10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Ordenantza, eremu publikoa terrazekin okupatzea arautzen duena. Hasierako onespena

Monteagudoko Udalak, 2025eko abenduaren 22ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Monteagudoko eremu publikoa terrazekin okupatzea arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Espedientea kontsultagai egonen da Monteagudoko udal bulegoetan, San Francisco Javier plazan, goizeko 11:00etatik 13:45era, astelehenetik ostiralera, bai eta udalaren egoitza elektronikoan ere (https://monteagudo.sedelectronica.es/board).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.

Monteagudon, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Marisa Jiménez Tarazona.

Iragarkiaren kodea: L2517020