2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Deialdia, 2026an dirulaguntzak emateko Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia unitateei. Laburpena
DDBN (kodea): 875738.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/875738).
Deialdi honen xedea da oinarriak arautzea Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia unitateei dirulaguntzak emateko 2026ko deialdian.
Dirulaguntza honen xedea da tresna bat sortzea sostengu ekonomikoa emateko Lizarrako eskualde oinarrizkoko auzokideak diren (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) eta larrialdi sozialean dauden pertsona eta/edo familia unitateei, ekonomiaren aldetik eta/edo gizarte eta osasunaren aldetik gabezia frogatuak izanik, gizarteratzeko oinarrizko beharrak estaltzeko zailtasunak dituztenean. Aipatu diren egoerak ez okerragotzeko edo kroniko ez bilakatzeko emanen dira laguntzak.
Onuradunak: Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden familia unitateak.
Oinarri arautzaileak: laguntza honen oinarri arautzaileak eskuragai daude deialdia onesten duen erabakiaren eranskinean.
Zenbatekoa: deialdiaren zenbatekoa, guztira 20.000 eurokoa da eta handitzen ahalko da Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza lortzen bada.
Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte izanen da.
Lizarran, 2025eko abenduaren 16an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2516613