,71 euro

Musika Eskolako ekitaldi aretoa, 4 ordutik gora

208,08 euro

Kultura Etxeko 1. solairuko aretoa

8,87 euro ordu bakoitzeko

Ikus-entzunezkoak erabiltzea

12,95 euro ordu bakoitzeko

Erakusketa aretoa

22,64 euro ordu bakoitzeko

Kultura aretoetako erabilera anitzeko gelak

8,62 euro ordu bakoitzeko

Kultura Etxeko beheko solairuko aretoa

2,15 euro ordu bakoitzeko

I.B epigrafea.–Materiala eta zerbitzu teknikoak erabiltzea.

Azkoiengo Udalaren ikus-entzunezko materiala erabiltzeagatik, kasu guztietan, zenbateko hau gehitu beharko da antolatzen den saio bakoitzeko:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Bideo digitalerako proiektagailua

53,85 euro

Zinema proiektatzeko pantaila (10 x 4,752)

48,45 euro

Argiztapen eta soinu teknikariaren zerbitzuak; nahitaezkoak izanen dira Kultura Etxeko auditoriumean soinua eta/edo argiztapena erabiltzen diren guztietan.

Lanaldi erdia (gutxienez 4 orduz)

172,23 euro

Argiztapen eta soinu teknikariaren zerbitzuak; nahitaezkoak izanen dira Kultura Etxeko auditoriumean soinua eta/edo argiztapena erabiltzen diren guztietan.

Lanaldi osoa (gehienez 8 orduz)

290,81 euro

Argiztapen eta soinu teknikariaren zerbitzuak; nahitaezkoak izanen dira Kultura Etxeko auditoriumean soinua eta/edo argiztapena erabiltzen diren guztietan.

8. ordutik aurrera.

29,08 euro ordu bakoitzeko

Soinu-sistemak erabiltzea (soinu-mahaia)

52,80 euro saioko

Argiztapen-sistemak erabiltzea (argiztapen-mahaia)

53,85 euro saioko

Mahaiko edo zutikako mikrofonoa erabiltzea

16,16 euro/mikrofono saio bakoitzeko

Eszenatokiko fokuen ekipamendua erabiltzea

364,14 euro saioko

Ekitaldiak antolatzeko beharrezkoa denean argiztapen eta soinu teknikariaren zerbitzuak erabiltzea, ordenantza fiskal honetan jasotakoak, argiztapen eta soinu teknikariaren gastuak Kultura Batzordeak hartuko ditu bere gain, kultura jardueren aurrekontu partidaren barnean, jardueraren kontrola egin eta gero, eta antolatzaileak ordaintzetik salbuetsiko dira, baldin antolatzaileak honako hauek badira: Azkoiengo Udaleko batzordeak, udalerriz gaindiko erakundeak (baldin Azkoiengo Udalak haietan ordezkatuta badago), Azkoiengo kultura eta gazte elkarteak, Azkoienen kokatutako sindikatuak, Azkoiengo Udalean ordezkariak dituzten talde politikoak (hauteskunde kanpainan) eta bertako enpresari eta merkatariak. Betiere, antolatutako ekitaldiak altruistak baldin badira, hala nola aurkezpenak, hitzaldiak, bilerak, ponentziak, konferentziak, solasaldiak, ikastaroak, batzarrak, jaialdiak, kontzertuak, antzezpenak, jaialdi solidarioak eta haien entseguak, eskola emankizunak eta haien entseguak, eta ikasturte bukaerako jaiak.

II. epigrafea.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Erretiratuen elkarteko aretoak

9,74 euro ordu bakoitzeko

Ikastetxe publikoko beheko solairua. Gurasoen elkarteko eta erretirodunen elkarteko jarduerak

2,15 euro ordu bakoitzeko

Ikastetxe publikoko beheko solairua. Bestelako jarduerak

5,39 euro ordu bakoitzeko

Zezen plaza

124,84 euro egun bakoitzeko

40 metro koadroko eta hanka luzeko eszenatokia muntatzea eta desmuntatzea

548,81 euro

110 metro koadroko eta hanka luzeko eszenatokia muntatzea eta desmuntatzea

993,58 euro

40 metro koadroko eta hanka ertaineko edo laburreko eszenatokia muntatzea eta desmuntatzea

