2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Aldaketa, deialdi honetan: deialdia, Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia unitateei dirulaguntzak emateko 2025ean. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (kodea): 875083.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/875083).
Deialdi honen xedea da Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia unitateei dirulaguntzak emateko 2025eko deialdiaren oinarriak arautzea.
Dirulaguntza honen xedea da tresna bat sortzea sostengu ekonomikoa emateko larrialdi sozialean dauden pertsona eta/edo familia unitateei, baldin Lizarrako eskualde oinarrizkoko auzokideak badira (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin), gizarteratzeko oinarrizko beharrak estaltzeko zailtasunak dituztenean, betiere gabezia frogatuak badituzte ekonomiaren aldetik eta/edo gizarte eta osasunaren aldetik. Aipatu diren egoerak ez okerragotzeko edo kroniko ez bilakatzeko emanen dira laguntzak.
Onuradunak: Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden familia unitateak.
Oinarri arautzaileak: Laguntza honen oinarri arautzaileak ageri dira Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia unitateei laguntza ekonomikoak 2025ean ematea aldatzeko deialdia onesteko erabakiaren eranskinean.
Zenbatekoa: deialdiaren aldaketaren guztizko zenbatekoa 5.000 eurokoa da, eta handitzen ahalko da Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza lortzen bada.
Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte izanen da.
Lizarran, 2025eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2516529