10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Planeko ARS-3 banaketa areako L23 oinarrizko unitatean. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko abenduaren 22an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 22-DIC-25 (4/UV).

2025eko urriaren 3an, Residencial Proa SL, Avantespacia Inmobiliaria SLU eta Abaigar Cuatrovientos SL sustatzaileek hiri-jarduketarako plan berezi bat aurkeztu zuten, Udal Planeko ARS-3 banaketa areako L23 oinarrizko unitaterako (erregistro zenbakia: 2025/85621), hasiera batez onesteko, bat etorriz adjudikatu zitzaizkien lurzatien enkanteko baldintza-orrian jasotako obligazioarekin.

Plan horretan akatsak atzemanik, zuzentzeko eskatu zitzaien, eta sustatzaileek 2025eko abenduan 11n aurkeztu zituzten hasierako onespena eman ahal izateko zuzenketak.

Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako Alorrak egindako txostenaren arabera (2025eko azaroaren 17an sinatua), agiriari ez zaio egin behar ingurumen-ebaluazio estrategikorik.

Espedientean sartu da Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitektoak eta legelariak egindako txosten bana. Hasierako onespenaren alde daude biak.

Horiek horrela, honako hau erabaki da:

1.–Hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia Udal Planeko ARS-3 banaketa areako L23 oinarrizko unitaterako, Residencial Proa SLk, Avantespacia Inmobiliaria SLUk eta Abaigar Cuatrovientos SLk sustatuta.

2.–Dokumentua hilabetez edukitzea jendaurrean eta entzunaldia ematea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazio idazki guztiak aurkezten ahalko dira.

3.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitaratzea, eta hari buruzko iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

4.–Jendaurrean egoteko epea hasiko da erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

5.–Agintzea espedientea ikusgai egon dadila Udaleko Hirigintza Gerentziako bulegoetan (Armada etorbidea 2, 6. sol., 31002 Iruña), jendearentzako orduetan, bai eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan ere: https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion.

6.–Behar diren txostenak eskatzea, administrazio espedientean sartzeko.

7.–Erabaki hau jakinaraztea Residencial Proa SL, Avantespacia Inmobiliaria SLU eta Abaigar Cuatrovientos SL sustatzaileei.

Iruñean, 2025eko abenduaren 24an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2517099