10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko eguneko zentroaren ekipamenduetarako eremuan. Hasierako onespena

Osoko Bilkuraren erabakia:

Aztertu da Udalaren zerbitzu teknikoek azaroaren 24an aurkeztutako Udal Plan Orokorra aldatzeko proiektua eta amaitu da haren lanketa.

Aztertu dira, orobat, administrazio espedientea eta udal idazkariak eginiko txostena. Horiek horrela, orain arte eginiko izapideak eta proiektuaren eduki materialak eta formal-dokumentalak bat datoz hirigintzaren arloko legedian xedatutakoarekin.

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea plangintzaren aldaketa xehatua, Udal Plan Orokorreko eguneko zentroaren ekipamenduetarako eremuan (3. eredua, UE-1.1).

Bigarrena.–Udal Plan Orokorra aldatzeko espediente osoa jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan, betez hirigintzako eta ingurumeneko araudi aplikagarria.

Hirugarrena.–Erabakitzea etenda uztea, aldaketa behin betiko onetsi arte, lizentziak ematea lur eremuak partzelatzeko eta eraikitzeko, plangintzaren xede diren ondoko lur eremuetan, bertako determinazio berriek aldatu egin baitute indarra duen hirigintzako araudia:

UE-1.1 lehen unitatea.

Laugarrena.–Jendaurrean jartzearekin batera, txostena jasotzea herriari dagokion mankomunitatetik, hots, Mairagako Mankomunitatetik, plangintzaren aldaketak ukitutako udal zerbitzu mankomunatuen gainean.

Txosten horiek izapidetze-egintza kualifikatutzat hartuko dira, administrazio publikoen administrazio prozedura erkideari buruzko araudian xedatutakoaren ondorioetarako, eta bi hilabeteko epean egin beharko dira gehienez. Epe hori iraganez gero txostenak jaso gabe, emantzat joko dira eta izapidetzearekin jarraituko da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.9 artikuluarekin (horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Bosgarrena.–Alkateari ahalmena ematea egiteko behar diren egintzak, egin daitezen erabaki hau egokiro betetzeko behar diren jarduketa guztiak.

Melidan, 2025eko abenduaren 17an.–Alkatea, Francisco Javier Sesma Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: L2516878