10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Jendaurrean jartzea zenbait udal ordenantza indargabetu direla

Monteagudoko Udalak, 2025eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ondotik zehazten diren udal ordenantzak indargabetzea:

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

–Irekitzeko lizentziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

–Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza fiskala.

–Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroa arautzen duen ordenantza.

–Udal ordenantza, arautzen duena edukitzea etxeko animaliak, eta bereziki zakurrak.

Indargabetzeko erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, egoki iritzitako alegazioak jarri ahal izateko. Hori dena, jarraituz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, ordenantzak indargabetzeko erabakia behin betikoa izanen da.

Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Monteagudon, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Marisa Jiménez Tarazona.

Iragarkiaren kodea: L2517062