10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Herritarrek parte hartzeko prozesua, loturik dagoena honekin: hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 1. lurzatian

Udal honek, 2025eko abenduaren 18an egin bilkuran, onetsi zuen izapidetzea herritarrek parte hartzeko prozesu bat, Servicios Inmobiliarios Berroya merkataritza sozietateak aurkeztutakoa, Herritarrek Parte Hartzeko Plana izeneko dokumentuaren arabera. Horren ondoren, hiri-jarduketarako plan berezia eginen da Lizarrako errepideko 34 zenbakian dagoen lurzatian (Larragako 2. poligonoko 1. lurzatia).

Espedientea, gizartearen partaidetzarako prozesu batean jarririk, jendaurrean egonen da hogei egunean Udalaren bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta egin ditzaten bidezkotzat jotzen dituzten iradokizunak. Hori guztia, bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritako prozedura.

Larragan, 2025eko abenduaren 29an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2517246