10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Sexu-jazarpena prebenitu eta horren aurrean jarduteko protokoloa

Eulateko Udalak, 2025eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Eulateko Udalaren sexu-jazarpena prebenitu eta horren aurrean jarduteko protokoloa. Orobat, erabaki zuen protokoloa argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian, indarrean jartzeko eta ahalik eta gehien zabaltzeko.

Protokoloaren eduki osoa Eulateko Udalaren web-orrian dago argitaratuta, esteka honetan:

https://sedeelectronica.eulate.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=19753

Eulaten, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

Iragarkiaren kodea: L2517084