10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Borondatezko birpartzelazio proiektua UO-24 unitatean. Behin betiko onespena

Enerizko Udalak, 2025eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen borondatezko birpartzelazio proiektua Enerizko UO-24 exekuzio unitatean. Proiektua Practur Asesores Urbanistas SLPk eta Loperena Portillo Arquitectos SLk idatzi zuten, eta haren helburua da exekuzio unitatearen hirigintza garapena egitea. Behin betiko onetsi zuen, halaber, hirigintza hitzarmen bat, ondare bilakatu ezin daitekeen aprobetxamenduaren %10en ordez haren balioa dirutan emateko. Sustatzailea Luis Osiris Duquela Marmolejos da.

Argitara ematen da espedientea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Eneritzen, 2025eko abenduaren 29an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2517229