2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Dirulaguntzetarako deialdia, gizarte larrialdietarako laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko. 2026. urtea. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala: 876435.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/876435).
Gizarte-zerbitzuen arloan dirulaguntzak emateko prozesua arautzea, diru-prestazioak zuzenean emateko gizarte-larrialdian egon eta deialdi honetako B.3) eta D) apartatuetan ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzen dituzten Iruñeko pertsona eta/edo familiei.
"Zuzeneko diru-prestazioak" aldizkakoak ez diren laguntza ekonomiko puntualak dira, subsidiarioak eta osagarriak, eta oinarrizko premiak asetzeko xedea dute.
Iruñean, 2025eko abenduaren 18an.–Gizarte Ekintzako Alorreko zinegotzi ordezkaria, José María Mauleón Echeverría.
Iragarkiaren kodea: L2516761