450,02 euro

110 metro koadroko eta hanka ertaineko edo laburreko eszenatokia muntatzea eta desmuntatzea

795,91 euro

Tendiduak garbitzea

582,64 euro

Plaza (hondarra) garbitzea

499,39 euro

Aulkiak jartzea

0,52 euro aulki bakoitzeko

Mahaiak jartzea

1,05 euro mahai bakoitzeko

Barrak jartzea

204,00 euro barra bakoitzeko

Obrako hesiak jartzea

3,12 euro bakoitza

La Laboral eraikineko aretoa lagatzea

8,88 euro ordu bakoitzeko

La Laboral eraikineko aretoa elkarteei lagatzea

2,15 euro ordu bakoitzeko

Joan Albretekoa kaleko 4 zenbakidun lokala lagatzea

5,39 euro ordu bakoitzeko

Joan Albretekoa kaleko 4 zenbakidun lokala elkarteei lagatzea

2,15 euro ordu bakoitzeko

Fidantza kalte eta garbiketarako

312,00 euro

Zenbait espazio eta material erabiltzeko (sukaldea, kasu), fidantza bat ezarriko da, kalteak estaltzeko eta garbiketarako. Fidantza hori itzuliko da instalazioen egoera egiaztatu ondotik, konponketei eta/edo garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik egin behar izanez gero.

Lagatzen den espazioak giltza bat (magnetikoa zein zerra itxurakoa) badu, 10,00 euroko fidantza jarri beharko da, eta giltzak itzultzen direnean errekuperatuko da.

TASAK, OBREN, JARDUERA SAILKATUEN ETA UDALAREN ESKUMENEKO BESTE GAI BATZUEN GAINEKO IKUSKAPENETARAKO

I. epigrafea.–Ikuskapen bisitak, jarduera sailkatuen arloan ezarritakoaren ondorioz egindakoak.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Txosten bat, bisita egin gabe

323,13 euro

Txosten bat, bisita egin ondoren

646,24 euro

Txostenak analitika edo beste gastu batzuk badakartza, tasari erantsiko zaizkio.

II. epigrafea.–Eraikinen azterketa, segurtasun baldintzak begiratzeko, eta ikuskapena egitea aurri egoeretako espedienteetan eta hirigintza arloko salaketetan.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Eraikinen azterketa segurtasun baldintzak begiratzeko eta ikuskapena aurri egoeretako espedienteetan eta hirigintza arloko salaketetan.

Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 21 lanordu.

107,71 euro

Lanordu gehigarri bakoitzeko

53,85 euro

Txostenak analitika edo beste gastu batzuk badakartza, tasari erantsiko zaizkio.

PIPEROEN ORDENANTZA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Piperoa izapidetzea eta erregistratzea

52,02 euro

Txosten bat baino gehiago egin behar badira, 52,02 euro ordainduko dira udal teknikariaren ordu bakoitzeko, eta analitika edo neurketa guztien gastuak ordaintzeko eskatuko da.

Ordenantza honetan eta etorkizunean egiten zaizkion aldaketa fiskaletan jasotzen ez den orotan, aplikatuko dira toki erakunde honek onetsitako Ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA OPOSIZIO ETA LEHIAKETETAN PARTE HARTZEKO TASAK

I. epigrafea.–Plantilla organikoan plazak jabetzan betetzeko prozedurak.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

A taldea

43,80 euro

B taldea

43,80 euro

C taldea

28,50 euro

D taldea

10,40 euro

E taldea

10,40 euro

II. epigrafea.–Kontratazio zerrendak sortzeko prozedura.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

A taldea

18,00 euro

B taldea

18,00 euro

C taldea

18,00 euro

D taldea

10,40 euro

E taldea

10,40 euro

UDAL ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA AUTOKARABANAK ETA BIZITEGI-IBILGAILUAK APARKATZEA ETA GAUA EMATEA AZKOIENEN

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Autokarabanen aparkalekuan aparkatzea

7,00 euro egun bakoitzeko

Behin betiko onespen honen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Azkoienen, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2516844