10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2026ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Honen bidez, jendaurrean jartzen da burutzaren 2025ko abenduaren 23ko 2025-46 Ebazpena, zeinaren bidez Orisoaingo Udalaren 2026ko lan-egutegia onetsi eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen baitira:

Lehena.–2026rako lan-egutegia.

2026rako lan-egutegia onestea Orisoaingo Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a eta 6a.

–Martxoaren 19a.

–Apirilaren 2a, 3a eta 6a.

–Maiatzaren 1a.

–Abuztuaren 15a.

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 2a eta 11.

–Abenduaren 3a, 8a eta 25a.

Bigarrena.–2026ko egun baliogabeak.

Baliogabeak izanen dira, 2026an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Orisoaingo Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, asteazkenetan.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Orisoaingo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikon argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Kudeaketa Batzordeari, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Orisoainen, 2025eko abenduaren 23an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.

Iragarkiaren kodea: L2517081