10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazioaren araubidean, mugitzeko desgaitasun larriak dituztenei, egokitutako garraio alternatibo irisgarria erabil dezaten, taxi-bonuaz baliatuz, 2026. urtean. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala: 876431.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/876431).

Deialdi honen xedea da banakako laguntzak arautzea, Iruñeko taxi-bonuaren bidez ematekoak, desgaitasuna dela-eta hiri-garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasunak dituztenei garraio egokitu alternatiboa eskaintzeko (taxia). Deialdi hau garraio kolektibo publikorako ibilgailuen irisgarritasunaren garapenak baldintzatuko du beti.

Iruñean, 2025eko abenduaren 18an.–Gizarte Ekintzako Alorreko zinegotzi ordezkaria, José María Mauleón Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2516765