2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Deikazteluko Udalak, 2015eko abenduaren 1ean egin egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsiko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Deikaztelun, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, Miguel Angel Remírez Hermoso.
Iragarkiaren kodea: L2516904