10. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Ur hornidura eta saneamenduko tasa eta saneamendu kanona 2025eko hirugarren lauhilekoan. Borondatez ordaintzeko epea

Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie 2026ko martxoaren 2an bukatuko dela ur hornidura eta saneamenduko tasa eta saneamendu kanona borondatez ordaintzeko epea, 2025eko hirugarren lauhilekoari dagokionez.

Cortesko edozein banku sukurtsaletan ordaindu beharko dira helbideratu gabeko ordainagiriak.

Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, 2026ko urtarrilaren 15ean.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2025eko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2516656